L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Bide-laguna

 

E. Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

Buru-zapi izugarriz

                aringa lotua

mortxildun txapel polit gaiñean,

lubeta ertzean

                ezarrita egoan

begiak blei-blei malko etsitan.

Noizean bein

                mitxeletak

burdin-bideetaraiño jasten ziran.

Arein oiñetan

                txatar urdin arolak.

Ni lez, amamagandik

                urrin aurkitzen zan

alemanak gure bultzia bonbaz jotean.

Katia eritxon.

                Beratzi bat urte eukazan,

eta nik ez nenkian beragaz zer egin.

Baiña laster eratzi neban

                neure larria:

A, neure babespean

                jarri bear neban.

Mukuzu bat zan,

                baiña nik bertan-bera itxi

ezin neikean emazteki bat.

Motorren burrundara entzuten zan

bat-bateko eztanda-otsez nahasia;

orduko

                urrin egaz joiazan.

Ukondoa ikutu neutson:

                «Entzun,

zer dagizu or jesarrita?

                Goazen!»

Lurrak ez eban mugarik,

                eta gu txikitxoak.

Ari ibilli eragitea, oso zailla nunbait.

Katia'k uleunezko bortzegi beroak

jasten ebazan zurezko mandoakaz,

eta nik oski erraldoi batzuk.

Itsuka

                bide egin genduan

                        oianean zear.

Nire oiñak,

                aurrerantzako ekin bakotxean

oski barruan emon bear eben beste bat.

Nik neure kautan:

                «Neskato samur au

intzirika asiko yat,

                negarrez».

Ez dautso bideari eutsiko,

                bildur nintzan,

mizka ta losintzale jarriko yatalakoan.

Baiña

                neu nintzan bide-nekeaz akitua.

Purrust nik:

                «Ez nabil ni geiago!»

Eta lurrean jarri nintzan,

                zelai gaiñean.

Eta arek:

                «Zer dozu?

Ez egizu tentelkeririk esan.

Bedar-izpiz bete egizuz oskiak.

Gose al zara?

                Zergaitik erantzun ez?

Tira,

                artu egizu zangurru-lata au.

Ia, zuzpertu ta indar-barritu gaitezan.

Zuok, mutillok,

        itxuraz bakarrik

                zarie bipil».

Barriro be

        aren auzo

                bideari ekin neutson

galtzu-ondo gaiñetik,

                arrosko samar.

Zerbait irakiten neukan

                neure barruan,

gizakiaren urgulua bear bada.

Indarrak atera

                ta lazkiro eutsi neutson.

Baita be,

                aren destaiña esaeren bildurrez,

txistuka asi nintzan zoli-zoli.

Nire oski ondatuetatik bedar zirriztak

agiri ziran.

        Eten barik

                bide gengian guk,

bonba-zulo andiak,

solo-zelai kiskalduak inguraturik.

Berrogei ta batgarreneko zeruak,

keezko meta zabal jagiak eutsita,

dardar egian.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.