L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Hanford'erako ibillaldia

 

William Saroyan

 

euskaratzailea

Insausti'tar Yosu

 

William Saroyan'ek idatzia

Insausti'tar Yosu'k itzulia

 

Urte batez, nere osaba Jorgi gizarajoari, bizikleta artu eta Hanford'eraño berrogeitamar kilometro egibearra gertatu zitzaioni zirudienez, antxe arki zezakean nun lana egin. Asieran, Vask nere lengusuarekin joango zalakoa esan zuten. Azkenik, ordea, ni izan nindun lagun.

        Gure sendikoak etzizuten une bat alperrik galduko Jorgi tentel bat zalako esamesetan. Alare, egokiera billa zebiltzen leenik etxetik kanpora izan zedin. Hanford'era joan, eta an sandia bilketan zeregiñik baldin bazizun ederki baño ederkiago. Diru apur bat irabazi zezakean, eta aldibatez etxan galerazpen izango.

        — Zakurraren ipurdira bera eta bere arpatxoa! —esan oi zuan nere aitonak—. Suaitz gerizpean gizon bat arpatxoa jo ta jo ari dala libururen batean irakurtzen dizulelarik, ez ezpairik izan, tentel galanta liburu idazlea. Dirua da emen bear deguna. Joan dedilla eta izerdia zer dan ikasi dezala. Kixkal beza eguzkiak, kixkal bitza bera ta bere arpatxoa.

        — Bai, arronka ugari orain —ebaki oi zion nere amonak—. Ikusiko degu aste bete barru. Musika-minez zeranean izango dira gero ikustekoak.

        — Tenkelkeriak —esan zuan nere aitonak—. Kanta-kantari jardun oi dan gizona zorioneko dala libururen batean irakurtzen dezularik, ziur izan, zentzu apurrik gabeko kaikuzar bat dezu idazlea! Bijoa arraiok etxera! Berrogeitamar kilometro! Bejondeiola!

        — Bai, orain bai —esan zuan nere amonak—, baño nork burutu zurekin emendik iru egunera. Ikusiko banu bezala: katamotz giltzapetuaren gisa ibiliko zera. Nik bakarrik ikusiko zaitut eta ikuziaz izango det noren bizkar par egin.

        — Emakumea zera —esan zuan nere aitonak—. Letra txikidun eunka orrialdeetako libururen batean emakumea gauza lilluragarria dala irakurtzen dezularik, auxe besterik ez egia: ametsetan dago idazlea edo... pikotara joana zaio emaztea. Bijoa bai len bai len!

        — Agiri da zartzaroa datorkizula —esan zuan nere amonak—. Ori da zure gizatxarkeri guzien sustraia.

        — Zaude gero ixillik...! —esan zuan nere aitonak—. Edota, derrebeseko galanta irabaziko dezu...

        Goitik bera begiratu zion nere aitonak bere seme illoba guziei.

        — Hanford'era dijoala bizigletaz dio —esan zuan—. Zer diozute?

        Etzuan iñork itzik atera.

        — Erabakia da —esan zuen nere aitonak—. Beste gauza bat orain: nor joango da berarekin? Mutiko oien artean nork merezi du Jorgi'rekin joateko zigorra? Gaztearentzat ibillaldi bat on dala irakurtzen dezularik, larogei edo larogeitamar urteko agurea dala apustu idazlea. Gure arazoari ba. Nork merezi du zigor? Vask'ek? Vask al da biurria? Ator onat.

        Lurretik altxa eta aitonaren aurrera etorri zan Vansk nere lengusua. Zorrozki begira jarri zitzaion aitona; bibote galantak igortzi zituan lenengo eskuaz, eztarriari eragin zion gero, eta mutikoaren burugañean ipiñi zizun azkenik bere eskua. Mutikoaren buru guzia estali zizun eskutzarrak. Lurrean tinkaturik zegoan Vask.

        — Ire osaba Jorgirekin joango al aiz Hanford'era? —esan zuan nere aitonak—.

