L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-3 (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Eroa—

 

Jakituria?

 

Peter Fou Garziarena

 

Belarriak gure munduko errealitatearen entzutezko uhinak, berauek indargetuaz mekanismo fisiko baten bidez atzeman eta aditzen ditu, eta ondoren beste fisiologiko baten bidez gure zerebroan kontzeptuak bihurtu. Ikusmenak era berean argia eten, geldierazi eta neutralizatu egiten du, mekanismo elektrokimiko batetan oinarrituaz garuneko alde okzipitalean irudietan zertuaz. Giza-jakituria oro, beraz, bortizkeriazko ekintzetan oinarriturik elikatzen da. Ondorioztatu beharko genuke orduan, bizi garen gune geografiko honetan, bortizkeri gorria ingurugiroaren elementu intrintsekoa bihurtu zaigun honetan, pertsonen gehiengoa jakituri benetazkoan blaiturik dagoela. Komunikabide gehienak argiak eta prestuak direla. Politikoek eraginkortasunez eta zehaztasunez jokatzen dutela. Unibertsitatea (jakituriaren sehaska kontsideratutakoa) jakintsu ausart eta bikainez beteta dagoela. Laster bada, gizateriaren eredu bihurtu beharrekoak izango gara. Aise lortuko dugu beste gizarte ororen mirespena eta esker ona eredu garelako. Zoritxarrez, ni miopea naiz baina, eta behinola galdu nuen argia bortizkeri zuzenaz eteteko eta neutralizatzeko gaitasuna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.