Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Deunak—

 

Pisidi'ko Antiokei'n: Paul'en itzaldia

(Bid. Eg. XIII, 14-52)

 

Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin

 

Izan ere, Perge'tik Antiokei'rako bidea (160 km. gutxi gorabera) neketsua ta galtzoriz yosia zuten, noski. Zezen-mendia burutu bear baitzuten, Asia Txiki'ko ibarretara eltzeko.

        Bidetxiorrez bidetxior, iñoren oiñatzei orpoz orpo yarraiki, noizpeinka bidaztiak saillean mendiak gora igo ta mendiak bera yetxi oi ziran, zenbatu ezin alako aldapak burutuz, arruetan barna pulunpatzen ziran uiol aserreak zear, mendizulo ta arkaitzetan ziran lapurrak itzuriaz. Lapur-zulo aietan barrena eskierrik yoateko iruraiak ziran, an-or-emenka.

        Zuzen eta bidez geroago idatziko du Paul'ek: «osteraka askotan, galurren ibaietan, galurren lapur aldetik» (II Kor. XI, 26).

        Perge'tik Paul eta Barnaba Pisidi'ko Antiokei'ra eldu ziran. Uri orren ipar-sortaldera bi aintzira urdin ikusgarri ageri dira, Egerdir ta Oiran: lena, etxetxo zuriz ta sapaillo orritsuz inguraturik dago, ta Suitzerland'eko aintzira ederrak gogorazten ditu. Uria muño baten gañean etzanik dago. Oraindik ere zenbait arresi ta zutarri badiraute, orduko yauretxeen ondakin.

        Beste bidez genekina txanpon batzuk geiztazen dute: magnesiarrek irasi omen zuten, eta Seleuko'k birreraikitzean, Antiokei beraren aitaren izena ezarri zion. August agintari zala, Erroma'ren koloni egiña izan zan, lengo izenari Kaisarai eratxikirik. Itali'ko eskubidezkoa izaki, zergarik ordaindu bearrik ez zun eta beraren yaurbidea Erroma'rena bezalakoa zan: ots, Batzarre ta agintarien bidez. Pisidi'ri, Galati, Likaoni, Isauri, t. a. itsatsi zitzazkion. Agintariek-eta latiñera zerabilten, gureganaño eldu diran idazkuneak erakusten dutenez; eladera ere oso ezaguna zan: erri xeak, ordea, pisidera zerabillan.

        Pisidi'ko uririk nagusiena Antiokei omen zan: itsasoa baño 1200 aneurkin gorago zan: Pisidi'ko Antiokei zeritzan, Siri'ko Antiokei'z bereizteko. Bertan, yudu-sail ugaria bizi zan: aberatsak izaki, kanore andia zuten. Yuduek zuten gora orrek eraginda-edo, atzerrietako asko itsatsi zitzazkien Yainkozale bezela, emakumezko artean batez ere. Orrela, Yaungoiko ziña, Elade'tik ekarritako yainko aizunak eta bertako yainko zarrek leikide nabaritzen ziran. An ere osasuna yuduengandik zan, ordea, Yainkoak ala nai ta atonduta, sinagoga barrenean baitziran Paul bidaliaren len-zituak.

        Eldu-ala, Paul eta Barnaba «larunbatean sinagogan sartu ta yarri ziran» (14). Ango sinagogaren ederra Antiokei'ko yudu saillari zegokiona izan bide zan. «Sinagoge» izena eladeratik dator, alegia, batzarra: gero, batzarra izaten zan tokia bera ere adierazi zun; ots, batzartegia. Eberkeraz, ordea, «bet-hakeneset» zioten, arean, batzar-etxea.

