L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Giacomo Leopardi

(1798-1837)

Giacomo Leopardi

euskaratzailea: Igotz

 

        Recanati'n jaio zan italiar idazle au: aitor-seme, baiña guztiz beartsua. Gorputzez be gaixoa zan, eta zoritxar orrek itzal egin eutson bizitza guztian.

        Emeretzigarren gizaldiko erromantiku andia dogu. Gaztetxo zala klasikuak ikasi zitun, eta klasiku zentzunez jokatu eban beti, azalez beintzat.

        Bere lenengo garaiko (1819-26) poemetan, au da, bere idilli ta canzoni'etan azkeago zirkin dagiala esan daikegu, naiz-ta oindiño be klasiku erari lotua. Bigarren aldiko (1826-36) canti'etan ezkor ta pesimista agertzen yaku oso. Itz lauz Operette Morali da beraren ederrena.

        Irakur emen bere sei poema an-or kimatuak.

 

 

1) Mugarik bagea

 

Muiño igar au beti izan yat eder,

eta zeru-ertzetik ain zati andia

ostuten daustan sastrapa nahasia.

Emen jesarria, usgune azken bakoak

susmetan ditut aren atzean, eta ixil

gizaz gaiñeko zerak, eta eztialdi sakona

daustaz iduritzen gogoak, eta orreik ia

izua sartzen biotzean. Eta aize-txistua

adar artean kirrinka ta ler dantzudanean,

aots bizi ori ixil arekin dot alderatzen,

eta orduan gaiñ datorkit betikoa ustege,

eta urte-aro joanak dakarkidaz gogora,

eta oraingoa, bizi ta taupaka. Mugarik bako

osin zabal onetan murgil daroat oldozkuna,

eta eder yat itxas edatu ontan ondatzea.

 

 

2) Ekaitz osteko bare-aldia

 

Atertu da ekaitza:

txio-txioka ta egazka txoriak,

barriro agiri da oilloa

ta lengo doiñuari dago.

Sarraldetik mendiaren gaiñez

urdiña ernetzen.

Solo-zelaiak ber-poztuten,

ta aranean ibai argia agertzen.

Biotz guztiak dira zar-gaztetzen,

murmur-otsak arnas barriz puztutzen,

lana be pizkaka indar ezez jazten.

Edergillea, lana eskuan, ataurrean

yatzu ezarri ta so dagi

kanta-kantari zeru-ertz bustira.

Ba-doa etxeko andrea azkenik

ura artzera jausitako euritik.

Kaletiar senda-bedar saltzailleak,

kalerik kale ta biderik bide,

barriztu dau eguneroko aldarri-deia.

Ta, ona, euzkia itzuliz, irripartsu,

mendi-lepo ta erriak zear. Sendiak

begira-leku ta leioak edegiten.

Kale ur-asetuetan, urrun, da entzuten

arran-dunbada eztia. Burdia kurrinka,

aren atzetik nekazariak bidez bide.

 

Biotzak oro gaztetzen.

Noiz une oneitan legez

bizia ete alai ta gozo?

Noiz, leia ta ekin geiagoz,

gizona ikasteari emona,

naiz eguneroko arloari,

naiz zer barri bati oratua?

Atsegin, samiñaren seme,

poztasun utsala, bizia

maite izan bakoaren

joan izuaren frutua,

eriotz aurrean dardar-azo zan.

Otz, ixil ta laru

geratzen yatzu jentea,

tximistak, aizea ta txingorra

euren biotz minduen gaiñ

jausten ikusi oi dabezanean.

 

Oi, Izadi emokor!

Oneik al dira emoiak,

oneik ete ilkorrari eskintzen

dautsazuzan poz-atsegin irriak?

Miñaren azpitik urtetean

zori ona iduritzen.

Miñak damoskuzuz, bai, ta neke-lanak

berez yatorkuz, eta bear bada

mirariz, gaitz ezetik zorion

pitiña sortzen baldin ba'da,

ezta zorion txikia. Oi, giza-enda,

ezilkorrak eder dabena! Zoritsu

doi-doi miñen batetik arnas artzen

itxi ba'dagitzue, ta oso zoriontsu

neke-min guztitik eriotzeak

askatzen baldin ba'zaitu.