        — Nere aitonari atsegin ba zaio joango noski —esan zuan Vask'ek.

        Aitonak kiñu-egiteari erasi zion.

        — Ago, pentsatu bearra diat lenen —esan zuan aitonak—.

        Jorgi'ren gogoa gure taldeko gogo-tentela duk eta irea ere bai. Tentel bi elkarren ondoan jartzea zentzuzko gauza ote?

        Eta besteena itzuli zan.

        — Zuen aotik ikasi nai nik arazo onetzaz zuen iritz-bidea zein ote —esan zuan aitonak—. Talde bateko tentel gizona eta tentel mutikoa alkarren ondoan jartzea egoki ote da? Bata bestearentzat izango ote laguntza bide? Itzegizue bada, gero zuen itzak Ausnar-bide ditzadan.

        — Baiezkoa da nere iritzia —esan zuan Zorab nere lengusuak—. Tentel eta tentel: batek lana eta bgisteak sukalkintza eta etxe-zaintza.

        — Agian bai, ba leike —esan zuan nere aitonak—. Ausnar bezat. Tentel eta tentel: batek lana eta besteak sukalkintza eta etxe-zainza. Sukalkintza lanak bai al dakizkik?

        — Jakingo ez! —esan zuan nere amonak—. Arroza antolaketa bai noski.

        — Bai ote? —esan zuan nere aitonak—. Lau ur ontzitxo, arrozez bai, eta gatz-kutzaratxo bat. Muskildu ez dedin bere neurriz noiz dagon bai al dakik? Gañerantzean alper-alperrik ari gaitk.

        — Jakingo ez ba arroz antolaketa...! —esan zuan nere amonak.

        — Derrebeseko bat irabazi-zale zera noski... —esan zion aitonak amonari—. Itzegin beza mutilak. Berak bere aotik. Edo ez al du mingañik? Aizak mingaña nun dek? Mutiko batek zarragoari zentzuz erantzun diola libururen batean irakurtzen duzutenean, judutarra noski liburu egillea; judutarrak oi dira gauzak aunditze-zale. Arroza bere neurrian noiz dagoan igartzen bai al dakik? Bai edo ez.

        — Arroza antolatu oi det —esan zuan Vask'ek—. Eta etzegoan txarra.

        — Gatzez ondo al zegoan? —esan zuan nere aitonak—. Egirik esaten ez ba dek izan adi nere eskuaren bildur.

        Ezpai izan zan Vask une batez.

        — Ulertzen diat —esan zuan nere aitonak—. Arrozarekiko galderaz bildur aiz. Zer atera zan txarki? Egia ordea guzien gañetik. Itzegik bil durgabe. Egia esaten ba'dek ez dik iñork ezer egingo. Arroza dala-ta zer atera zan txarki?

        — Gatzatuegia zegoen —esan zuan Vask'ek. Gatz geiegia zala-ta ur edan da edan egon giñan gau ta egun.

        — Etzan ondo egosia egongo —esan zuan nere aitonak—. Baño bejondaikela! Egia beti aurretik. Bueno, arroza gatzatuegia zegoala esan didak oraintxe. Ni ez nauk emen ikasi-miñez. Nik bazekiat. Gatzatuegia zegoala arroza esan didak, eta nik orain, i Hanford'era joan edo ez joan erabaki bear diat: ona emen arazoa.

        Mundu guziari begira jarri zan aitona, eta berriz ere kiñu egiteari eraso zion.

        — Mutiko onek joan bear lukeala deritzait —esan zuan—, baño itzegizue zuek ere ezaugarrik ba dezue beñepein. Muskildua baño obe da gatzatuegia, arroza alegia. Auxe biali tzat. Vask Garoglian edo nor izango da joango dana?

        — Obetotxoago begiratuaz —esan zuan Zorab nere osabak— naiz arosa ez muskildu, tente biko bustarria nolabaitekoa deritzat. Nere iritziz, Aram bialiko nuke Jorgi'rekin Hanford era. Onek joan bear lukeala neri iduri. Zigor-gal dezute gañera.

