Euskera
Euskal-izkera
Grezitarren itz-etorria
O ta O'k
83. Anti-: -orde, opo-, -begi, izter-, gezur-.
Antaios: opoko, buruz (antagOnistEs bezala).
antichtOn: opo-lurreko, oinpez-oinpeko: antipoda.
anthElios: eguzki-begi.
antikleis: gezurgiltz.
antipathEs: izterbegi;
antophthalmos: euskeraz bezalaxe izterbegi
antipatheia: bekaitz: begi-gaitz, bekaizgo.
Oarkizun. Izter ortatik ez ote ditezke atera izter-andere: concubina; izter-ezkontza: concubinato ta olako itzak?
Anti-: erazi;
antiphoneO: erantzun, entzuerazi.
antanapauO: geldierazi.
84. Aei-: beti-.
aeilogos: berripurdi, beti-berri.
aeilogia: betisolas.
Beti-iai, beti-berandu, betiraunde, ta olako itz gutxi ditu euskerak beti'rekin: bai grekoak ere aei'rekin.
85. Arti-: -berri.
artigamos: ezkonberri.
artigenEs: iaioberri.
artítokos: iaioberri; artitókos: erdiberri.
86. Apo-: -dik, -tik; 2) gabe; 3) -gana. Bitxi da, -gandik eta -gana opoz opo baitaude.
apalgeO: minsortu, biozgabetu; 2) biozberritu, birbiztu,
apallotrióO: besteganatu, besterendu.
apodiplóO: bikatu.
apokairíos: ezorduko.
Apo-: -erazi.
ap-agla- itzO; ap-a-timao: lotsarazi.
apokatharitzO: garbierazi
apagO: erakarri, ekarrerazi
apostrephO: itzularazi
ap-eika-tzO, ek-morphóO, en-eikon-itzO, ex-eika-tzO: iduritarazi (laurak adiera bera)
Oarkizun. Ikus dezagun orain, -erazi esan naiak zenbat aditzaurreko edo preverbo eragin zizkien, eta aietaz gaiñera gibel-aldaskak:
neoteritzO; ekneoterAzo, neoteropoieO
kainitzO, enkainitzO, kainopoieO... berrierazi diote seirak
choréO, anachoréO, ...aldegin (irurak).
87. Di-: -biko, bir-.
DigameO: birrezkondu
dichotoméO: erdibitu
dietÉs: urtebiko
diképhalos: burubiko
díbolos: bi-ortzeko, ozpiko
88. Dia-: -ka, -zta, -tan, -tara, -aldi, -arte.
dianthitzO: loreztatu
diatricha: irutara
diaireO: bitandu
diátzesis: bizialdi
dithálassos: itsasarteko; obeki esan, amphíalos, amphithálassos: «bi itsasoren tartean dagona»
ta ez «bi itsaso dituna».
Dia-: -erazi.
diabibatzo: igaroazi
diakathairOs: garbierazi; diakatharitzO: id.
diakathitzO: eseriazi.
89. Dys-: -gaitz, -ez: (Ikus a- ukatzekoa).
dysálthEtos: sendagaitz
dysánektos: iasangaitz
dyskolos: eskurakaitz, egosgogor, gorbizi
dysagogos: zentzagaitz
dysOros: ezorduko
dysaisthetos: soraio, minberakaitz
dysponoia: as-neke, arnas-estu.
90. Eis-: -ara, -gana.
EiskaleO: bereratu, bereganatu
eisoikeO: etxeratu. Eredu au da ugariena euskeraz; baiña beste aldaskekin ere saia gaitezke.
Eis-: -erazi.
eisEgéomai: sarrerazi
ep-eis-pherO: sarrerazi.
EispherO, apophainO, emphainO, kataphainO, guziok «agerrarazi» diote, hacer la presentacion. Greko'tik euskerara biurtzea errezten da, mugi-aditzak alde batera utzirik, tokia dioten eleburu edo terminazioetaz baliatuki. Ekarzu gogora -ko artaz esana. Bai latitarrek, bai grezitarrek, toki dioten eleburuak galdu zituten izen-ioku edo deklinazioan; guk, berriz, oso osorik iduki ditugu. Beraz, euskal-esaera ariñagotzen da eleburu oiekin. Onela «ex Italia in Africam traducere» ordez, euskal-erara «ex Italia inafricare» esan genezake, t.a.
91. Ek-, ex-: -dik, -gandik. Maiz aski ez du idukitzen bere adiera, dakuskezunez.
ektheiatzO: Iainkoarentzatu
ekkakéO: biozgabetu
ekkleiO: lekutu, alderagin... ... ... ...
ekptyO: tuztatu, tuz bete: 2) iguin, nardatu
ektopitzO: tokialdatu. Itzez itz tokitikatu
ekphantatzoma: iduritaratu, idurikatu (B. N.)
ekritzO: errotikatu.
