L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Ereserti—

 

Ereslari batzuen oldozkunak

 

Arantzibia'k itzuliak

 

Eresertia da bizitzaren biotza. Beraren bidez, maitasunak itz egiten dau; eztago onik bera bagarik: eta beragaz guztia de ederra. (Listz).

        Eresertiak, guztien izketa darabil; berari eskerrak, arimea azke ta pozez beterik geratzen da; bere aberrian letz geratzen da beti gogua beragaz. (Schumann)

        Erti-lan guztietan, bakuntasuna (xalotasuna), egitasuna ta bereztasuna dira edertasunaren asi-aldi aundiak. (Gluck)

        Lenengoz, ritmua zan. (Hans Bulow)

        Eresertia ajedrez-jokua lez da. Erregiñak —eresiak—, almen gorengua dauka; jokua erabagiten dauna baña, erregia —ereskidetasuna— da beti be. (Schumann)

        Ereskiak (notak), itzak dauken ikurra dabe, itzulgatx izan arren. (Mendelssohn).

        Lenengo sorpena da onena ta berezkoena. Adimenak uts-egin da'ike; ez baña biotzketak. (Schumann).

        Nire poz bakarra, nire zaletasun bakarra, eresgintza dot (Mozart).

        Eresti au (Missa Solemnis), biotzetik urten da. Biotzera sartuko al da! (Beethoven).

        Iñok ezin emon lei ikasi daun baño geiago. Iñok ezin ikasi dau emon al daun baño ge'iago. (Schumann).

        Adimenari ta naimenari «emetik etzarie igaroko» esan dautsen esirik ezta oindiño jagi. (Beethoven).

        Ondo eraldutako ereslari batek, eres-otsen ereskidetasunean margo guztiak arkitzen dauz. Ots bekuak eta espeikidunak (bemoldunak), margo illunen antzeko dira; ots zorrotzak eta eskoikiak (diese) barriz, margo argi ta bizien pare. Bien erdian musikako margo guztiak aurkitzen dira, margoertian lez, biotzaldiak eta izakerak adierazteko. (Gretry).

        Eresertiaren Jaungoikua, J.S. Bach da. Irakaslien irakasle onen lanean, ereskidetasunaren, eresiaren eta kontrapuntuaren iturria aurkitzen da. Haydn eta Mozart'ek alde batez bakarrik ezagutzen eben Bach aundia. Barrenenguagotik ezagutu izan ba'lebe, aundiaguak izango ziran. Egunero auzpeztuten naz musikaren «deun aundi» onen aurrian; bardingabeko gizon ospetsu onegaz autortuten naz, eta garbitu ta adoretuta izten nau. (Schumann).

        Beethoven ezin leike beste ertilarien aldean ipiñi; eztira ezer bere aurrian-eta. Shakespeare, izatasuna da, bizia bera da; baña Beethoven gan izatasun au agerpen utsa da! (Wagner).

        Chopin'en Polonesak, lore-artian eskutauta dagozan kañoiak dira. (Schumann).

        Chopin, bere biziko muga-gizona izan zan; bere erestingien bitartez aberri-muga ganetik ziar, Polonia'ganako maitasun gebenduba zabaldu eban-eta. (Paderewski).

        «Atsegin-izan dot, edo eztot atsegin-izan», ozteak diño, —ereslan batetzaz—. Ozteari eder egitia baño andiagorik ezpailegon! (Schumann).

 

        Biotz barreneraño argia eroatia, auxe da ertilariaren eginbiarra, belgundia! (Schumann).

 

LORESKIN-ERTI. Robert Schumann'en esanak

 

        Bear-bearrekoena, entzumena mendutea da. Ereskune (tonu) bakoitza ainbat lasterren ezagutu egizue.

        Joale, edontzi, gabeukatz (orduari) batek joten daun eres-otsa aztertu egizue.

        Ereskitza (scala) ta beste ekinaldiak sarri jo, au bakarrik naiko izan ez arren. Batzuek onetara jaritxiko dabela garai gorena uste dabe, ta ainbat ordu igaroten dabez egunero ekiñaldi mekaniku oneik bakarrik egiten. Au bakarrik egitea, goizero abedea esan gure izaeta da, Aldia obeto airabazi egizue.