        Aitzurketan eginda lurpeetan arkitu diran sinagoge guziak kera bakarra dute: Delo'n, Korinto'n, Milet'en, Kaparnaun'en ziranak ori egiztatzen dute. Garai aldetan eraiki oi ziran errien edo zenbait aberatsen diruz. Eskuarki zabalak eta laukotuak ziran. Yerusalen'go yauretxearen ereduz egiten ziran, atari, aurreko lorio ta guzti. Sinagogerako sarrera egoalderuntz begira oi zan: iru ate izaten zitun, bata nagusia ta beste biak-txikiak. Atariaren ondoren aterpea edo aurreko lorioa zetorren. Sinagoge barnea, bi edo lau zutoiz, lau edo bost aldetan bereizirik zan. Erdi erdian zurezko sapaillu bat zegon, ta aren gañean alkia, irakurtzen zan idaztia ipintzeko. Irakurri ondoren, idaztiak kutxan eukitzen zituten, liñozko eunetan bilduta. Zenbait yarkelu izaten ziran, nor bere bizibideari zegokionez. Esku egokiz kolpostutako Eli igarlearen alkia beti utsik zegon. Urren idazlariek irrikatzen zituten alkiak zeuden. Gañera, goitik zintzilik ageri ziran argizagiak argia yario, arratsaldeko otoiak errezago ta ospetsuago burutzeko. Sarreran ikuztegiak zeuntzan, sartzen ziranak eskuak garbitu zitzaten. Urteberriaren aurreneko egunean adarrez eta baru-egunetan turutaz ots egin oi zuten.

        Batzarraldietan batzar-buruak zun esku ta bide edozer zuzentzeko. Lanbide bertan zenbait laguntzalle zitun menpeko: arekin batera, adiñez ta urtez zarragoak batzordea antolatzen zuten. Batzar-otoiak batzar-bidaliak esaten zitun guzien ordez. Bidali berak berebat zun irakurraldiaren ardura, ta arrotzei itza eskeintzekoa. Eberkeraz irakurri-ala, aramaikeraz edo eladeraz azaltzen zun adierazleak. Arrotz aipaturen bat bertan egokitzen ba'zan, itz egitea eskatzen zioten. Batzarraldietan eskebatzea ukar-biltzalleak egiten zuten, landerrei sorozkiak emateko. Idazti deuna kutxan sartzea ta kutxa garbitzea batzar-mutillari zegozkion.

        Batzarra, larunbatero gutxienez izaten zan. Lenik «xema» otoia egiten zan: «Yahwe'k Mois'i esan zion: «Israel'en semeei itz egin eta esaiezu: Gizaldirik gizaldi soñeko egietan mendelak ezartzeko lits urdiñak aietan ipiñirik. Olakoa izango da mendela zuentzat; ura ikusten, Yahwe'ren agindu guziak gomutaratu ta bete ditzazuten, okerbideratzen zaituzten biotz ta begien ondoren ibiltzeke. Orrela nere agindu guziak oritzen ta betetzen berekotzat izango zuen Yahwe'k. Ni naiz Yahwe, zuen Yainkoa, zuen Yainkoa izaeko Aigito'tik atera zaituztena. Ni zuen Yainko Yahwe» ( Zenb. XV, 37-41).

        Otoi ori yudu guziek aurtzaro ezkerotik egunero birritan ean bear zuten, alegia, goiz-arratsez. Gero, sinagogako nagusiak «onetsezazute Yainkoa» esanda, irakurraldia aste zan , lenik Torah edo Legearen zenbait atal, aurrekoz sailkatu arauz. Pentateukoa 154 ataletan sailkaturik zuten, eta iru urtetan osorik bukatzen zuten, larunbatero atal bat irakurriaz. Atal bakoitza zazpi irakurlek-edo urrenez urren irakurtzen zuten, bakoitzak iru une-edo. Gero, igarleen atal bat irakurtzen zuten, irakurleak berak berezia. Irakurraldia amaituta, sinagogako nagusiak aukeratutako batek aolkizuna (derux) esaten zun.Azkenik, onespen nagusia ematen zun apaizak, eskuak yasota, ots ozenez. Apaizik ezekn, onespen bera sinagogako nagusiak esaten zun eskurik yaso gabe. Onela esaten zun:

        «Yahwe'k onets ta zaitu zaitzala; betargi ta adeitsu ager dakizula Yahwe; Yahwe'k zugan bere begiak ipiñi bitza, ta gentza eman dizula» (Zenb. VI, 24-26).

        Erri osoak ao batez erantzuten zun: Ala biz.

        Diaspora'ko sinagogetan yaureskizun au eladeraz egiten zan eskuarki: Idazteuna-edo eberkeraz irakurri-ezkero, ordea, berala eladerara itzuli oi zuten.

