Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Deunak—

 

Makedoni'ko gertariak: Lidi'ren ukuzpena

(Bid. Eg. XVI.11-40)

 

Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin

 

Astirik galdu gabe, Paul eta lagunak, Goteunaren esaneko zirala, bidaria atondu ta lenengo abagunea ustiaturik, itxasoratu ziran Makedoni'runtz. Troa'tik irtenda, itxasbide ona izan zuten: lenengo bide-aldian Samotrake'ra iteran etorri ziran. Bide erdian zan ugarte kaxkar artan ondartu zuten, eta, biaramunean, Neapoli'n ziran, bigarren bide-aldia bukatuta. Ango ditxoa ez zan ainbatekoa. Bertan zun amaia, Dirraki (Durazzo) 'tik irten eta Neapoli'raño, Makedoni zear, zioan bideak: Egnati bidea zeritzan.

Bide orri esker, Erroma Sortaldeakin elkarturik egoten zan, itxasaro txarrak itxasbideak galerazi oi zunean. Gañera, alor aberatsak, itxasontzi-olak eta urre-meatz ederrak zitun. Alare, aren gora, Plipoi'ren aldean ez zan andia-ta Neapoli'n gelditzerik etzuten izan. Egnati bidea barna, amar bat kilometrura, Polipoi iri nagusia zegon.

        Pilipoi iria izen bereko erregeak eraiki zun (Yesukisto yayo baño 356 urte lenago). Edestian aipatua duzu, bertan porrot egin baitzuten, Yesukisto aurreko 42 g. urtean, Erromako Erkala (Errepublika)'ren aldezleak. Bertan Brut il zan, geletsian, ziolarik: «Onoimena, itza besterik etzaitugu». Gudari zar kopuru andiak bizitzez egoteko August garailleak bertaratu zitun. Geroago Koloniren eskubidezkoa eman zion, ots, ordaindu bear zitun zergak asketsi ta beraren buru yabe egin zun. Geroztik, bere biltzarra ta guzti zun. Agintariak zirala-ta, Erroma txikarra zenun. Legebidez, latiñera itz egiten zuten. Bertakoek, ordea, bakun, xalo ta basaziak zenitun, iñolako arrokeririk gabe.

        Berri onari arrerra ona egin eta Paul'en «senide maite ta kutunak», beraren «poza ta buruntza» izateko ezpala bazuten (Pilip. IV, 3). Yudu mordo andirik ez zan: sinagogarik ere ezpaitzuten, ezperen aipatuko luke Luka deunak, Antiokei'koa ta Ikoni'koa aipatzen ditunez. Otoitegia oial urdiñetan zuten, ibai ondoan, bertan oi zituten ikuzketarako. Eladeraz proseujé zeritzan ta sinagogaren ordezkoa bide zan: aramaikeraz bet-tefilim, otoi-etxea.

        Ara ezkero, zenbait egunen buruan, larunbatean, iri atetik irten ziran Paul eta lagunak ibai ondora, otoitegia zalakoan (13): Gangite'ren ur-egian bide zan, iritik bi bat iru kilometrura, Egnati bideko zubi ondoan, ta August'en garaikundea ospatzen zun oroitarritik ez orren urrun. Emakumezkoak soillik arkitu zituten bertan: aien eraspena goriagoa zan, antza, Pisiki'ko Antiokei'n bezala; Makedoni ta Asia Txiki'ko irietan sarri to izaten zan no.

        Ara, ba, ibai ondoko otoitegian eseririk, an bildutako emakumeeekin zenerausten Bidaliak-eta (13).

        Gero, Lidi'ren biotza nola beretu zun Paul'ek azaltzen digu Luka'k. Andre ori Tiateira'ko purpur salketari omen zan: alegia, purpur-margoz gorritutako eunak zitun salgai. Liñaberazko yazkiak ubelez margoztu ta aintzakotzat zituten andikiak. Ortarako purpura-txirla ta xagu-txirlaren ixurkia zerabilten (Kortneiter, Archaeologia Biblica, 1917, Oeniponte, 463 g. orr.), baita otxarra edo galtxikiña ere. Antxiñatean oso aipatua zenun Sardei'ko gorria. Andik urren zenun.

        Yatorriz atzerritarra zenun Lidi. Onaren onez yudutarrei itsatsi ta yainkozalea zan. Garazketaren ardurak aren biotza ez zun legortu. Asmo zindoak zerabilten eta etzegon Yainkoagandik urrun. Eskerraren lenengo ukaldiak aren gogoa esaneko arkitu zuten.

