Eztegu ospatua
E.A. Evtuchenko
euskaratzailea: Igotz
1933'an, Zima-Siberia'n jaioa dogu errusitar olerkari au. Ogibide askotan sartua urte batzuk igaro ostean, 1948'garrenean osorik lotu yakun literatura saillari. Arrezkero, poema asko argitara emon dauz Errusi'ko eguneroko ta aldizkarietan, eta olerki-liburu batzuk: «Etorkizunaren Ikerlariak» (1952), «Irugarren Edurra» (1955), «Gartsuen Ibiltokia» (1956), «Eskintza» (1957), «Uztaia eta lira» (1958), «Sagarra» (1960), «Samurtasuna» (1962). Errusitar olerkari gazteen artean, Evtuchenko da osperik aundiena lortu dauana. Oso esalari egokia da-ta, iñoiz saloi ta antzokietako leio ta ateak apurtu izan dabez entzuleak. Berak onela: « Bein edo bein ate edo leioren bat apurtu ta gauzak egokitzeko poliziari deitu bearra izan baldin ba'da, saloiak medar estuegiak diralako izan da bakar-bakarrik». Emen dakargun poema au «Ez naz berandu jaio» liburutik artu ta euskeratu dogu.
Gaizki ibilli nintzan bein,
orain baiño gaizkiago.
Adiskide baten eztegu egunez
ez eustien aterik edegi.
Ots eiñ neban, arriturik
zerbait gertatzen da.
Urrutizkiñez deitu arren,
ez eustien erantzun.
Zer egin ete neikean?
Iraintzat artu neban a.
Eta eztegua, alan be,
ospatua zan orduko.
Egizue, zer gauza bitxia
ez neukan aizturik,
baiña, noz zan uts emonda,
egun bat atzerago jun nintzan
neure adiskidearen etxera.
Izka-mizka ta burrukak izan ziran
eta kantak, ordi-orditurik.
Eta gaiñera, tomateak,
niri ain atsegin yatazanak.
Eta laranja-mendi bat be
txairo egoan leioaren aurrean.
Ondo igaro eben eguna,
ni munduan ezpa-nintza lez.
Zerukazko putxa!
Eta luzkerrak eztitan!
Niri telefonatu bagarik
erabagi eben: ezta etorriko.
Biaramonean gertau nintzan
ara joateko.
Korbatarik
onena ipiñi neban,
eta zearkako txanoa.
Adiskide bat ezkonduagaitik
ez neban biotzean miñik.
Dozena bat ontzi oslari be
erosi nebazan arako.
Arro nengoan eurakaz,
ta danai erakusten neutsezan,
adiskideai esanaz:
«Eztegu batera noa!»
Kotxe batek eroan nindun
asfalto gaiñez
oso iradu
orduko ospatua zan
eztegu batera.
|