        Neri begira jarri ziran guziak.

        — Aran? —esan zuan nere aitonak— Parrez dagoan mutiko orretzaz mintza al aiz?.

        — Nor izango besterik? —esan zuen nere amona—. Geldi-geldiki itzuli zan nere aitona, eta nere amonarengan josirik izan zituan begiak minutu erdi batez.

        Gizon bat maite miñez dagoala eta maitasungai dan emakumeaz ezkondu dala liburu batean irakurtzen dezutenean —esan zuan—, mutil gaztetxo bat dizu egilleak liburu-gaia; mutil gaztetxoak ez baidaki emakumeak larogeitamar urte ditualarik eta beste mundura joan zorian dala, guztiz garaiz kanpora mintzatuko zaiola.

        Eta osaba Zorab'eri esan zion:

        — Aran esan nai al dek? Aran Garoglaniam...

        — Bai —esan zuen Zorab nere osabak.

        — Zer egin du gisa onetako zigor-gai izateko? —esan zuan nere aitonak.

        — Berak daki —esan zuan nere osabak.

        — Aram Garoglanian...!—esan zuan nere aitonak.

        Jeiki eta nere aitonaren aurrera joan nintzan. Arpegian ipiñi zidan bere eskutzarra eta igurtz egin zidan. Nerekin asarre etzala igarri nizuan.

        — Zer egin duk? —esan zidan.

        Egin nituan gauza guztiak etorri zaizkidan burura eta narrari ekin nion. Nere aitonak ere parrari ekin zion.

        Bera ta ni bakarrik geunden parrez. Beste guziak ausartu eziñik zeuden.

        — Ikus Aram Garoglian —esan zuan nere aitonak—. Zer egin dek?

        — Gauz asko egin ditut esan nion. Osaba Zorab'ena itzuli zan nere aitona.

        — Zein gauz du esanbearreko? —esan zuan aitonak—. Esaiok mutikoari damu-eskeko gaiztakeria. Dirudinez bat baño gelago dituk.

        — Berak dakizki ondoen —esan zuan Zorab'ek.

        — Nere ezagunei erotuta zaudela esan dedalako ori esan bear al det emen? —esan nuan. Zorab nere osaba mututurik zegoen.

        — Edo —nik jarraitu— zure itzegiteko eraz maxiatu naizela esan bear al det?

        — Ona emen Jorgi'rekin bidali bear dugun mutikoa —esan zuan nere osabak.

        — Arroza antolatzen bai al dakik? —galdetu zidan aitonak.

        Nere osaba Zorab'en bizkar noiz ta nola maxiatu nintzaneko xeetasunak ardura gabe zeukaten nere aitona. Arroza antolatzen banekian Jorgi'rekin joango nintzan Hanford'era. Etzan beste auzirik. Nere aldetik noski, joan-niñez nintzan. Eta bost ajola neri idazle nor naik esanal Tentel, gezurti edo zernai, joan-miñez nintzan.

        — Gatzatuegia, muskildua edo nolakoa? —esan zuan nere aitonak.

        — Batzuetan gatzatuegia, bestetan muskildua —esan nion— eta zenbaitetan ona ere bai.

        — Orra emen ondo auznartu bearreko arazo bat —esan zuan nere aitonak.

        Eta oldozpentsu itxuran jaiki zan.

        — Ekarri iru ur baso aundi —esan zion amonari.

        Nere amona lasterka joan zan sukaldera eta iru baso urez itzuli zan. Bata bestearen ondoan ustu zituan nere aitonak; oldozpentsu dan gizonaren antzera itzuli zan besteenganunz. Batzutan gatzatuegi —esan zuan—, besteetan muskil eta zenbaitetan on. Au al da Hanford'era biali bearreko mutikoa?

        — Bai —esan zuan Zorab nere osabak—. Iñor ez bera bezalakorik.

        — Au izango da —esan zuan nere aitonak—-, au izango da nolanai, baño zoazte orain bakar miñez naiz-ta.

