Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Iketa aditz-iokaeraz

 

Oiartzabal'dar Martin

 

Gizonak gizonari, antziña, ika itz egiten zion. Orrela, laziotarrek, aien antziñako idaztietan dakusagunez; orrela elenetarrek ere. Zuka itzegite ori askoz geroago etorria da, egungo izkuntzetan ikuste dugunez: españerako Vuestra Merced, edo laburki Usted pantzerazko Vous t. a.

        Amaseigarren mendean gure Ioannes Lizarragak ika egiten dio gure Iaunari: «hire izena, hire erresuma», zure ordez. Beraz, euskeraz ere, antziña ika itzegiten zion batak besteari; zuka itzegitea atzokoa da, esate baterako, euskera orain milaka urte baitzan, gizonek bear zituten tresnak arriz egiten zituten aroan ba omen zan-da. Ta orain eunki asko ez dirala, aldameneko izkuntzak zuka mintzatzea artu zutelako edo, euskaldunak zuka itzegiten asi.

        Gizon batek besteari, berez, ika itzegin bear lioke, i'k notin bat adierazten baitu, zuk ordea batzuk. Ori da egokienik. Baña gizonak itzegiten zaion ari garrantzi ta dedu emateko edo, zuka itztegitea asmatu, gizon batek bakarrak, batzuk batera aiña garrantzi ta dedu daukala adierazi nairik. Eta Iainkoari izkuntza askotan i'ka mintzatzen. Gizonen arrokeria! Egokiago lizake, esate baterako, Iainkoari zu'ka itzegitea Iainko bat bakarra izan arren, Iainkoagan iru Notin diralako.

        Asieran, beraz, euskal-aditza i'ka izanik, aditza onela ziteken; adibidez:

        ni nago i ago a ago gu gago zu zago aek dagoz nik dakit ik dakik, dakin ak daki guk dakigu zuk dakizu aek dakie.

        Ori da nere adiskide baten iritzia ta nerea ere.

        Zergatik, bada, orain erabiltzen dugun bezela, zuka itzegitean nago, ta ika itzegitean niagok eta niagon esan? Zergatik nago ez da zuka ta ika esanik? Euskaldunak zuka itzegiten asi ziranean aditz-iokaera ori iketaz bereizteko, noski. Ta bearreko al zan ori egitea?

        Gaiñera, euskeraz iketa aditz-iokaeran, beste au adierazten dugu: itzegiten diogun ark zer kunde dun, ots, ar ala eme dan. Eta bearreko al da aditz-era bakoitzean gizaki ala emazteki dan adieraztea? Zergatik ori ta zertako?

        Auegatik, nere eritziz, gaur , iketa aditz-iokaeran erabilten ditugun zenbait aditz-era, alperrik dagoz.

        Auegatik, bada, iketa aditz-iokaeraz, erabat artuta, au esan dezakegu: itzegiten diogun notiñ ua, esaeran aditz-iabe, galdekizun, ala nori-galdezko ez ba'da, ez dala bearreko, itzegiten diogun aren kundea aditz-era bakoitzean ezaguaraztea.

        Alperrik edo dagozan aditz-era oriek iketa aditz-iokoeratik aizatzeak, iketaz iardutea ez ain zail edo errezago legike. Adibidez: ika naiz zuka itzegiteko egoki ta aski lizake dizkiot edo ditiot esatea, ta bearrik ez genuke, zuka itzegiteko dizkiot edo ditiot, eta ika mintzatzeko zizkiokat zizkioat edo zitioat, zizkionak edo zitionat esatea.

        Gaiñera, iñoiz argiago lizake zuka'ko aditz-era oriek iketaz ere erabiltea. Adibidiez, esaera onek: sagarrak nik ekarri ditiat, bitzuok adierazi detzake:

        1) sagarrak nik ekarri ditudala, nori ekarri ditiodan esan gabe;

        2) itz egiten diodan ari ekarri ditiodala.

Legazpi aldean ederki bereizten dute, u aditza i aditzaz nasi gabe: «Nik ekarri zetuat(ez zetiat), nik ekarri zatuat.

        Egia esan, alkar-izketak eta esaeraren ioerak esaera or argitzen dute, bañan aditz-era bat bi aditz-iokotarako erabili ezkero, bereizte orren bearrik ez legoke.

        Ba-dasakezu, ordea, irakurle, iketa aditz-iokaeratik ainbeste ta ainbeste aditz-era aizatzeak, euskal-aditzari aberastasun aundia kendu liokela, ainbeste aditz-era eder galdu litukela.

