L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1965 I-II Ikurrin (1965-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Itxas-ontzia

 

Juana Ibarbourou

euskaratzailea: Igotz

 

Gandu narrasaren ertz auskor utsaletik

Lo artean dei egin daustazun turuta

Urleza barneko oler-dei bat eldu yata,

Urez andiko zure abotsak emonik.

 

Nitzat daukazu ausaz, koralez egiñik,

Azken-atsedenerako buruko guria,

Ene saitsa ertztuko daun nakar zuria

Ateraz onezkero meatz sakonetik.

 

Gaur, arpea barriztu dauan itxas-aurrez,

Nik, iñoiz itxasoan ibil ez nazana,

Ta egundo endaitzik eskuan artu ez,

 

Ezta be urrin-ugarte-bideetan arraunik,

Erioren ontzia oar dot neugana

Datorrela aiz-oialak zabal ditularik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.