        Ni ere baninjoan, bañan lepotik eldu zidan aitonak.

        — Ago apur bat —esan zidan.

        Eta biok bakarrik giñalarik nere aitonak neri:

        — Goazik, itzegik ire osaba Zorab'ek bezela.

        Nere osaba bezelaxe mintza nintzan eta nere aitonak lertu bear zuan parrez.

        — Ederki; oa Hanford'era —esan zidan—. Oa Hanford'era ire osaba tentelarekin eta antolaiok arroza al bezala: gatzatuegia, muskildua edo ona.

        Eta onelaxe erabaki zan osaba Jorgi'ren ibillaldi lagun izango nintzalakoa.

        Egunsentia baño len jaiki giñan urrengo egunean. Bizikleta aurrekaldean jarri nintzan eta nere osabak neraman atzekaldean jarrita. Nekatu nintzanean aurrera jeitxi eta oñez egin nuan nere bidea. Geroxeago osaba lurreratu zan eta bizikleta gañean jarri nintzan osaba oñez zijoalarik. Arratsaldea aurreratu xamartua zegoan Hanford'era iritxi giñanean.

        Sandia bilketa amaitu arteraño egongo gintzaizkizun Hanford'en. Au zan asmoa. Ara ta onera etxe billa ibilli giñan kalez-kale. Sukaldekiko, gas'ekiko eta ura'kiko etxe bat nai genizuan. Elektrizidadea izan edo ez berdintsu zitzaigun, gas eta ura ez ordea. Ikusi genizkizun sei edo zazpi etxe, eta aizkenik orraatik, nere osabaren gogoko bat topa genizuen eta araxe joan giñan gauerako. Amaika gelakiko etxe bat zan: bazuan gas-sukaldetxo bat, baitare gelatxo batean oi bat eta «turea» izeneko beste bat. Utzikan zeuden gañerontzeko gela guziak. Kandela bat sutu zizuan nere osabak, artu zizuan gero arpatxoa, exeri lurrean eta jotzeari eta kantatzeari ekin zion. Ederra zan ura. Nik ez jakin noizarte jardun zan jo eta jo, kanta eta kanta; gose zalakoaz leenik etzan jabetzen. Alako batean, ordea, bat bateaii altxa zan eta «Aram, arroza nai diat; esan zidan.

        Arroz eltze bat antolatu nizuan. Gatzatuegia eta gainera muskildua zegoan, baño alare, «bikaña zegok», esan zidan nere osabak.

        Txoriak esnarazi ginduzen egun sentia zalarik.

        — Lanerako garaia —esan nion—. Gaur asiko zera ziurki,

        — Gaur! —esan zuan Jorgi'k antzi batean.

        Etxe utsetik illunki irten zan. Erratz billatzeari ekin nion eta arkitzen ez nuala-ta atarira joan eta bertan exeri nintzan. Egun izan zanean bazter polit bat zala uri iruditu zitzaidan. Lau etxe bakarrikiko kale bat zan. Kale bi geiago eliz kanpandorra bat ageri zan aurrez aurre. Ordu bete bat joan zitzaidan atarian exerita. Nere osaba Jorgi azaldu zan gero kale goian bera bizikleta gaiñean. Maitasunez mozkor bazegoan bezela zetorren.

        — Jaunari esker ez da aurtengo! —esan zidan. Eta bizikleta gañetik arrosa sasi baten gañera egin zuen jaus.

        — Zer? —esan nion.

        — Ez dagoala lanik! —esan zuan—. Jaunari esker ez dago lanik...

        Eta arrosa bati usaika asi zan.

        — Ez al dago lanik? —galdetu nion.

        Jaun Guztiz Altsuari esker ez dago lanik.

        Eta arrosari usaika ziarduan.

        — Zergatik ez? —galdetu nion.

        — Sandiak —erantzun zidan.

        — Eta sandiaz zer?

        — Sandi-bilketa aroa igaroa dala —esan zuan.

