L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Amillaitz'en Olerkiak—

 

Argatik

 

Amillaitz

 

Eguzkitara zabaldutako

zapi urdin zan zerua

Izarraiz'tik Ernio'ra:

argia, urrezko ogean,

etzatera zijoan

Keixeta aldera.

Argatik alkar

maite izan genun

iñular-girora.

 

Eguzkia, odol zan

arrats-malkoetan:

lañoak gorri ziran

argi-zotiñetan.

Argatik gure biotzak,

lenengo miña

izan zuten egun artan.

 

Zerua, auts-kolore

ego-aldetik:

argia, zikin zetorren

zeru-sapaitik.

Argatik gure amesak

lausotzen asi ziran

atsalde artatik.

 

Zerua goibel,

aizea nasi:

argia, ekaitz-bildur,

joan zan igesi.

Argatik gure maite-usteak

(zorion azi),

gau aretan ziran ausi.

 

        !.........?

 

Laño?... Izar?... Ames?...

Zer ajola dio!

Zoaz zere bidez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.