        Paul eta Barnaba, ba, sinagogan sartu ziran. Irakaslariei zegokien alkietan eseri ote ziran? Ortarako esku ta bide ba-zuten. Dana dala, sinagogako buruek ikusi zituten: oiei zegokien batzarraren geznaria aukeratzea aolkizuna egiteko. Beraz, sinagogako nagusiek dei au bidali zieten Bidaliei otseiñaren bidez: «Anaiok errarentzat aolkizunik ba'duzute, mintzo zaitezte» (XIII, 15).

        Ordun, bideetako nekeak eta eguzkiak marguldurik zeukaten Paul'ek, begiak sugarretan, zutitu, ta eskuz ixo egiñik, oi zunez, esan zien: «Isrraeldarrok eta Yainkoaren beldur zeratenok entzun: Isrrael erri onen Yainkoak, Aigito'ko atzerrialdian, gure arbasoak autu, erria goratu ta beso azkarrez andik atera zitun. Basoan ere berrogeiren bat urtez yasan zitun. Ta Kanaan lurrean zazpi erri porrokatuz, aien lurra yarauntsitzat eman zien lareun ta berrogei ta amarren bat urtez. Gero ebazleak yarri zizkien Samuel igarleganaño. Ordun aiek bakaldun bat ekatuta, Yainkoak Saul, Kis'en semea, benyamindarra, yarri zien berrogei urtez. Ta ori erauzirik, Dabid, Yesai'ren semea, bakaldun yarri zien, aitor au zegiola: Dabid, Yesairen semea, aurkitu dut nere biotzaren edukoa ta nere gogo guziak betetzekoa. Beraren azitik, agintzaren arauz, Isrrael'i Yainkoak Yesu yareigillea eraiki zion. Au etorri baño len, ordea, garbai-ukuzpena Yon'ek erri guziari aldarrikatu zion: Ez naiz ni zuek naizala uste duzutena: orra, berriz, nere ondoren ba-dator beste bat; eta aren oñetakoak askatzeko ere ez naiz ni nor.

        Ene senideok, Abrahan'en aziko semeok eta zuetan Yainkoaren beldur zeratenok! Zuentzat bidalita dago osabide ontarako itza. Alabañan, Yerusalen errikoek eta aien nagusiek, Bera ezaguteke, gaiztetsirik, larunbat oro irakurtzen diran igarleen esanak bete zituten; Bera iltzeko lain zanik ezertxo ere aurkitzeke, Pilat'i eskatu zioten Ari bizia kentzeko; ta Beratzaz idatzitako guziak bete ezkero, abetik eratxi ta illobiratu zuten. Bañan, Yainkoak il artetik berpiztu du. Ta berpiztua Galilai'tik Yerusalen'a Arekin igo ziranek ikusi dute egun askotan. Auetxek orain erriarekiko aitortzalle dira. Gerok, berriz, geznari gatozkizue; gure arbasoei egindako agintza bera Yainkoak gure semeei bete die, Yesu berpizturik. Ala idatzita baitago bigarren eresian:

 

                Nere semea zera Zu.

                Nik gaur sortu zaitut.

 

        Ta usteltzerik bein ere ez ikusteko, illartetik piztu zula, orrela esan zun: Dabid'i egindako opari ziñak damazkizuket. Argatik ere beste nonbait dio: Ez duzu zure Deuna usteltzerik ikusten utziko. Or ba; Dabid, bere aldian Yainkoaren asmoa aurreratu ondoren, il ta bere guarsoekin bildu ta usteldu zan. Yainkoak berpiztu dunak, ordea, ez du usteltzerik ikusi. Nabari izan bekizue, beraz, ene anaiok. Onen izenean, ogen-asketsa aldarrikatzen zaizuela, ta Mois'en legean ezin garbitu ziran kutsu guziak, Onen siñestun guziei garbitzen zazkiela. Orizute, ba, ez datorkizuen igarleen esana:

 

                Gomazute, nardatzalleok,

                arritu ta itzali zaitezte.

                Zuen egunetan egingo dudana

        iñork ba'lesaizue, ez zenioke siñetsiko».

 

        Paul'ek eladeraz esan zun itzaldi au laburturik dakar Luka'k: iru ataletan sailkatzen du, atal bakoitzaren asieran entzuleei apostrope egiñaz:16-25, 26-37, 38-41.

