L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Uztaila-Dagonila. 7-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Unamuno omen andizalea

 

Eneko Mitxelena

 

Olarso nere adiskide on eta idazle azkarrak, jartzen ditu euskaldun ezagunenak bi aldetan. Lenengo mallan, Done Eneko, Elkano, Legazpi eta Zumalakarregi. Ta bigarrenean Peñaflorida, Pío Baroja eta Zuloaga.

        Lenengoak dire gauzak egiteko egokiak eta bigarrenak, jakitzeko. Gutxi gorabera antzeko saillak gertatu zizkiguten Nietzsche, Ostwald eta Lecky'k.

        Lenengoan jarriko nuke Sabino Arana eta bigarrenean Azkue. Unamuno, gizon bezela ain andia da eze, uste det malla edo saill bietan sartu leikela, baña ez erdizka, baizikan iru zati lenengoan dagozkite.

        Nik sartuko nituzke lenengo taldean, gañera, Done Francisco Xabier, Duvergier d'Hauranne, Urdaneta, canciller Ayala (naiz eta Murcia'n sortua) eta Lope de Aguirre, eta bigarrenean, Azpilikueta, aita Victoria, Joseph Garat eta Campion. Geyenak dute agerlari bezala, gauza berexi bat, erderaz esan lezaken, bezela «la pasión controlada», naiz munduan, naiz gelan saiatu.

        Gure adiñeko iru bizkaitar andiren artean, Unamuno dugu lur guzian ezagunena. Arana euskaldunen artean eta Azkue izketa-jakintsuen artean. Eta ala izango da aurrerantzian ere, zeren Mad. Stael'ek idatzi zuan bezala: «L'étranger, c'est notre posterité anticipée».

        Unamuno gauza biren atzean ibilli zan; bata, betiko bizitzea eta bestea mundu guzian, ezaguna izatea. Ortan Empedokles zuen antzeko edo irudi gaixtoko. 17 urtedun zanian, ikusi zituan Don Migel'ek izugarri bide ederrak bere aurrean. Zeri jarraitu? Ikutu zituan bide batzuk, adibidez Edesti edo Historia eta karlisten berriak ikasi eta idatzi zizkigun. Begitantze zait berari —guri bezela— ezitzaiola aunitz bere lanak atsegin; dana dala, utzi zuan ori alde batera. Bere intrahistórico itzaldiak enaute ezer ere betetzen eta logomaki bezela artean ditut. Campion ortan obea dugu.

        Urrengo juan zan izketa —jakintzara eta euskerarat—. Gauza asko ikasi zituala agertzen da bere lanetan; agertu zuan bat sakona, euskerari, kanpotik sartu zaizkan sustraiak aztertzen. Lan orrek etzuan erbestian euki berak uste zuan eta itxoiten zuan abegia, naiz eta fonetikako legeak ongi artuak egon eta latiña ta gerkera, aunitz erabiliak izan.

        Azkue ortan Unamuno baño andiagoa degu.

        Ortan irakurri zuan Julien Vinson'en lan bat Larousse delakoan eta ontzat artu zuan, gauza egoki eztiren asko, euskerari zuzenduak eta gañera astutzen zualarik beste izketak alako utsuneak bazituztela, XV eta XVI garren mendeko gaztela idazleak zioten bezela.

        Egia da bai, Unamuno'k euskeraz idatzi izan bazuan, oso gutxik ezagutuko zutela gaurko egunian. Euskerazko saillian agertu zitzaizkan beste bizkaitar andi bi aiek eta asarretu zan betiko. Griego eta latiñetaz ezdet uste gauza berririk esan ote zunik bein ere.

        Karlisten guda dala-ta idatzi zuan bere lenengo eleberri edo nobela. Alako gauzetan Pio Baroja geiago atsegin zaigu eta etorkizunean, uste det geiago irakurriko dala. Esango nuke Don Migel burruka barrenian aurkitzen zala eta Baroja'k arazoa kanpotik eta otsago ikusten duala.

        Begitantzen zaizkit indar geieneko gizonak Lope de Agirre, Duvergier d'Hauranne eta Unamuno ditugula euskaldunen artean; iruregatik esan lezake Richelieu'k bigarrenagatik esan zuana; BASQUE D'ENTRAILLES CHAUDES. Euskaldun, beroak barrenean.