 

 

3) Zapatua baserrian

 

Solotik dator neskatxa

bere bedar-sortarekin,

eguzkia jaskeran, eta esku batean

larrosa-bioltxo txorta daroa,

lore oneikaz uste baitau igandean

bere ule-adatsa txairo apaintzea.

 

Auzoko andrakaz jarten da

ataurrean iruten atso zartxoa,

eguna amaituz doan argi arrera;

itz eta itz dagi bere garaiko

jai guztietan zelan apaintzen zan

eta, gabaz, oindiño osasuntsu, bizkor,

lagun danakaz dantzara jun oi zanekoa

poz aunditan gogora ekarriaz.

 

Urdinduaz doa eguratsa,

zerua illunduz, eta itzal lodiak

jausten dira muna ta teillatuetatik

illargi jaio-barriak zuritzean.

Kanpaia entzuten da

jai-eguna iragarriaz,

eta soiñu aretan —esan daiteke—

biotza baretu ta arintzen dala.

Mutikoak urru-urruka,

enparantza txikian arin-aringa,

zantzu alai surmurtsua damoe,

nekazari zori ontsua

zain daukon atsedena gogotan

bere maitxo urrira biurtu bitartean.

Gero, beste argirik ingurun eztanean

eta atseden ordua eldu, urrin dantzuz

arotz zarraren

maillu ta esku-zerraren ukaldi otsa,

bere lan-zirkilu itxian

kruseluaren argi-ñirñir ziztriñera,

egun-sentia orduko lana amaitu naiez

ekin eta ekin saiatzen danarena.

 

Aste osoko egunetan

auxe da itxaro ta pozez beteena.

Biar ituna, ezin-egona ta naieza

ostera etorriko dira ta bakotxak

betiko lanera biurtuko dau gogoa.

 

Mutiko alaikor,

adin eder loratu ortan

egun bat lez dok pozez betea;

egun argi, itzalik bakoa,

bizi-jaiaren aurrelari.

Poz ar, poz ar, mutiko.

Aro au labur, zoriontsu, alai dok.

Besteak ixillazten; baiña ire jai ori,

berandu eldu arren, bekik txikar.

 

 

4) Bere buruari

 

Orain atsedenduko zara, ta betikoz,

ene biotz ler egiña. Illa da

nik betikor uste neban iruzurra.

Illa da, bai! Ondo doart, onezkero,

ames-idurikizun barrekoietatik

itxaropena ezezik, guraria bera be

igartua datza. Atseden zaitez, naikoa

dardarazo zara-ta. Zure oldarrak

eztabe ezer balio; lurra be ezta zotin-duin.

Asperra ta mingostasuna bakar-bakarrik

gure bizitzan eta lupetza mundua.

Baketu zaitez orain. Emon etsipena

azkenengo aldiz. Zoriak bakar-bakarrik

iltea ederresten euskun. Orain ezetsi,

ezetsi Izadia, ta ixil-ixil gure kaltez

lan dagian indar tximur zorigaiztokoa,

eta guztiaren andi-uskeri ertz-gabe ori.

 

 

5) Jai-eguneko gaua

 

Samur argia da gaua. Aizea lo datza,

ta teillatuetan eta baratzetan ames dagi

illargiak gozo-gozo, urriñeko mendi-gaiñak

disditsu jarririk. Mututasunean dagoz

kaleak, eta balkoien atzetik, oi Maite!,

gabeko argontziak alaikor argi dagie.

Zu lotan zagoz zeure etzangu baketsuan,

lo arin errezari emona; ezertxoren kezkak

ez dautsu maurik egiten; etzara, bear bada,

gogoratzen ni biotzean zauritu ninduzunik.

Lo dagizu, nik zeru-azpi dizdizez betea

ta antxiñako Izadi guztiz altsua,

berezko leia biziz gartuta, luze bai luze

samin-erpartean ikusi bitartean.

