L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Dena joana

 

Rafael Maya

euskaratzailea: Gaztelu

 

Dena joana, aidean dijoan

txori baten itzal laburra bezela.

Joan zan betirauna tanga batean,

t'oroitzapen ixilkariak etzaitu aipatzen.

 

Biotza bakarrik dago zinkurinez

ta bere sufrimenduz da arritzen:

gau illun, aize ta oñaztura,

eta orbel-zerria bidean!

 

Orratik ere, atzo arte, bizitza ziñan,

lenaren argi, etorkizun-sendobide,

animaren lema ta zauri-lotura.

 

Gaur gogora zaitut, maiteder aldegiña,

oe gogorrean, udaldi-gau bateko

amets gozoa gogora oi dan bezela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.