        Onek irurak etzuen lenagoko «pasión controlada» ura, gero agiriko degun bezela. Unamuno bere liburuetan agertzen dan baño, askoz gizon andiagoa gendun. Baliteke liburu edo gutunetan baño, kartetan obeto ezagutzea nolakoa gendun Don Migel andia. Ez det bein ere alako idazki edo karta ederrik irakurri, naiz eta gauza batzuetan ez pentsatu arek bezela, adibidez Moliere, eta frankesak, buruz bera botatzen dituenean.

        Elkar-izketan oso bikaña zan eta asko ezagutu nuan Paris'en. Doktor Johnson eta Bernard Shaw aña izango zan orretan.

        Don Quijote'n antza bazuan gauza aunitzetan eta orregatik ikusi zuan ain izugarri ederki bere lan batean. Baña Mancha'koaren aldean gurea aizari xamarra gendun, berak ere Aralar aldean esaten digun erara. Gero alako baten ukatzen zigun Irigaray eta neri Endaya'n, Naparroan beiñ ere sartu ote zanikan...

        Politika arazoetan, bera zan partido edo alderki batzuk aña, egi zorrotzak alde guzietara esanik. Baliteke Espaiñiari kalte andia ekartzea bere itzaldi sutsu eta amorro beroekin; an ez gendun bear berotzallerik, baizik danak Frigidaire batean sartu erazi, Balmes'ek egingo zuen erara.

        Ezin da Unamuno ziaro aztertu eta sakon ikusi esanik au bakarrik (Orkolaga jaunak bezela), bilbotarra zala eta orregatik bere euskalzaletasuna, etzala erritarrena bezelakoa. Baña zerbait egizkoa dago oarpen orretan. Nola bestela bere abizen Jugo eta Larraza, erdel-itzak balire lez erabilli?

        Estetika arazoetan oso begi zorrotza eta arima gertua zeukan. Ortan eta ensayoetan billatzen det gizon andiena. Ez filosofo bezela, igartzen baita SENTIMIENTO TRAGICO irakorriez gero, protestantien gauza asko zerabilzkila esku artean.

        Liburu agerpen edo katalogoen aurka idazten zun, baña ezin zaio siñetsi, Espainia guzian, etziren bera bezelako eun irakurle egongo-ta. Eta ¿nola jakin zer irartzen dan liburu berri bezala katalogo gabe? Ortan etzuan ongi jokatzen ezta ere amorro andiakin, zerbait idatzi eta andik urte batzuetara berdiñezko amorroakin ziaro beste aldara aldatzen zalarik. Izan ziteken pixkat apalago.

        Ongi idazten zuan Ruiz Contreras'ek: «Buru oso azkarra du, baña ez beti errazoirik». Bazuan zaletasuna sofista izateko eta ortan beste askokin dago Nordenskiold'ek dion bezala; «Sarritan itxura eta iduri gauzetarako (lo formal) erreztasun andia dutenak, labaintzen dire errexki, sofisteri aldara».

        Batzuetan, bazirudin euskaldun zarrak jakintsu ikusten zituala. Bertzenaz etzuan idatziko España itza euskel españe'tik zetorrela. Nola jakin Europa ertzian zeundela euskaldunak, Europa guziko mapa polit bat euki gabe?

        Gañera, ertzetan daude beste asko ere. Berak ere igarri zion ori (1) eta nik noizean bein, kilikatu nun. Baña berdin zitzaion eta 1931 garren urtean Eibarren esan zuan ura bera azkenengo aldiz.

        Alako gauza barregarri bat idazten zuan Balparda'k, esaten Mikeldiko idolo azpian zegoan gauza borobilla, lur edo mundua zala. Nola jakin ori euskaldunak Jesukristo aurretik, galdetzen du polito Lopez Mendizabal'ek?

        Gladstone, Heine, Vinson, Wilamowitz, Gilbert Murray eta beste askoren gauzak, bereak bezela agertzen zituan. Eta ori guk ongi jakitzeko, garai asko bear da.