Ames dagizu bear bada eder izan yatzuzanak

gogoratuaz; baiña nigan ez, ez dagizu amesik,

ziur bait-dakit aiztu nozuna. Biziak artean

bildur damost, bildur, eta lurrean jausirik

dardar dagit ipiztiko, artega... O gaztetako

egun ikaraz beteak! ... Or, kale orretan,

ez urruti, dantzut atsegin poz-alai ostean

gabaz bere etxe apalera itzuliaz datorren

edergillearen abesti bakarti ta bakana,

ta biotza estutu ta trinkatzen yat indarrez

zelan dana, dana, igaroz doan pentsatuaz,

ia ezeren aztarrenik be itxi barik. Joana da

jai-eguna; ta lanarenak darraitso oni...

Eraskin ori aldiak eroaten. Nun dago, orain,

igazko errien oiartzuna? Nun ete aurretikoen

deadarra ta Erroma'ren agintea ta iskillu

ta zaratak, ur ta lur ain arroputz ibilliak?

Bake ta ixillik oro. Ixillik dago lurbira.

Arako egite aundiak, nok gogoratzen ete?...

Neure goiztar adiñean, jai-zain egon oi nintzan

egarri biziz, eta gero, areik igarotean, naigabez,

itxarrik, burrukoa lardakatzen neban, eta, belu,

pizkaka illanditu ta rneeturikan joian kanta

bide-zidorretan barruna entzuten zanean,

biotza jadanik gaurko antzean estutzen yatan.

 

 

6) Silbia'ri

 

Gogoratzen zara, bear bada,

zure begitu igeskorrean

ederrak dizdiz egian

garai dotore arekin,

eta oartzen ziñean, alai ta pentsakor,

andre-gai aroak zelan izten zinduzan?

 

Ixillik egozan etxeak

eta urreko kaleak

zeure kantu etenbakoz bizkortzen ziran,

emakume ziñanean pozaren pozez

zeure geroari buruz, oso irripartsu...

Maiatz usaintsua zan, eta bertan

aurkitzen zenduan pizgarri gozoa.

 

Ikasketa leunak

nik itxiaz eta orrialde neketsuak,

egunarena ta neurea be oraindik

zatirik geiena txautzen neban lekutik

aitaren etxeko teillatutik,

entzun oi neban zure abotsaren soiñua,

ta miesa neketsua arabatzen iñarduan

zure esku zuri bizkorrarena.

Orduan ikuskatzen neban nik

zeruaren ertzaren araztasuna,

kaleak eta baratzak,

itxaso urrutia ta mendi bazterrak...

—Ez; ezin daike miin ilkorrak esan

nire biotz gazte barruan jazoten zana!—

 

Areik oldozkun samurrak!

Bai biotz garbiak, ene Silbia!

Zelan erakusten euskun

giza-bizia, zoriak!

Arako itxaro eztiz oroitzean

zirrara dot nabaitzen enegan illa,

nire bizia osoro zorigetzen dauana,

ta are garratzago yat ene zoritxarra.

O Izadi, o Izadi!

Zergaitik zuk ez dozu emoten

eskintzen dozun guztia? A!, zergaitik

iruzurtzen dozuz olan zeure semeak?

Lorak igartu baiño len

lurra itxi zenduan.

Izan, Silbia, etzendun jaritxi

pipil aren lorea!

Zure ule-kizkur baltzai ta begitzar bero

uxagerai egindako goralpenak

ezin izan eben zure bularra laztandu,

ezta jai-egunetan zure lagunak

zurekiko maitasunatzaz itzik egin be.

Ta orduan ilten zan

nire gero eztia; bai, orren bizkor

ukatu nai izan eustan zoriak

gaztezaro samurra. Zelan joan dan,

neure sasoi ederreko lagun leial,

nire itxaropenaren izpi negartua!

Eta au dogu mundua? Oneik areik:

maitasun, egite, jazokun eta dirdirak,

guk biok ain sarri aitatuak?

Au al dogu giza-biziaren alabearra?

Zu bizira ernetzean, ene Silbe,

jausi zintzazan, eta eskuagaz

erakutsi zeustan eriotz baltza,

ta urriñeko illobi otza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.