        Paul'ek zionak lilluratu zun, «ta Yaunak biotza iriki zion Paul'ek zerasana aintzat ar zezan» (14), alegia, biotz barnea argitu zion. Oso laister siñestera etorri ta «ukuzia izan zan bere etxekoekin» (15). Etxekoburuaren eredua onartu oi zuten beste etxekoek: Korneli'rena Kaisarai'n, Pilipoi'ko baitegiko zaitzallearena, Korinto'n Kirispore'na.

        Dagoneko Yesukisto'rena zala-ta, pozaren pozez Lidi'k Paul eta lagunei arrenez eskatu zien: «Yaunarenganako zintzoa naizala uste ba'duzute, nere etxean sartu ta geldi zaitezte» (15). Lidi'ren leiari alki izanik, nai ta nai ez, arengana yoan eta aren etxean sartu ziran. Pilipoi'ko siñestunak Paul'enganako beti izan zuten ezku zabala, Lidi'k aurreneko azaldu zun. Ala ere, nai ta nai ta ez, Paul etxeratu bearrekotan izan zan Lidi. Beretzat eta berekikoentzat bear zun guzia, bere eskuz gau ta egun lanari ekinda irabazten baitzun Bidaliak, iñoren bizkar ere ez izateko ta iñoren ogirik urrurik ez yateko.

        Andik aldi batera, iñolako beltzaldia sortu zan Pilipoi'n, Paul eta lagunen aurka, azti bat zala ta etzala.

        Neskame batek aztikeri-txerren zeukan: alegia, txerrenak etorkizuna azaldu, ta, gero, neskatxak aztiketan igarri ta bere nagusiei irabazi ederra zekarkien (16) . Eladeraz dionez Pizon-txerrena omen zun. Antxiñako ipuiak ziotenez, iransugea omen zan Pizon. Iransuge ori Delpi'ra etorria zan, errikoak iresteko edo. Ordun, Apolon'ek gogor egin zion irantsugetzarrari ta bukatu zun. Arrezkero, Pizon'darra zeritzan Apolon. Sasiyainko onek eraginda, Delpi'n aztiketan ari oi zan Pizi'k, iransuge aren larruz estalitako iru-oiñetakotik esaten omen zitun igarkizunak. Geroztik, aztiak Pizon zeritzaten (Jacquier, Actes des Apotres, 492 g. orr.).

        Neskame ark, ba, aztikeri-txerrna zun. Baliteke sabel-mintzalari izatea batera, Augustin deunak dionez.. Eberkeraz obot zioten alakoei: itz orren orde, eggastrimy-zous Dakar geienetan Alexanderi'ko gerkel-idazteunak, alegia, sabel-mintzalari euskeraz. Ain zuzen ere, antziña gizakume siñiskoi ta ez-ikasiei ziri ederrak sartzen zizkien azti sabel-mintzalariak. Barnez itz egiteko antze aren bidez, txerrena mintzatzen ari zala, edo, lurpetik gora zetorren illaren mintzoa zala adierazten zuten. Illa aztiak ikusi, bai, ikusten omen zun; ez ei zion entzuten, ordea, Besteak, berriz, entzun bai, ta ez ikusi.

        Pilipoi'ko azti ark, Paul'en ta lagunen atzetik, oiuka zion: «Goiko Yainkoaren morroi dira gizon auek ta yareibidea darakustkizuete» (17). Aitor ori txerrenarena zan, azken beltzean ortaratuta ziolarik. Onelatsu, txerren satsua beregan zeukan gizon batek, deadar egin zion Yesukisto'ri: «Yesu Nazaretar ori: gure ta zuri zer? gu galtzeko etorri al zera: Badakit nor zeran. Yainkoaren Deuna»(Mark, I, 24).

        Egun askotan neskame aztiak ori egin zula-ta, Paul'ek, txerrengana aspertuta itzulirik, larderiatu eta esan zion: «Yesu Kisto'ren izenean agintzen dikat orrengandik irteteko». Ta txerrena bertantxe irten zan(18).

        Txerrena irten ala, irabazteko itxoa aitu zitzaiela, aren nagusiek ikusi zuten (19), ortz-agiñak aoan karraska.