        Oso gizon ikaragarri andia zan. Eztakit, beretzako ezik, besterentzat ona izan dan ala ez. Napoleon adibidez gizon andia zan, baña besteentzat txarra.

        Unamuno bezelako gizon azkarrak, ezituan idatzi bear, berak idatzi dituanak euskeraren aurka. Gu izan bagiña japonesak eta txinoak aña, errex egingo gendun jakintza izketa. Gutxiago izanarren ori bera egin dute ungaro eta finlandesak eta eren izketakatik ori bera idatzi zezaketen.

        Ortan etzuan Unamuno'k garbi jokatu. Eztatik nola gramatikako aginduak ain zuzen eta estu artzen zituan: Horaziok esaten digu oitura eta bizia diela ortan, ere beti, agintari andienak. Unamuno'k esaten digu sarritan, beste euskaldun izugarri azkarrak daudela, eta zuzendu ziolarik bein amalauko olerki polit bat Arana'ri, nik uste det au beragatik eta euskaldun guziegatik.

        Ala ote da? Baliteke oraindanik alako zerbait, kartaren baten billatzea.

        Gavel'ek dio Unamuno'k euskera Azkue'k baño obeto irakasi zezakela, naiz eta asko gutiago jakin: ezta ori nere eritzia. Ala izan balitz, Espaiñia aldian ainbat elenista bikañ agertuko lirake Unamuno'k gertatuak, baña baliteke esku bateko atzaparrekin danak kontatu al izatea.

        Nai zituan danak suntsitu, bere asmaketekin eta batzuetan bera zan ondatuena. Alako baten esan zuan, Europa'ko iparraldeko erriegatik: Que INVENTEN ELLOS. Eta ain pozik gelditu zan!

        Entzun bear da ori Haiti'ko beltz baten agoan eta orduan igarriko dute danak, kirtenkeri bat baño etzala. Entzun zer esaten zigun 1888'an, Anthony Froude bere ENGLISH IN THE WEST INDIES liburuan; Ipar Amerikano konsul batek, galdetu zion haitiar beltzari, ia zergatik etzuten geiago eren lurra goldatu eta jorratzen. Beltzak eraman zun bere esku bat bularrera eta jaso zualarik bestea, ihardetsi zion; «Ah! Ori inglesak, doixtarrak eta frantzesak egin lezaketen gauza da, baña gu latiñ endakoak (?!), lan aundiagotan ari bear gera». Aita Teijóo ondo zebillen ortan. LOS ESPAÑOLES. R. M. Pidal. 133.

        Ikusten baditugu zatika eta pixkanaka jakintza mota guztiak, eztegu lenengo mallan billatuko Unamuno. Ori bera gertatzen zitzaion, doctor Johnson'i eta Willy Durant'ek etzuan ontzat artzen. Baña artzen badegu bizitzaren zioa eta azken-naia, asko eta ziaro bizitzea, gutxik euki izan dute Unamuno'k bezelako «espléndida personalidad».

        Iñork ere eztio oraingo mendetan, berak bezain gaztel-usañik erderari eman. Espezialista garai untan alako, gauza daneri begiratzen dion, gizon bat, oso ederki artu bear degu. ¡Goyan bego Unamuno andia!

        Gauza bat esan bear det ortan Unamuno eta Baroja'ren aldez. Izen andi bat lortzeko, artu dute biderik zallena, zegatik izan dire beti burrukalari bakarrak. Ikusi zazue zein errex jasotzen duten burua eta omena, laguntzat bazkun andi bat artzen dutenak, direla komunistak edo sozialistak edo masoiak, edo faxistak edo beste gauza batzuk.

        Ez alakorik batere, baizikan Espaiñian sortu eta bizi, elkar ezin ikusiaren lurrean. ¡Bide gaitz eta zakarra aukeratu zuten benetan!

        Gerratia iritxi zelarik, ixildu zitzaigun Unamuno. Batzuetan bururatzen zait ia ote zan ona ez egiteko Juvenal'ek idatzi zuana aspaldian;

        Et propter vitam, vivendi perdere causas.

 

(1) 1902' Ian. De esto y de aquello. T. II. P. 191.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.