        Eroldi (eres-oldi teclado) isillak be asmatu dira; erabili egizuez aldi baten ezetarako ez dirala gauza sinistu dagizuen. Mutuak ezin dabe itz egiten ikasi.

        Eres-neurriz jo egizue. Loreskin-zale askoren joera mozkortien ibillera lakoa da. Ez egizue onen antzekorik eredutzat artu.

        Ereskidetasun (armoni) lege oiñarriak lenen-lenengotik ikasi egizuez. Teori, armoni ta kontrapuntu itzen bildurrlk ez egizue izan. Irribarre egingo dautsue zuek be irribarre ba'dagiezue.

        Iñoiz ez egizue pianurik ukubilkatu.

        Gogoz ta biotzez jo egizue beti, ta iñoiz be ez geratu eresti erdian.

        Baita eresneurria atzeratu edo aurreratzea be, utsegiñak dira. Ondo ta biziro jo egizuez eres-atal errazak. Au egitea, atal gaitzak alan-olan jotea baño obe da-ta.

        Ikaskizunak joteko ez-eze loreskin barik esirakurtzeko be (solfear) gai izan zaiteze.

        Loreskiña ondo eresbatuta (afinado) eukizue beti. Abots ona ez badaukazue bere, abestu lenengoz loreskin barik, olan zuen eres-entzumena obetuko dozue betita. Eta abots ona ba-daukozue, landu ezpai barik, emon ederrena emon dautzuela zeruak ikusirik.

        Edozein eresti irakurtera ta ikusiz bakarrik aditzera eldu biar zarie.

        Ez izan ardurarik entzuten dagozenen aurrian joten dozunian.

        Irakasle baten aurrian bai-zengozen, jo beti.

        Eresti bat emoten ba-dautsue lenengoz joteko, lenengo begiratu egizue. Gizarora eltzen zarienean, gauza barri, oikera edo modakoak joten ez ibili. Aldia ederra, ta eun bizitza biar izango geunkez ona dana ezazkutzeko bakarrik.

        Ez da gizon osasunezkorik lortzen semeak gozokiakaz aziaz. Gogo-janaria gorputzekoa baizen bakuna ta koipetsua izan bear da. Lenengokoa (gogo-janaria) emon bear dauskuenak, irakasleak dira. Onegaz pozik geratu dadizala.

        Eguneroko ekinaldiak amaitzen dozuezanean nekatuta geratzen ba-zarie, ez jarraitu ikaskizunak joten. Obe da atsedendu gogo txarmz lanari ekitea baño.

        Iñoz ez dozue eresti txarrik jo ta entzun Bear, baldin au egiteko bearkizunean aurkitzen ez ba-zarie.

        Zati dirdiratsuak baño geiago ez dauken erestiak, arin zaartzen dira. Adoreak eta zangartasunak, oldozkaien menpean ipintzen diranean bakarrik dauke balioa.

        Ez zadize «adorea» dirautsen jo-era gartsua jaristeko nekatu. Alegin guztiak egin eresgillearen gogoa agertzeko, beste gauza obeagoa, gura izatea, barregarri izango litzake-ta.

        Ez egizue ezer aldatu irakaslien lanetan. Ez itzi ez ezarri; ertiari egingo zeunskion iraiñik aundiena izango litzake.

        Eresti edo ikaskizunetarako, zu baño zarragoakana joan, eta olan ez dozue galduko astirik. Ezagutu egizuez banaka-banaka irakasle aundien lan egokiak.

        Ez zadize itsutu «birtuoso» onenak eroaten dabezan goraltze txalo-otsekaz; gurago izan egizuez ertilarien gorespenak, osterantzekoenak ezikasienak baño.

        Barrikeri edo «modia» gaz datorrena, beronegaz doa.

        Oraingo modako gauzak joten lotzen ba-zarie, zartzaroan iñork ez zauze burutuko ta aintzat artuko.

