Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Arana-Goiri-tar Sabin'en lana

 

Sabindiar-batza

 

Villa «Antoinette» Beyris-Bayonne (B.P.) Bayona'n 1951'gko. orrillako 25'an.

 

Atsegin aundi batek bete biarr-dau gaurr euzko-aberrtzalien bijotzak. Guk genduban arazo ikaragarrija, Irakasliaren lanak galdu-zorijan egozalarik, guztizko ayenatuba geratu da. Arana-Goiri'tar Sabin'en lana orain batuba ixan da, ta argazkiz barriztuba. Lan orretan bere idazki edo agiri batzuk eta lenengo aldiko gauzaran batzuk bakarrik gabe-dira. Agirijak Euzko-alderdi Jeltzaliak daukoz eta lenengo lantxu arek, urrengokoetan barregikak dira.

        Sabin'en lanak or-emen gordeta eukezan abertzaliai eskarrak, SABINDIAR-BATZA'K, jasatasun aundiz eta eruapenez, beronen idazkayak, izparringijak, aldizkingijak, idaztijak eta idaztiñuak batu al-ixan dauz. Beraz, Arana-Goiri'k Aberrtzaletasunaren azija erein eban landa osua geuganatu dogu.

        Eta lanketa ixugarri ori, aberrtzaletasun-pizkundiaren gaya, alako «micro-film» baten orain batuta dogu. «micro-film» orren ijeki batzuk eta Ludiko idaztitegi batzutan bananduko dira, ondo gordeta egoteko.

        Ijeki bat edo beste gura-daben aberrtzaliai, SABIDIAR-BATZA'K eskaintzen dautsae, geronek daukagun argazki-talde lakoxia.

        SABINDIAR-BATZA'K egindako lenengo lan au oso garrantziduna da, berarekin Arana-Goiri'ren adimentetatik urten zan guztija jabon eta iarraun-erazo daikegulako Baña orain, ainbat lasterren bigarren lana egiten biar-tuta gagoz, eta au da lan orrek argitaltzia. Berau, omen-zorra da, abertzaliak Sabin'i zor-dautzaen omena, berak bere Aberrija ezagutzen eta maitatzen erakutsi eutselako..Ganera, urrengo daton gixadijai abertzaletasunaren sustraya erakusteko erarik onena da au.

        SABINDIAR-BATZA'k bigarren egikixun au gerturik duko. Arana-Goiri'ren lan osuak 500 ingurriren 6 idazti beteko dabez. Idazki bakotxak 500 edo 600 franco inguru balijoko dau. Eta gitxijenez idazti bakotzetik 2.000 milla ijeki egin biarrko dira.

        Argitaltze-aldija oingua egokija ete-da? Au da SABINDIAR-BATZA'k oldoztuten dauna ta aberrtzale guztijai itanduten dautsena, beronek ixango dira, ba, erosliak. Aldi batetik orain argitaltzia oberena ixango zan, orrelan gure Aberrijan azke sarrtuko garanian idaztijak gurekin eruan al-ixango gendubalako, gure gaztedijai erakutsi ta irakasteko. Beste alde batetik itxarotia obe ixango zan, aberritik ataz idazti guztijak saltzia gatxa ixango zalako, ta aberri-barru-ostera, errazago. Ta idaztijak itxaroten gordeta eukitiak dirutza aundija biarrko eban.

        Dana dala, idazti bakotxak banaka salduko dira, agertzen diran aldijan bertan.

        ¿Zer uste ete-dabe Arana-Goiri'ren osuak euki gura daben ludi guztiko aberrtzaliak?Zelako onuba emoten dauskube? ¿Onelako gauzak zer ete-deritxe? Egiz eta bijotzez noberak emenogo dauskun aburu edo eritxija eskarrtuko dogu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.