        Aurrenik, aria zirtillutik artu ta Yainkoak Isrrael erriari egindako esku-erakutsiak gaindika gomutaratzen ditu, agintzaren arauz, Yesu yareigillea eraiki arte. Gero, Yesu agindutako Mesia dala egiztatzen du: Berau zuzengabe gaiztetsirik, yuduek il ta Yainkoak illartetik berpiztu du, egindako agintza beterik. Berak, azkenik, Yesu'ren izenean bakarrik ogen-asketsa ta gogo-osasuna iritxi dezakete, Yainkoak ala naita: zoritxarra ta biraoa Yesu zapuzten dun alakoari. Orra esanen guna.

        Paul'en entzuleei gogoko zaie Yainkoak beren erriari egindako errukiak gomutaratzea, lenago Estebe'ren entzuleei bezala.

        Lenengo aitorlearen itzaldi luzean, ordea, burutik buru, Isrrael'darrak lepagogor eta Goteunari beti gogor egiten ageri dira.

        Paul'ek, ordea, Yainkoaren onginaia soillik aipatzen du. Andika atze osoa yalkitzen du. Isrrael erria Yainkoak bere egin du, Berak, maitez, ala naita: Aigito'tik atera, eta besoetan basoan barna berrogeiren bat urtez eraman zun, amak aurtxoa bezala; agindutako lurra aiei eman eta gero erriburu yarri zizkien ebazleak eta bakaldunak: Saul, (I Sam. X, 23), Kis'en semea, benyamindarra. Dabid, Yainko-biotzaren edukoa izaki, bakaldun zanez, Beraren gogo guziak bete zituna, Dabid'i egin egintzak Abrahan eta beste arbasoeri egiña argiagotzen du. Orra Yainkoak Dabid'i agindua: «Nik sendotuko dut zure semaeren yauralkia betiko. Ni aita izango natzaio, ta bere seme izango zait...Ta sendorik dagoke zure etxea ta zure yaurerria bein betiko zure aurrean» (II Sam. VII, 15-16). Agintza ori bete zula azaltzeko, Paul'ek amar gizaldi erabat igaro, ta dio»: «Beraren azitik, agintzaren arauz, Isrrael'i Yainkoak Yesu yareigillea eraiki zion».

        Bereala, Yon Ukuzlea gomutaratzen du Bidaliak. Yon, gamelu-illezko yantziz, gerria larruzko itoltza ta aren yanari otiak eta baseztia izaki, gori-gori mintzatzen aurkeztu zanean, Yudai osoa zotukatu zan, eta beren ogenak aitorturiko ukuzpena aren eskutik artu zuten gizasaillak, gogotik Mesiatzat aitortuko zuten. Zakari'ren semeak, ordea, ez zegokion izen ori bazterturik, Yesu'ren alde aitor egin zun aldarrika. Ain zuzen ere. Yon'en ospea Ydai baño aruntzago zabaldu baitzan, indar aundia zun beraren aitorrak. Geroago, Epeso'n, Yonén ukuzpena besterik artzeke, beren buruak kistartzat zituten ikasle batzu idoriko ditu Bidaliak (XIXI, 1 t.a.).

        Paul bere itzaldi-gaiaren zain eta muiñera eldu da. Lenengo atalaren asieran otz xamar esan zien: «Isrraeldarrok eta Yainkoaren beldur zeratenok, entzun». Bigarrenaren asieran, samurrago esan zien: «Ene senideok, Abrahan'en aziko semeok, eta zuetan Yainkoaren beldur zeratenok: zuentzat bidalita dago osabide ontarako itza» (26). Paul'ek Antiokei'ko yuduei itz egiten die ta aien bidez eguzkipeko bazter guzietan barreiatutako yuduei. Yerusalen'goek, aien nagusi, apaizpuru, zar, idazlari ta batzar osoaren bitartez, Mesia zapuztu ta itsuturik ezezkoan gogor yarrita, larunbat oro irakurtzen dira igarleen esanak bete dirala eztute igartzen. Igarleok, Mesia'ren Nekaldia aurrez esan baitzuten. Yerusalen errikoek eta aien naugsiek iraizean aipatzen ditu Paul'ek, Pilat'i Yesu'ri bizia kentzeko eskatu zioten etsai gorriak eta abetik eratxi ta illobiratu zuten adiskide miñak bereizi gabe.

