L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Nere aberriko arrantzaleak

 

Egiluz'tar Andima'k

 

«Joxe Iñazio, altza zaitez Iainkoaren izenian, goizeko ordu biak dirata!», dirautso bere emazte Kataliñ'ek. Bat batez iaiki da Iñazio. Ur otzagaz busti du bere arpegi bizartsua, orraztu bere buruko iru lau uleak, txapela ipiñi, otzaria artu bezazpian eta bizkor doa porturuntz.         Ortzia izarrez beterik dago; illargi eder batek argitzen dituz lilunez zeuden erriko kale eta zokondoak. Bide guztian ez da entzuten besterik arrantzaleak euren onetakoakaz egiten duten otsa ta erpeka dabiltzan katuen oyua taizik.

        Egun on, gizonak! Egun on, iauna!, erantzuten dautsoe bere ontziko mariñelak. Iñazio, txapela pizka bat iasota, ortzira begira dago, aren sakonean zerbait billatu nairik. Eta bere mutillei diñotse: «Iaunari eskerrak egualdi ederra eukiko degu; ia atuneta on bat egiten degun. Guazen erbestera, Kijon aldera; entzun dodanez, an ei dabil atuna ugari».

        «Bañan urrunera ioateko beste biberarik ez dago barruan» diño ontziko mutil gaztienak.

        — Zuk zer dakizu, mokoti? Iatekuagaz ametsetan zagoz beti. Obe lana amurru geiagoz artuko ba'zendu Itxas-txori! (olan deitzen diote mutiltxu oni, bere izena Arantzamendi'tar Iñaki izan arren). Aurten, atuneta on bat egiten ba'degu, zezen bat erosiko dautsut zeuretzako bakarrik, ia betiko okelaz beteten bazara.

        — Eta zuek, zer diñozue? Ondo da, Iñazio, erantzuten dautsoe guztiak; barruan naiko iateko daukagu, patata, pipar, tomate, makallau eta beste gauza asko; gañera zaragi bat ardo. Ez degu uste gosiak ilko gaitunik.

        — Goazen ba, mutillak, diño azkenean Iñaziok.

        Eta an doaz itxasora, atzera-aurreraka, kontuz, ezkerretik beste ontzi bat bai dator, zarata artean, arik eta itsaso zabalera urten arte. An doa bizkor ontzia bere muturragaz olatuak ebakirik.

 

* * *

 

        Iñazio'ren lurrun-ontziak «Euzko» du izena, portuan dagon ontzirik ederrena da. Barruan zazpi gizon dira, danak arrantzale bikaiñak, benetako itsas-otsoak.

        Iñazio'k ontzi ori erosteko, izerdi asko bota bear izan zun. Ipar-Ameriketan, amar urtean, bere erritik urrundi, egon zan, guraso laztan, lagun eta andregaia ikusi barik. Ogeitabost urtegaz ioan zan, ondasunen pozera. Lenbizi Nueva York'en egon zan urte bete, Paskali zeritzaion italiar baten ostatuan morroi bezela. Bañan italiar au ez zan gizon ona. Iñazio'k lan asko egiten zun; goizeko seiretan iaikiten zan gaueko amabietan lotaratzeko. Bizimodu onek, erreta eukan gure gizona, eta egun batez Paskali'ri esan eutson: «ni banoa emendik zear; emoidazu il onetan irabazi dodana». Paskalik, sututa, «zu ez zoaz emendik» esan eutson. Iñazio'k, barriz «ori ikusteko dago», iardetsi zion. Eta Pasleali'ren gaiñera oldartu zan zaplateko ta ukabilkadaz gizon lukur a eioteko. Eta Iñazio, igesi atera zan bere lagun baten etxera. Geroago, andik, Kalifornia'ko mendietara, artzai bezela ioan zan. Bederatzi urte egin zitun artzai. Zintzo lokatu eban, eta naiko diru egin ondoren, ogetamabost urtegaz, berriz aberriratu zan.

 

* * *

 

        Eldu zan «Euzko» erbestera, lau egunez ur andietan arrantzuan ibillita. Bostgarren egunean Abiles'ko portura io zuten eun kintxel atunegaz ondo zamatuta. Poz eta atsegiñez zebiltzan mutillak, erriko jaietarako partilla eder bat egingo zutela-ta. Ala esan eutson Iñazio'k Itxas-txoriri, bizkarreko bero bat emanez.

        Uztu eben ontzia, edurra egin, biberak erosi eta berriz ere itxasora doaz. Illabete ibilli ziran Asturias'ko uretan. Zenbat nai atun arrapau zuten, zortzireun kintxel danera. Kintxeleko 40 peseta. «Aurten bai, jai ederrak igaroko doguz» esaten eutsen bata besteari, euren arpegietan irri-barre gozoena erakutsiz.

        Ogeita amabigarren egunean etxeruntz abiatu ziran, danak ametsetan Euskalerriko erritxuagaz, lagun eta senideekaz. Baña oraindik egun bi palta zitzaizkien etxeratzeko. Lenengo egunean, egualdi ederra izan zuten, bañan bigarrenean gauzak, ez zeuden bardin. Ortzia odei baltzez iantzi zan; goizetik ipar-aizea asi zan; euri, trumoi ta tximista izugarriak, pakean zegon itsaso orlegia astintzen zuten. Alan da be, geldi geldika zijoan «Euzko», beti aurrera amore emon gabe. Iñazio, an ebillen diadarka, txapela sudurreraño sartuta. Eguraldia, ordea, geroago ta okerrago Etzeukaten gau artan portura eltzeko itxaropenik.

        «Euzko» lurrun-otziak, ozta ozta aurrera egin zezakean. An zebillen gal-zorian. Alako batean, olatu aundi batek aurretik atzera garbitu zun ontzitxua. Alan da be, oraindik zintzo dijoa gure mariñel zarra bere bidean. Gizonak lanean zebiltzan ura ateratzen, ontzi maitea ondatu ez zedin. Bañan, ustekabean, beste olatu izugarri batek, gizon bi eraman ditu itxas sakonera. Bizkor, gerrian soka bat lotu-ta, uretara iaurti da Iñazio bere gizonak gaizkatu nairik. An dabil igerian, zoratuta, bere bizia galtzeko arriskuan. Baña, zoritxarrez, ezer ez du billatzen. Negarrez zotinka, nortzuk izan diran galdetzen du. Itxas-txori ta Mendiko Tiburtzio... Itxasora begira gelditu da, biotza apurtuta.

        Egunabarrak argitu ditu berriz ere argi legunez itxasoak. Eldu da «Euzko» bere kabira, elbarrituta. Agur itxaso? Gero arte.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.