        Ez galdu adionik entzun edo beste batzukin bat egiteko bikoitzetan, irukoitzetan eta abar. Ekinaldi oneik zuen joera erraztuko dabe, igi ta bizia emonaz.

        Lagundu sarritan abeslariei. Ertilari guztiak gura izango ba'lebe lenenarrabitari, ez litzake al izango ereskintzarik (orkestarik). Augaitik, alki zakioe erestilari bakoitzaren mailari.

        Maite egizue zuen ereskiña —loreskina—, baña ez uste izan, arrokeriz, besteak baiño bakanagoa edo nagusiagoa danik. Beste batzuk be adiera zoliak dituez. Gogoratu zadize abeslariak dagozela, ta abesbatzak eta ereskintzariak (orkestak) dirala eresti goren-gorenak adierazten dabezanak.

        Asten zarien neurrian areago lagun zaiteze erestijakaz «birtuosuakaz» baiño.

 

        Jo egizuez sarritan irakasle onen fugak, J. S. Bach'en Fugak batez be. Artu egizue Bach'en «Woltemperirtem Clabier» (Egoki-ondu Klabiera) zuen eguneroko ogitzat. Beronek bakarrik egingo zaitue ereslari bikaiñ.

        Zuen ereskide artean, zuek balño geiago dakienak autetgi egizuez.

        Musika-ekiñaldien artean, olerkari onak be irakurri, ta basoak-barna ibil-aldiak egin.

        Ludian bakarrik ez zagozela ekizue, beraz eratsuak izan.

        Ez aiztu zuek oldoztu ta jakin dozuena beste batzuk baño lenago egin dozuanik; eta olan izan ba-da be, zeruko eskar bat izan dala uste izan, gustiai emoteko.

        Ereserti-edestiaren ikasaldiak ta aldi bereko ereslan aundien ekintzak, erakutsiko dautzue ezek baño obeto ustekeria izten.

        «Garbitasuna eresertiani' Thibaut'en idazti eder-ederra da: irakurri egin biar dozue aunditan. Eleiz-aurretik igarotean txauneskiña (organua) joten entzuten badozu, barrura sartu zadiz ta entzun egizu erestia.

        Eta organuan jarten izten ba-dautzue, imiñi atzamarrak erol ganean, eta arritu zadiz gure ertiaren aundi ta garaiagaz.

 

        Ez itzi organua joteko eretirik; ez dago ereskin obeagorik eres azkera eskas baten uts-egite ta oitura okerrak zuzenduko dauenik.

        Iñoz ezetzik ez esan abesbatz batean abestuteko, bitarteko zatiak batez bere. Ekintza onek ereslari on bat egiten lagunduko dautzue.

        Eta nori esaten dautse ereslari? Zu ez zara (ereslari) boslenrotzean (pentagraman) begirakunea imiñirik, nasai ta ganoraz joten ez ba-dozu; zu ez zara ereslari, batek ingoski (orrialde) bi batera aldatzen ba-dautzuz, eztabaidan imiñi, gelditu ta jarraitzen ez ba-dakizu.

        Baña bai izango zara ereslari, zer datorren usmatzen badozu, edota dakizuzan zatiakaz gogoratzen ba-zara; itz batez, erestia atzamarretan bakarrik eukiaz barik, buruan eta biotzean eukiten ba-dozu be.

        Asi zadize ainbat lasterren giz-abotsa adiraltzen bere era garaietan, abesbatzetan batez be.

        Entzun gogoz erri-abestiak, oneitan aurkitzen dira eresi ederrenak eta; eresi oneik erakutsiko dautzue erri bakoitzak daukan izakerea.

        Ez ekizue eritsirik artu bein bakarrik entzun dozuen eres-lan batetzaz; ez da izaten gauzarik onena beingo batean antsegin-izaten yatzuena.

        Irakasleak adiraldu egin bear dira. Gauza asko, nagusiak izaten zarienean bakarrik ikusiko dozuez argi.

        Ereski barriak azterkatzean, ikusi ia erti-lanak ala musika-zaleak alaituteko bakarrik diran. Lenengokoak aldeztu, baña ez aserretu bestien aurka.

        Ikasten iñoz ez da amaituten.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.