        Pentekoste egunean, Yerusalen bertakoei Kepa'k itz egitean, gertari bera gorriago azaldu zun, entzuleak errudun izanik garbaitara ekarri nai baitzitun, siñestera baño len. Kepa'k eta Paul'ek, ordea, orobatetsi diote buruenik: Yainkoak Yesu illartetik piztu du.Ta Yesu berpiztua ikusi egin dute, bein bakarrik ez, sarri, egun asktan, baizik, Ikusi re, ezezagunak etzuten ikusi, Yesu beraren lagun izaki Galilai'tik Yerusalen'a Arekin igo ziran berbereak. Oietxek dira egiaren lekuko (31). Lenago aul, orain azkar; orain-arte erabetsu, atzeka ta urtun ziran, dagoneko aidor, gordin eta zauli agertzen dira aitortzalleok.

        Yesu yuduei bidalia izan ondoren, auek il eta gero berpiztua izan zala egiztatzeko, sarreran, Dabid eta beste arbasoei egindako agintza gomutaratu zunez (23), atal ori amaitzean agintza ori Yesu'gan bete zala aipatzen du (33).

        Yainkoak Yesu eraiki du, ala idatzita baitago bigarren eresian:

 

                Nere semea zera Zu,

                Nik gaur sortu zaitut.

 

        Yesu'k sarritan yaso zun onelako aitorra Aitarengandik: ukuzpena artuta, ortzia zabaldu zala, ots auxe entzun zan: «Auxe da atsegin zaidan nere Seme kutuna» (Mat. III, 13-17). Mintzo bere etorri zan odeitik Yesu'ren antzaldatzean (Mat. XVII, 5). Yesu'k berak ere bere burua Yainkoaren Seme egiten zun, Aitaren ainbatekoa (Mat. XI, 27; Yon, V, 19 ta urrengoetan; X, 36). Bere buruaren aitor roi, Aitak berak eta Yesu'k egiñak egiztatzen dute (Yon, V, 36; VIII, 54; X, 37, 38; XV, 24).

        Eresi ori Mesiari zegokion: zazpitan aipatzen du Itun Berriak eta beti Kisto'ri atxikirik Eresi ori itzez itz Yesukisto'gan bakar-bakarrik bete da: eguzkipeko bazter guzien yaun eta yabe Isrrael'go beste bakaldunik ezpaita izan (Err. XV, 10). Itzok Ebertarrentzako Paul'en idazkian (Eb. I, 5), Semearen betiko sorrerari egozten dizkio, gero (Eb. V, 5) Yesu'ren apaizgoari buruz egokitzen ditu, ta emen, ordea, Yesu'ren berpizkundeari, geinen ustez: itzez itz, iru esan nai ez ditu, ordea, bigarren eta irugarrena berez lenengoak baititu barnean.

        Beraz, Yainkoaren Semetzat alazki azaldu zaigu Yesu illartetik berpiztean (Err. I, 5).

        Gero, Isai ta Dabid'en aitorrez Yesu'ren berpizkundea aurrez esana bete bear zala azaltzen du, ustetzerrik bein ere ez ikusteko, Isai'ren bidez Yainkoak esan baitzun: «Dabid'i egindako agindua Mesia'gan tinkatuko da, bein betiko Bakaldun izanik. Ortarako, ordea, Yesu'k berpiztu bearra zun illartetik. Argatik ere beste nonbait dio: «Ez duzu zure Deuna usteltzerik ikusten utziko». Itzok, ordea, Dabid'i buruz esanak etziran. Yainkoak berpiztu dun Yesu'k, ordea, ez du uzteltzerik ikusi. Beragan, beraz, bete da Dabid'i egindako egintza. (35-37).

        Beraz, Yesu dugu Mesia. Egi ori sendorik tinkatu ondoren, azkenik, irugarren atala azaltzen du: «Nabari izan bekizue, beraz, ene anaiok, Onen izenean ogen-asketsa aldarrikatzen zaizuela ta Mois'en legean ezin garbitu ziran kutsu guziak, Onen siñestun guziei garbitzen zazkiela (38-9).

