L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-4 (1998-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

—Zerrendak—

 

Hiztegi pertsonalak

 

Ierri Garziarena

 

Oroitzapen batek beste oroitzapen batera eraman ohi gaituen gisan, liburu baten aipamenak, sarri, beste liburu bat edo beste ekarri ohi digu gogora. Halaxe gertatu zitzaidan GARZIARENA BERRIA-ren lehen alea esku artean hartu nuela. Hitzen ondoeza aipatzen zen, batetik, SARRIONANDIAren "hiztegi pertsonala" (Txalaparta, 1997), deserriko margolariak bidalitako azken mezu ez hain atzeratua, hain berea duen ternezia eta letxetxarra neurri egokian nahasteko abileziaz ehundua (galdetu bestela euskadikoezker ohiei zer iruditu zaien beren definizioa).

 

Baina Euskal Herriko Aldizkari Kritikoaren azken orrialdeko irakurgai zabalean aspaldiko beste ezagun batekin egin nuen topo: JOAN FUSTERen Diccionari per a ociosos / Diccionario para ociosos (Península, 1992) beste hiztegi pertsonal bat, inondik ere. Bere «definizioen» bitartez, valentziarrak indefinitu egiten du, egunerokotasunaren eta abstrakzioaren arteko lurraldeak mugagabetu. Nik, aukeran, definizio laburrenak maite dizkiot; adibidez:

Damu: Beti aurkituko duzue arrazoi bat edo beste —bilatuz gero, noski—, edozer gauzaz damutzeko; baita egindako gauza nobleenaz ere. Hori bai, damututa ere ez duzue ezer lortuko.

Konplize: Konplize da zaren modukoa izaten laguntzen dizuna.

Malezia: Komiko samarra da: sekula ez gara uste dugun bezain maltzurrak.

Isiltasuna: Sarri askotan, ia beti, isiltzea ere gezurretan aritzea da.

 

Ezagutzen ditudan hiztegi pertsonaletan pertsonalena etorri zitzaidan gero gogora: AMBROISE BIERCE-ren The Devil's Dictionary / Diccionario del diablo (Ediciones del Dragón, 1986). Kazetari amerikar hau ezagunagoa da Carlos Fuentesen Gringo Viejo nobela eta ez-dakit-noren filmea direla eta: 71 urte zituela, Mexiko aldera jo zuen, Pancho Villaren tropekin bat egitera. Hola esan omen zuen abiatzean:

        «Paredoi mexikar baten kontra jarri, eta balaz josi nautelako berria heltzen bazaizue, jakizue kaka-pila hau abandonatzeko modu bikaina deritzodala».

        Haren gorpua ez zuten sekula aurkitu. Eztena baino luma zorrotzagorik izan badaiteke, horra Biercerena:

Aborigen: Meritu gutxiko izakiak, lurralde deskubritu berrietako zoruan traba egin ohi dutenak. Laster uzten diote traba egiteari; orduan, ongarritzeko baliatzen dira.

Astelehen: Kristau herrialdetan, futbol-partiduaren ondorengo eguna.

Bake: Nazioarteko politikan, bi borroka-aldiren arteko iruzur-garaia.

Erradikalismo: Biharko kontserbadurismoa, gaurko negozioetan txertatua.

Moral, adj.: Zuzenbide lokaleko arau aldakor baten araberakoa. Erosoa.

Telefono: Deabruaren asmakizuna, pertsona ezatsegin bat urruti izatearen abantaila zenbait deusezten dituena.

 

Hiztegi egiturari kasu egin gabe, baina aurrekoen antzeko moldeak erakusten dituzten beste bi altxor txiki:

 

Aforismos,

G.C. LICHTENBERG

(Kant-en diszipulua, 1742-1799);

Edhasa, 1990.

        «Si supiera quién aceptaría decirle a ese buen hombre que no es inteligente.»

        «Lo que ellos llaman corazón está muy por debajo del cuarto botón del chaleco.»

        «No podría decir a ciencia cierta si la situación mejorará cuando las cosas cambien; lo que sí puedo decir es que tienen que cambiar para que la situación mejore.»

        «La mosca que no quiere ser aplastada se posa, para mayor seguridad, sobre el mismo matamoscas.»

        «Triste amor es aquel en el que los amantes se acuestan por primera vez en la tumba.»

        «El americano que primero descubrió a Colón, hizo un mal descubrimiento.»

 

Prontuario de la estupidez humana,

H.L. MENCKEN

(Baltimore, Maryland, 1880-1956);

Alcor, 1992.

        «Cada vez que oiga decir a alguien que ama a su patria, tómelo como un síntoma de que espera que le paguen por eso.»

        «El gran secreto de la felicidad en el amor consiste en alegrarse de que haya sido el otro tipo quien se ha casado con ella.»

        «La democracia es el arte y la ciencia de dirigir un circo desde la jaula de los monos.»

        «Puritanismo: el miedo aterrador de que alguien, en algún lugar, pueda ser feliz.»

        «Cristiano: hombre que está dispuesto a servir a tres dioses, pero que fija como límite una única esposa.»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.