Illak
Jose Asuncion Silva
euskaratzailea: Igotz
Baso bustietan, udazken garaiz,
otza sartukeran, laru-gorriak
orolgi eta adar gaiñez egazka
aizez dabiltzala igar orriak,
laiño naasia utsez uts edatzean,
its da ezpai-kutsuz ikuspegia,
ta izerdi sutsua jaurti ostoak
Uda illarentzat dau agur larria,
ta kolore baltz beluna
len bai t'orain ez danaren
antzeko oroipen illuna!
Gela zar-zarretan arasak dagoz
zokorik ezkutu ta zurrenean,
joan zorakeri ta lera zarren
maite-idazkiak, ixil-miñean,
orain lizunduta, gorderik dagoz,
jun-aldi obeak oroi-erazoz,
ta lorazko gorputz il antzo diran
lili-eskutada baltz igartuak,
eta usaiña daukie itsa
izan t'orain ez danaren
antzeko oroipen murritza!
Ta gogo maitetan, galdua izan dan
biotz-txera-suan oldoztutean,
gero-orduen gozo, itzul eziñak,
egun ez-ezaunen bakartadean
zaurituak ointsu il-az dituan
neke sakonena dago lorrean,
baso goibelaren margo ezpai lez,
joandako usaiñen likurta legez,
ta neke a zurbilla da
izan t'orain ez danaren
antzeko oroipen ezbaia.
|