        Paul eta Sila'ren arpegiei begi-eman, yuduen otoitegi aldetik aien yoan-etorriak oartu, bidelagun zitutenak ikusi ta yudu zirala antz eman zuten neskame aren nagusiek.

        Ezaguna da Erromarrek Yuduei zieten iguiña ta ezin-ikusia. Ain zuzen ere, egun aietan Erroma iriburutik Kauldi'k yaurti zitun yuduak: ori zala-ta, non-nai bala bala aipatuak ziren getoak. Pilipo; bertan ere, begiko zikiña baño ezin ikusiago zituten-eta, errexa izan zan, Paul eta Sila'ren aurka iñolako zaparrasta sortzea.

        Yudu zirala oiuka esatea, besterik gabe, aski zan bazterrak arrotzeko. Begi itxi-irikian, bideak betean gizakume-sail kopurutsua zetorren irrintzi ta oiu. Guziak neskame aztiaren nagusien alde yarri ziran: Paul eta Sila atzeman eta agintariei zei erdira eraman zizkieten indarrean: ta gudalburuei aurkezturik, esan zuten: «Gizon auek, yuduak dirala, gure iria lardaskatzen dute, erromarrok guretzat ezin artu ditzakegun ekanduak aldarrikatuz.» (20-21).

        Salatariak iruzur zuriz bi oker yauki zizkieten Paul eta lagunaren buruzki: arean, iria lardaskatzen dute ta erromarrak berentzat ezin artu zitzaketen ekanduak aldarrikatzen ditue yudu oiek. Orra bi okerrak.

        Erroma'ko yaurerrian yuduek esku ta bide zuten Yaube bere Yainkoa yauresteko: Erroma'ko iriburu bertan eta kolonietan, ordea, nork bere Yainkoa yauresterik etzun zillegi, legediak eragozten baitzun, berak aintzat etzun yaurespidea.

        Egia esan: gudalburu aiek arazo aren buru-buztanik etzuten ezagutzen oraindik: beraz, aurrenik, aztarrenak artu ta galdetu bearra zuten. Erriko yauntxo aiek ortaz ezer etziran larritu, atzerritar ibilkoi aiek zirala-ta. Gizabarra oiuka ari zan Paul eta Sila zigorkatzeko. «Ta erria arrotz aien gañera yauzi zala, agintariek zigorkaldia aientzat erabaki zuten.»(22).

        Ageri danez, epaikari aiek eskualdeka ari ziran gorrotoaren gorrotoz: soñekoak ken-erazi ta «erruz astindutakoan, berriz, baitegira yaurti zituten zorrozki eukitzeko zaitzalleari aginduz» (23). Agintariok Erromar eta yaurle zenitun, eta ez bide zekiten, antza, erromarrek iñor ez oi zutela zigorkatzen, auzian bear zanez ebatzia izan baño len (Bid. Eg. XXV, 16).

        Zaitzalleak agindua artuta, baitegi barne barnean itxi zitun Paul eta Sila, aien oñak abez uzkaldurik(24). Baitegi-aldi zorrotza, benetan. Zaitzalleak agindua itzez itz yaso ta bete zun. Baituen erantzukizuna berak baitzun, legeak zionez, ta baitegikoak iges egin ezkero, aien zigorra berak yasan bear zun.

        Ori zala-ta, Paul eta Sila baitegi barne barnean itxi zitun, alegia, argi izpirik sartzen ez zan zokondo illun eta bustian, eriotzarako epaituak eta gaizkin gorrienak itxi oi zitun aldean. Bertan, aien oñak abez uzkaldurik, zirkiñik ezin eginka, gorriak ikusi zituten. Alde berezietan an-or-emen zuloak zitun abe ark, ta zulo oietan atxilotuen oñak uzkaldu oi zituten. Eladeraz xylon zeritzan ta eberkeraz mahepejef edo sab.

        Kepa baitegian egon zanean, gabean lo zetzan, Yaunak baitegitik noiz aterako zai (XII, 6). Paul eta Sila, ordea, gaberdi aldean itzarrik ziran, Yainkoa otoiketan goresten  (25). Soiñak zauriz yosirik izan arren, biotzak pozaren pozez gaiñezka zituten Yainkoarengan. Ta Yainkoa goresten ari ziran, alegia, eresiak edota beste zenbait abesti abesten ziarduten, Yesu'ren izen ederragatik zipert ikusi zutela-ta lekaioka.