        Yesu'gan bakarrik dago ogen-asketsa. Gai au biribillago azalduko du gero Erromakoei ta Galatiarrentzako egindako idazkietan. «Ez da, ba, iñor Aren aitzinean legeko eginbidez zindotuko» (Err. III, 20) Yainkoaren aurrean iñor ez dala legez zindotzen, berriz, nabari da » (Gal. III, 11) «Ezin baititeke zezen eta akerren odolez ogenak kentzea»(Eb. X, 4).

        Lenago gai berori erabilli zun Kepa deunak: «igarle guzien aitorrez., Aren siñestun guziek ogen asketsa bere izenean artzen dute» (Bid. Eg. X, 43). «Yesu Kisto da, bai, zuek etxe egitekoan astandutako arria, giltzarri orain egiña. Ta osabiderik ez dago beste iñorgan. Gizonei ez zaigu, ba, osakuntza iristeko beste izenik ortzipean eman» (IV, II, 12).

        Entzule artean berak esana etzutela onartzen Paul'ek igarri zun eta onela zion: «Orizute, ba, ez datorkizuen igaleetan esana:

                «Gomazute, nardatzalleok,

                Zuen egunetan egingo dudana,

                arritu ta itzali zaitezte.

                iñork ba'lesaizue, ez zeniokete

                siñetsiko. (40-41).

        Orra siñesgogorrei dagokien zigorra. Yainkoak erruki gabe yoko ditu alakoak, yazoa lekuko. Paul'ek gomutaratzen ditun itzok Abakuk igarleak esank ziran(Ab. 1, 5). Yesukisto'ren aurreko VI g. gizaldiaren ondarrean zan. Karkamis'ek porrot egin, II garren Paraon Nekao atxiloturik, kaldear gudari-saillak Asia gonburuz bete dute iñolako oztoporik gabe; Yudai ta Yerusalen geroago ta galurrenago daude. Alare, errege ta andizkiak, baikor erriari ziria sartu nai diote. Legunkeriz betetzen ditue gezur-igarleek. Yainkoaren igarle ziñari ixeka egiten diote, ausiabartza eskainka arei baida. Ordun, Abakuk igarleak, Paul'ek dakarrena esaten die. Alegia, kaldearrek etorri ta erri osoa abarrikatuko dute. Esan eta egin, Babiloni'ko errege zan II garren Nabukodonosor'ek Yerusalen aldea zeatu zun.

        Itxesa ori, etortzeko dan beste zigor baten irudia da. Yudu erri lepazailla Erode ta Pilat'ekin elkartu zan Yaube'ren eta igotziaren aurka. Laister Besapsian eta Tit'en gudariek Yerusalenez yabetu ta porrokatuko dute. Erri ori erabat ondatua izango da ludi ontan, eta Yesu'ren berri Ona ere zapuztu dun ezkero, atzerriek osabide ori onartuko dute, ta yuduek, osotara artuta, gaiztetsiak izango dira: siñetsi ta ukuzpena artu dukena, gaizkatuko da; siñetsi ez dukena, ordea, gaiztetsiko da (Mark, XVI, 16).

        Gorago aipatu dudanez, itzaldi au Estebe'ren itzaldiaren aldean bestalakoa dugu. Kepa'ren itzaldien oso antzekoa da, ordea. Gaia berbera baitzuten Bidaliok, naiz ta bakoitzak bere aoa izan. Biok yuduei azaltzen diete kistarbidea; iragarria zanez, Kistoa il eta berpiztu omen zan . Orra bidalion itzaldien muiña.

        Antiokei'ko yuduek Yesu'ren berri entzuna bide zuten: oraiñarte, beren ustez, zalapartari utsa besterik etzan izan. Paul'ek, ostera, bere esanetara ekarri zitun; entzuleak biotz-ukiturik zeuden. Sinagogatik irteterakoan gizosteak inguratu zituten eta berriz ta berriz zeskaieten urrengo larunbatean ere orietaz mintzo zekizkien (42). Ta batzarra barreiatu zanean yudu ta eraskin zintzoetak asko yarrai zitzazkien. «Auek, berriz, aiekin zeraustela, Yainkoaren eskerrari atxikita irauteko aolkatzen zituten»(43).

        Ageri danez, Antiokei'ko yuduek biotz-ukiturik gelditu ziran . Yesukisto izango ote da aien biotz yabe? Diaspore'ko yuduek ez al dute Yerusalen'goen eredu txarra onartuko? Paul eta Barnaba erpai zeuden. Etorkizunean odei zurixkak ikusten ditute eta pozaren pozez artazika dute biotza.