Oarkizun. Schuchardt zanaz oroiturik eman ditut bi -tikatu oriek; berez bata bezain euskera da bestea, gure izkuntza landurik ba'lego.
Ek-, ex-: -erazi.
ekbibatzO: irtenerazi
ekballO: alderagin
ekdídOmi: emanerazi, eskuetara eman, entregar
ektheóO: Iainkotuazi
exargyróO: zilartu, zilar biurtu
exagO: irtenerazi
exégeirO: iratzarri
exekklesiatzO: batzarrerarazi. Berez -tik. Ikus bitxikeri au.
92. En-: -n, -gan, -ko.
enkoilíos: sabeleko
enkryphías: supeko
endéxios: eskuiñeko
encheiridion: eskurako, eskuliburu.
En-: -ka, -zta, -ra.
enkalítzomai: besarkatu
enthymiaO: usaiztatu, urriñeztatu
enkolpitzO: kolkoratu. Obeki euskerarentzat proskolpitzO.
En-: ira-, -erazi.
empyróO: irazeki,
emphyO: sortarazi.
Oarkizun. En edo in ontan iru gertari bereizi detzakegu: 1) izan aditzarena naiz ekidin'ena, elkarrekiko iokabideari dagokionez; 2) izan'ekin iokatzen diranena, ots, gure baitako diranena; 3) ukan'ekin iokatzen diranena, ots, gutaz landakoena. Eman dezagun adibidez.
«Laetitia conviviis inest».
Ez da berdin «in conviviis laetitia sit» esatea; est'i elkartzen zaion in ori barnagoko gauza da or. Aintzin-ezarki ori bere aditzetik bakandu ezkero, «otorduetan ba-da poza» diago, poz ori nondik datorren esan gabe; edo geienik «otorduak poza berekin dakar»; baiñan inest orrek geiago esan nai du, ots, otorduaki poza berez zaiola.
En-eimi'tik «ta énonta» ditugunak ez-baiña «zaizkigunak» eman bear dugu. Orobat «ratio nobis insita est»: ezaguera sortzezkoa dugu ordez, ezaguera sortzezkoa zaigu.
93. Epi-: -n -gan. Ez du alde aundirik aurreko orrengandik. Grekoen «epigraphes» latitarrek «inscriptio» eman zuten eta «superscriptio» ere bai. Espaiñiarrek «una verruga en la nariz» diote; prantsesek, aldiz «sur le nez'.
epanthitzO: loreztatu
epeimis: egoki, (dagokit)
eperchomai: etorri, (datorkit)
epigignomais engígnomai ta epeimi bezala
epepsO: birregosi
epíglykos: goxoantza, goxoxko
epidéxios, endexios bezala: eskuiñeko
ephÉmeros: eguneko, egun-bakarreko
epíploa (ta): ontzirakoak. Euskeraz eis-epiploa
eponomásia: gaitzizen, ezizen, izengoiti.
Epi-: -razi.
epignoritzO: ezaguarazi
epikallopitzO: ederrerazi.
94. Kata-: -pe, -z.
kataponéO: lanpetu
katapontitzO: itsasperatu; eis-kata-pontitzO euskeraz
Kata-: -erazi
kathairéO: galduazi
kathépsO: egosarazi
kathitzO: eseriazi
katabibatzO: eratxi, ietxierazi
kataboskO: ianarazi
95. Meta-: -alda, -bir.
metachoréO: tokialdatu
metabouléuomai: asmoaldatu
metadoxatzO: ustealdatu
metaskeuatzO: etxealdatu
metamorphóO: eraldatu
metendyO: aldatu, iantzialdatu
metaplassO: eraberritu
metaktitzO: birregin
meteimí: egoki; metestí: dagokio. Cfr. en-eimí, ep-eimí.
metagrapheus: birridazle, copista
Meta-: -erazi.
metakaléO: deituazi.
96. Para-: -albo, -ondo.
parablepO: zearbegiratu
parathalassios: itsas-alboko, -hegiko
parathyros: ateondoko
parakairios: ezorduko, orduz-besteko
parallelos: elkarrekiko
parakouO: ez-entzun egin
Para-: -erazi.
parakathitzO, paritzO, itzO: eseriazi (irurak)
parakrouO: eroriazi.
97. Pari-: -alde, -ondo, inguru, -era, -tsu. Egiazko itzulpena ez da erreza aditz iokatuan, itz bakarrez, beintzat; bai aditz-izenetan. Aditz-aurreko onekin erazi'zko itz aunitz atera zuten.
perikardios: biotzondo, biotz-inguru
perikephalaios: buru-inguruko
peritomÉ: itzulinguru
periopÉs: begierako, begientzat erara dagona
perioraO: inguruan begira. Duhalde'k ingurubegira.
Peri-: -erazi.
periagO, peridineO, perielaunO: itzularazi (irurak).
|