        — Ez da egia —esan nion.

        — Igaroa da aroa —berresan zidan—. Siñistu eidak igaroa dala.

        — Zure aitak burua apurtuko dizu... —esan nion.

        — Igaroa dek aroa. Bilduak dituk aurtengoz sandia guziak Jaunari esker —esan zidan.

        — Nork esan dizu ori? galde nion..

        — Baserritarrak berak. Baserritar ber-berak —esan zuan nere osaba Jorgi'k.

        — Lanerako gai etziñalako bildurrez esan dizu ori —esan nion. Eta etzuan noski zure nabaimenik mindu nai.

        — Onetsia bedi Jainkoa! —esan zuan nere osabak—: amaitua da aroa, sandia eldu guziak dira.

        — Eta zer egingo guk orain? —esan nuan— Oraintxe bait da bilketa aroaren asiera.

        — Amaitu da —esan zuan—. Illabete egingo degu emen eta ondoren gurera joango gera. Sei dolar errenta ordaindua degu eta badegu arroza zerekin erosi. Eta etxera joan bitartean ametsean murgildurik egongo gera emen.

        — Eta txakur txiki bat gabe joango al gera? —esan nion.

        — Baño sendo ta zindo joango gera —esan zuan—. Onetsia bedi Jainkoa aurtengo sandiak ain goiz eldu ditualako.

        Arpatxoa eskuan artu, eta dantzari ekin zion, eta zer egin nik erabaki al izan baño len, jo ta kantari asi zan. Ez nizuan kemenik bereala etxebidean jartzeko; ain zan ura guzia ederra! Exeri ta bertan gozo jarri nintzan. Eta ixil-ixilik egon nintzan belarri-erne.

        Eta antxen egon gintzaizkizun ilabete batez jan da edan; eta gero gurera joan giñan, lenen lenen gure amonak ikusi ginduan.

        — Ba dezute orraatik etxeraze-garaia! —esan zigun—, katamotzaren gisa dago aitona. Tira emaidazue dirua!

        — Esku utsikan gatoz —esan nuan.

        — Ez al du onek lanik egin? —esan zuan nere amonak.

        — Ez —esan nion— kantari pasa dizu denbora guzia.

        — Eta arrozaz nola antolatu zerate? —galdegin zidan.

        — Orain gatzatuegi, gero muskilduegi, eta ona ere atera zaigu —esan nuan—. Baño onek ez du lanik egin.

        — Bueno, bere aitak ez du jakin bear —esan zidan neri begira-begira—. Ba det nik dirua. Eta gonapeko sakeltxo batetik diru apur bat atera zuan, eta nere eskuan jarri zidan.

        — Etxera datorrenean —esan zidan—, emaiok diru au.

        Nere aitona etxeratu zalarik karraxika asi zan.

        — Etorri al zerate? Bukatua utzi al dezute sandi-bilketa? Nun dek onek irabazitakoa?

        Eta txanponak eman nizkion.

        — Ez dezala orain egun guziak kantari pasa —esan zuan nere aitonak txinparta zeriola—. Gauza guziak bere neurriz. Seme zentzudunak baño tentela aita batek geiago maite duala, libururen batean irakurtzen dezutenean, ona nai ta naiezko ondorena: idazleak ez dizu semerik.

        Baratzera joan zan nere osaba Jorgi bein bitartean, eta zuaitzpean exeri eta arpatxo jotzeari eta kantari ekin zion. Baño nere aitona baretu zan orratik eta pitinka pitinka belarri ernai jarri zan. Oi gañean exeri zan gero, oñetakoak kendu zituan eta kiñuka asi zan.

        Sukaldera joan nintzan ur naiez. Aurregunean jan genduan arrozak kixkali bear ninduan egarriaren egarriz. Gela nagusiratu nintzanean, oi gañean etxanda, lo eta irripartsu zegoan nere aitona. Bere seme Jorgi kantari ari zan: izadiari aleluiaka ari zan bere abots ederraz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.