        Astebete buruan amets urdin ori itzali zan. «Urrengo larunbatean erriko geienak bildu ziran Yainkoaren itza entzuteko» irrikaz (44). Bereala bi alderdi nabari dira: aurrenekoan, geientsuenik arrotz Yainkozaleak dira, beren etxeko ta senideak lagun. Bigarrena, yuduena da. Aurrenekoak betargi ageri dira, kistarbide berri ura entzun-miñez. Yuduek, ordea, bekosko illun daude. Beren burua itsumutil eta illuntan zeudenen argitzat zuten, irakasle ta umeen azle ziralakoan zeuden aiek(Err. II, 19, 20), arrotzen alako yoera ikusita bekaitzez bete ziran, ta Yesukisto garaille agertzeko zanean, yuduen aserak eztanda egin zun eta Paul'ek ziena biraoka ukatzen zioten (45). Kisto'a izpitzaturik beren ausiabartza idoro zuten yuduek.

        Paul'en itzaldiaren gaiaz tutik eztakigu. Larunbatean esaneko itzetan zegon, antza. Alegia, yudu ta arrotzen sendabide bakarra Yesukisto'gan dagola ta erdainduek bakarrik eztutela eskubidea artarko: aien beteko baitira mokodunak ere.

        Arrotzentzat ura bai eskuko amabost! Lagunabarrak, ba, Yesu'ren siñestera yo zuten; bitartean, yuduek elkarri zerasaioten, lenago parisaitarrek bezela: «Ba-dakusazute: orra, guziak Orren atzetik dioaz» (Yon XII, 19).

        Israeldarrenak ziran semekuntza, aintza, ituna, legea, yaurespidea ta agintzak: aien arbasoak Kistoren'ak dira aragi aldetik ( Err. IX, 4-5). Beraz, Paul eta Barnaba'k zabal esan zienez, «izan ere Yainkoaren itza zuei aldarrikatu bearra zan aurrena. Bañan, arekiko zaputz ta betiko bizitzarako ez gai atzaltzen zeraten ezkero, ara, atzerrietara yotzen dugu. Alaxe, Yaunak agindu digu, ba; «Atzerriak argitzeko yarri zaituzt, lur gueuetaraño osabide izan zaitezan» (46-47). Azken itzok Isai'ren bidez Yainkoak Mesia'ri buruz esanak ziran. Mesia'ren bidaliak, ba, Aren egitekoa burutu bear zuten atzerriak argituz, saletxe artako etziran beste ardiak ekarri, ta artalde bakarra egiteko (Yon X, 16).

        Yuduek muker eta bekaitzez zapuztua, arrotzek pozez artu zuten, Yaunaren itza goratzen zutelarik, «ta betiko bizitzarako autuak ziran guziek siñetsi zuten(48).

        «Betiko bizitzarako autuak». Norbaiten irabaziak aurrez ikusteke zeruko zorionera aukeratua zala aldezten zutenak, itzok ekartzen zituten beren iritziaren zurkaitz. Alegia, zerurako urrurik autuak oro txil egiñik siñetsi zuten. Betidanik Yainkoak erabakirik ta atondurik zitun eskerrak eman zizkien, ta aurrerantzean ere utsik egiteke, bear zuten esker eragikorra eskeñi zien. Yainkoak aurrez urrurik erabakitako elburua iritsi zezaten. Nork, baña, uste izan, Pisi'ko Antiokei'n ordun siñetsi zutenak oro ta berak bakarrik zeruratuko ziranik? Orrelakorik iñola ere ez du adierazi nai Luka deunak.

        Batzu gaizkatu ta bestetzu gaiztezteko Yainkoaren erabateko erabakia itzotan dakuste Beza ta Kalbin'ek. Gezur utsa da azalkizun au.