        Zer dala-ta, Pau'ek ez zun agertu bere erromar iritargoa, zigorraldi ta baitegi-aldi gordin ura itzuri al izateko? Norbaitzuen iritziz, berak esana zaparrasta artan galdu egin omen zan, edo ta agintarien latiñeraren tutik ez ei zun ulertu al izan Paul'ek. Dana dala, naiago izan zun ixillik egotea, Yesuskisto'ren ederragatik astiñaldi ura ta ondorena yasateko.

        Orrela egitan esan zezaken: «Alde nigandik, ordea, Yesu Kisto gure Yaunaren gurutzaz baizik illarraintzea. Aren egitez izaki guziak niretzat eta ni aientzat gurutzatuta baikaude» (Gal. VI, 14). «Neke ta iraiñik Pilipoi'n zuek dakizutenez, yasanda gero, Yainkoagan azkartu giñan» (I Tes. II, 2). Dagoneko Yesu'k Paul'i esana betetzen asia zan: «Nik erakutsiko diot zeinbeste neke yasan bear ditun nere izenarengatik» (IX, 16).

        Beste baitegiko guziek sor eta lor arriturik zeuden otoi ta gora aiek entzuten. Usteltzen zeuden baitegi artan ordurarte bestalako otsak entzun oi baitzituten. Zeruko atsegin-argiak guzien biotz gaixoak pozten zitun zirrikitu barna.

        «Baña gaberdi aldean, baitegiko guziek entzunda, Yainkoa otoiketan goresten Paul eta Sila'k zutela, izugarrizko lurrikara bat batean sortu zan, baitegia oñarritik zotukatuz; ta beingoan ate guziak zabaldu ta guzien billurrak askatu ziran»(25-26).

        Alperrik da alatza itzuri naiaz aritzea. Lurrikara ura Yainkoak sortu zun bere otseiñen alde, Bera baitzan aien babesa ta abaroa, ta aien bidalgoaren izatez goitiko zantzua agertu zun.

        Yainkoaren aitor ori zaitzalleak oartu zun aurrenik. «Zaitzalleak esnatu ta baitegiko ateak zabalik ikusi zitunean, ezpata artu ta bere burua il nai zun, baitegikoak igesi ziralakoan. Baña Paul'ek ots egin zion: Ez miñik egin zure buruari; guziak emen gaude-ta». Ordun argia eskaturik, barnera leiatu ta Paul ta Sila'ren oñetan auzpeztu zan ikaraz» (27-29). Berealakoan, zaitzalleari Yainkoak biotza argitu, eta eskerraren ukaldi oi ez bezelakoak burua eratxi zion.

        Bi baitu berriak yaurespide berria aldarrikatzen zutela bazekin zaitzalleak: gogoaren osabidea erakutsi ta agintzen zutela yakiña zun lenagotik; baitegi barrenera sartu zitunean aiekin mintzatu zan, agian: dana dala, ordurarte baitegi artan izan ziran guzien aldean, aiek bestelako zerbait zuten, noski, zaitzallearen iritziz.

        «Ta landara aiek eramanik esan zien: «Yaunak, zer egin bear dut zerua iristeko?»(30). Yesu'ren siñesteak eta ukuzpenak zeru bidean yarri zuten. Bienarteko egoteke, bideok barna yo zun.

        Aiek esan zioten. «Zatoz yesu Yaunaren siñestera ta bai zuk, baita zure etxekoek ere, zerua daukakezute». Yaunaren itza, beraz, berari ta bere etxeko guziei azaldu zieten» (31-32): alegia, Yainko Aitak bidalia zala gu yareiteko, ta gurutzean iltzatua izan ondoren, il egin zala, irugarren egunez berpizteko: ukuzpenean berriro yayo bearraz, ikasleei agindutako Goteunaz-ta.

        Gaiok azaldu, ta, gero «bereala ukuzia izan zan etxeko guziekin». «Ark berriz gau aldi artantxe beregana artu zitun, zauriak garbitu zizkien» (33). Baitegi-ataritik, «orrezkero, bere etxera eraman zitun ta Yainkoari siñetsi izanaz etxeko guziekin poztuta, aparia atondu zien» (34), arrotz maitagarri aiei onginaia erakusteko.

