L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-1 (1997-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Laostiada

(poema baten karikatura karikaturazko egoera bati buruz)

 

Brecht Garziarena

 

Sei inkontrolatu eta hiru sofrimendu-banatzailek herriko telefono kabina guztiak txikitu zituztenean, laostiada esan eta afaltzen jarraitu zenuen lasai, zeren zu ez baizinen telefono kabina bat, ezta gutxiagorik ere.

        Sei inkontrolatu eta hiru sofrimendu-banatzailek autobus bat erre zutenean bertatik hamar jubilatu uxatu ondorenean, laostiada esan eta afaltzen jarraitu zenuen lasai, zeren zu ez baitzinen ez autobus eta ez jubilatu, ezta gutxiagorik ere.

        Sei inkontrolatu eta hiru sofrimendu-banatzailek ertzaina bat molotov koktelez erre zutenean, laostiada da esan eta afaltzen jarraitu zenuen lasai, zeren zu ez baitzinen ertzaina, ezta gutxiagorik ere.

        Sei inkontrolatu eta hiru sofrimendu-banatzailek EAJ edo EAko zinegotzi baten etxea erre zutenean, laostiada esan eta afaltzen jarraitu zenuen lasai, zeren zu ez baitzinen zinegotzi, ezta gutxiagorik ere.

        Sei inkontrolatu eta hiru sofrimendu-banatzailek festa batzuetara iritsi eta PSOE edo PPko kide bat makilaz egurtu zutenean, laostiada da esan eta afaltzen jarraitu zenuen lasai, zeren ez baitzinen talde horietako kide, ezta gutxiagorik ere.

        Sei inkontrolatu eta hiru sofrimendu-banatzailek zu afaltzen ari zinen jatetxera sartu eta kohete bat muturrean lehertu zizutenean, laostiada da esan zenuen, baina oraingo honetan, azkenez, ulertu egin zenuen zure irudimen gutxiak ordurarte ukatutako egia, eta sintzeritate haundiagoaz egin zenuen marru.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.