        Bai, emagun orrela lizakela: zugatz eder antzo dan euskal-aditzari zenbait adar kendurik, ez lizakela ain eder eta bikain.

        Baiñan, lenago esan dugunez ainbeste aditz-era bearreko al dira? Naiz iketaz mintzatzeko? Gaiñera, iketa aditz-iokaera bat bakarrik ba'genu, gaitzerdi lizake; baiñan bizkaieraz alde batera, gipuzkeraz bestera, lapurderaz onela, zuberotarrez ala ta oraindik izkelgi batean ere, errixka ontan onela, ta beste errixka artan ala. Ta iakiña ainbeste erara iketa erabilteak, iazkelgi bat bera erabiltzen ez duten biri, ez die argi aundirik egingo. Ipiñi bizkaitar bat eta lapurtar bat iketaz itzegiten... elkarren artean errez, argi ta ongi adituko ote?

        Auek nere eritziz onela izanik bearreko ez diran ainbeste aditz-era oriek euskeraren batasunari kalte egiten diote. Euskaldun guziak berdin itzegitea nai ba'dugu ta onela euskera errezago edatuago ta indartsuago egin nai ba'dugu, gaurko euskal-aditzatik adar batzuk ebaki bearko. Gaurko iketa aditz-iokaerak, erabat artuta, zugatz eder bikaiña ez baiñan sasi-meta izugarria dirudi.

        Ta gaur iketa aditz-iokaera ongi erabilten ote dugu?

        Euskarazko aditz guziak bi sailetan banatzen dira:

        1 ) aditz-iabean -k eleburu ez dutenak eta

        2 ) aditz-iabean -k eleburu dutenak.

        Adibidez: i atzo etorri intzan; ik sagarrak dauzkak.

        Aditz laguntzaileak ere bi sail orietan banatzen dira:

        1 ) -k eleburu ez dutenak: izan, edin, ekidin, edin, iten;

        2 ) -k eleburu dutenak: u (edun), ukan, i, ezan.

        Gaiñera, -k eleburu duten aditz laguntzaileak -k eleburu duten aditzeri laguntzeko dira; ta -k eleburu ez duten aditz laguntzaileak, -k ez duten aditzeri laguntzeko.

        Ta areztian egin dugun galde orri au erantzun bear: zenbait tokitan, aditz laguntzaile oriek, iketaz mintzatzean, gaizki erabilten dirala. Adibidez:

        Zuka itzegiñez au esan oi dugu: ni naiz, ni etorri naiz; Ika itzegiñez, zenbait tokitan: ni nauk, ni etorri nauk.

        Ni etorri nauk gaizki erabilten da. Nauk orren aditza, u (edun) da, ta aditz onen iabeak -k eleburu eskatzen du.

        Zergatik bada -k gabe dan aditzari -k dun aditz laguntzailea ipiñi?

        Ni etorri nauk esan bearren, zergatik ni etorri naizak esan ez? Zuka ni etorri naiz esatun dugu; iketaz ni etorri naizak zergatik ez? Azpeitian eta inguruetan ba-natxik etorri natxik esan oi dugu; ba-gatxik etorri gatxik. Nonbait gizak esaten omen da.

        Zuka ongi esaten dugu: etorri aditzak iabea-k gabe du, ta izan aditz laguntzaileak ere bai. Iketaz ere izan laguntzaile emanez zergatik izan iketaz iokatu ez, nauk ordez naizak egiñaz?

        Alderatu detzagun bi esaera auek: ni etorri nauk, ik ekarri nauk. Orra nauk aditz-era u (edun) aditz-laguntzailearena; aditz onen iabea-k- bear du. Ta orra aditz-iabean-k ez dunaren laguntzaile, ez dagokion aditz-sailean sarturik. Areztian esan dugunez, ni etorri naizak bear luke, ta ez ni etorri nauk.

        Orra or iketa aditz-iokaeraz eritzi ta oar batzu. Iketa zan aurrenik euskeraz; zuka itzegitea askoz geroago sartua da. Iketa oso ederra da, baiñan ainbeste erara egiten dalako ta beti egoki mintzatzen ez dalako, nasi-masi izugarri ta zailla dirudi.

        Egia esan, egun. euskal-idazleek iketa gutxi erabilten dute; errian, itzegitean askoz geiago. Ongi legoke idazleek sariago erabiltzea, ta auek eta erriak iokaera eder ori aditz-legeak eskatzen dunez idaztea ta itzegitea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.