        Biaramonean, « egundu zanean, agintariek zigorlariak bidali zizkioten, esanaz: «Gizon oriek yarei utz itzazu»(35). Ustekabeko erruki aren zioa eztu aipatzen Luka deunak. Agian, gaberdi aldeko lurrikara izugarriak beldurtu edo zitun. Erru gabeko arrotzen aurka zakarregi ari izan zirala-ta, damuturik ziran, ausaz. Baita, erruz astidutakoan baitegira yaurtiak izatea, naiko zala uste izan zuten, bear bada, aldarrikari aiek beren buruak askatuta ikusitakoan iges egiteko.

        «Zaitzalleak gezna Paul'i yakinerazi zion: «Agintariak gezna bidali didate zuek askatzeko. Irten, ba, ta zoazte narerik»(36).

        Paul nor zan etzekiten: bizia ta ospea ez-aintzakotzat zitun ark, gaizkille bat bailitzan eztu Pilipoi'tik alde egin nai, itxusiz bezturik, bere arloa lorrintzeko beldurrez.Yainkoaren aintzak ta Berri Onaaren ederrak eskatzen zuten, Bidalien buruak, iñolako errurik gabe, agertzea: besterik gabe alde egiten ba'zuten, orbanez ezaindurik gelditzen ziran, ta, Bidalgoari zor zioten lotsa ona galduta.

        Ordun Paul'ek zoli erantzun eta esan zien bidaliei: «Erroma iritarrek gerala, auzitara gabe agirian guzi gorkatu ondoren, orain ere itzalgaizka igortzen al gaitute? Bai zera. Etortzea daukate gu ateratzera»(37).

Oker irukoitza yauki zien Paul'ek : 1) erromarrak, 2) auzitara gabe, 3) zigorkatu izana. Ta orain irain beltz ori areagotzeko, ixillean atera nai ditute baitegitik.

        «Zigorlariek itzok aginteriei ekarri zizkieten; ta auek, erromarren arazoa zala entzunaz, beldurtu ziran» (38), bidegabez ari izan zirala oartu baitzuten, eta, erroma-erritar izatea etzala izen uts utsa baitzekiten: gañera, egin zuten okerrak ondore latza izan zezaken, bein betiko agintari alkia ustu bearrean egokitu zitezken, goiko nagusiak aren berri izan ezkero. Porki'ren legez eragotzia baitzan erromarrik zigorkatzea. Ezaguna zuten, nonbait, Kiker'ek Berre'n aurka ixuria.

        Paul'ek bere iritargoa azaldu orduko, agintariek bete betean siñetsi zioten, lurrikara ura zala-ta, bere burua yainkozale agertzen baitzun, eta iñork ez oi baitzun gezurrez aitortzen erroma-iritargoa, ezperen gorriak ikusiko zitun-eta. Suetoni'k dionez ortaz gezurretan atzemandako zenbaiti aizkorez burua erdibitu-erazi omen zien Kauldi'k.

        Beraz, agintariek «aietara yoanda ibitu ta atera zituten, iritik irteteko zeskaietela» (39). Arean, agintariek agirian etorri ziran lagunakin batera, ta parkeske asi bide ziran onelatsu-edo: «erroma-iritar ziñanik ezkenekin erabat, gañera, iñolako errurik etzenuten-eta azketsi. Arren eta arren eskatzen. dizuegu iritik alde egiteko, berriro gizaldiak eztitezan gureganatu oiuka zuen aurka». Arrezkero, txeraz adiguritsu atera zituten guzien agirian.

        Bazan Pilipoi'n kistar sail ederra: bertatik inguruko bazterrak argitu zitezken, bide ona erakutsiz: etsai gorri aien aserrea ibitu zedin, on ziteken andik alde egitea aldi bateko. Pilipoi'n Paul'ek yasan zitun neke ta iraiñak siñestun berrien biotzak azkartu zitun. Kisto'ri buruz, siñestea ez ezen, Arengatik yasatea ere erakutsi baitzien ( Plp., I, 29) : aren burrukaren eduz, etsaiei gogor egiten ikasi zuten.

        Oraindik etzuten berealakoan alde egin, ordea. «Baitegitik irtenda, beraz, yo zuten Lidiren etxera ta senideak an ikusi ta poztu ondoren, yoan ziran» (40). Beltzaldi ark Berri Onari ekarri zion onura aipatuaz, aien siñestea sendotu zuten. Bein betiko Pilipoi'tarrak irabazirik zitun Paul'ek Yesukistorentzako ta aurrerantzean, aita bezela, maite izango dute siñestun laztan aiek.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.