L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Ama alargunaren samiña

 

Aurraitz

 

Etxaide'tar Yon'i biotz-biotzez

 

Lerdiak illun.

          Basoak itun.

Ama baten negarrak urrun...

— «Zer yazo ote da nun edo nun»?

— «Seme bakardun ama bat bizi da

Oian beltz orren ostean alargun».

 

          Arrats itun batez tontorretatik arruetara,

Guda-zantzoak el ziran gudari billa minbera.

Ama laztanduki bizkor eldu zan Mikel'txu, deira.

 

          Eun ardi, bost auntz eta artzaiñoragaz gel zan ama,

Otoizka, onez ager zedin bere seme ona.

 

          Aberriarren oldartsu yoka zan artzai mutilla

Ama biren neke-saminak biotzean zitula:

Eztandaillu batek utzi zun guda-zelaian illa.

 

          Amets-egin zun amak. Ua amesaren astuna

Semeren il-berriaz el zitzaion biamona.

 

          Artzaiñora intzirika ta baso-mendiak negarrez.

Itzal-itzal bakartasuna, zaarra ta semerik ez.

Basoen mintzura tamal dago Mikeltxu'ri deiez.

 

          Lerdiak illun,

          Basoak itun.

Ama baten negarrak urrun

— Zer yazo ote da nun edo nun"?

— «Bakar-bakarrik geratu da ama bat,

Bost auntz, artzainora ta ardiak lagun».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.