        Auxe esan nai du esanera orrek: alegia, betiko bizitzara daraman bidean zeudenak, siñetsi zuten; betiko bizitzarako gerturik ziranak, siñetsi zuten. Eskeintzen zitzaien betiko bizitza zenbait yuduek zapuzten zuten, bertarako gai ez zirala azaldurik. Alderantziz ziarduten siñetsi zutenok. Paul'en itzaldia entzun-ala, Yainkoaren eskerra barnez deika zuten entzuleek. Siñetsi zutenak, beraz, siñesterako Yainkoaren dei eragiña onartu zuten. Siñestea, berriz, betiko bizitzarako ataria da. Areago oraindik: betiko bizitza itxaropenez bere du alakoak. Yesu'gana, baña, iñor ezin datorke, Aitak ez ba'dakar (YonVI, 44). Arrezkero, Yainko Aitak Yesu'ren siñestera ekarriak dituzu betiko bizitzarako autuok. Alegia, gizonok siñesmenean eta zuzentasuenan Yaungoikoaren autatzez eta emaiez sartu ziran.

        Antiokei'ko gizatalde ederra kistar egin zan. Erri barrukoak bakarrik ez, ordea: Paul eta Barnaba alderrietan ere sartu ziran eta kistar berri aiek lagun artean iñolako zabalkundea egin zuten, «eta bazterralde osoan Yaunaren itza barreiatzen sioan»(49).

        Bitartean, yazarraldia pizteko aukera izan zuten yuduek: Sinagoge'ra zioazten Yaikozale artean andre asko ziran. An ere, beste aldeetan bezela, andre geientsuenok andizkiak ziran. Emakume oien azkua berotu ta sutu ziteken Bidalien aurka. Yudu aiek andreok aizatu zituten. Andre zinzoak an-or-emenka asi ziran azpi-lenean, iriko nagusiak axatu ta yazarraldia piztu arte. Emakume itzontzi, ipurloka aiek opa zutena iritsi zuten. Erri xea Bidalien aurka asi zan: agintariek ez-ikusiarena egiten zuten. Iñolako epaikizunik gabe, ta baitegiratu gabe, beren mugapetik yaurti zituten (50). Paul'ek geroago dionez: «Yesu Yauna ta igarleak il zituten yuduek gu ere esetsi gaitute. Yainkoarentzat iguingarri dirala, gizaki guzien aurka dabiltz, osabiderako itza atzerriei atzaltzea guri eragozten, ta orrela beren ogeneneurria aspertzeke mukurutzen» (I Tes. II, 15-16).

        Nonbait arrera onik ez, gogo oneko entzulerik ez izaki, iri artatik irtetean Yesu'k agindua (Mat. X, 14; Mark, VI, 11; Luka IX, 5) egin zuten Bidali oiek Antiokei'tik alde egitean: beren oñetako autsa auen aurka astindu zuten, aien kalterako aitortzat (51). Astindu orren bidez norbaitekin ikustekorik eztutela izan nai aurrerantzean, azaltzen dute oraindik ere Sortaldekoek. Emengo yuduek Yesukisto'rekiko zaputz agertu ondoren, atzerrietara yo arren Bidaliak, gero ere, Epeso'n, Erroma'n t.a. lenengo yuduengana yoango dira, atzerritarrengana gero, Berri Ona aldarrikatzera (Err. I, 16; XI. 11-25) Bid. Eg. XVIII, 6; XIX, 9, XXVIII, 28).

        Bidaliaren ustez Yesukisto gure Yareigillearen itzak ditu bearrezko yudu erri gaixoak, ez txerrenaren oyuak: Yesukistoganako maitasunaren beroa ta ez iñusturi-semeen su-euria, oraindiño ketan dagon siñeste-zunda itzungi ez dedin(Mat. XII, 20).

        Andik yaurtiak izan arren, luzaro baño len berriro itzuliko dira Pisidi'ko Antiokei'ra Yesu'ren berri ematera, ez, ordea, sinagogan. Yuduen saieskeritik atzerriei osabide ta aberastasuna sortu zazkie.

        Sebaste zeritzan bidea barna Bidali biak Ikoni'ra zioaztela, orrazetik arako goxoa txastatu zuten atsekabe artan: atzean ikasle mordo ederra utzi zuten; ikasleok, «pozez ta Goteunez beterik zebitzan» (52). Ageri danez, gogoz Paul'en seme yatorrak ziran, eta ark bezala, esan zezaketen: «Atsegiñez beterik eta pozez gaude gure lorraldi guzietan» (Kor. VII, 4). Ekaitzak landare sortu berria astindu zun, erroak atera gabe, ta aren aize-bultzak beste errietara eraman zun Berri-Onaren azia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.