L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Deunak—

 

Abesti bikaña

 

euskaratzailea:

Olabide

 

Sarrera

 

Zaitegi'tar Iokin

 

Eztuzu idazti au maite-olerki bilduma utsa, norbaitek oker uste lezakenez. Eberkerari gagozkiola, xir ha-xirim, «abesti bikaiñena», bear luke; ez «bikaña» Olabide'k dionez, «bikaiñena» baizik. Agian Salomon'en abesti bikañena esan nai du. Dana dala, beraren gaiean abesti bikaiñena dugu izan ere.

        Idazti au bete-betean onartzeko ta goraipatzeko, noraezan aitortu bear idazti onen kuxelu ostena. Au, ordea, iudu iatorrek eta Eliza Amak aitortzen dute soilki. Gure Eliza Amak irakasten digunez, Iainkoaren maitasarre mamitsu, aratz, erdots ta gurena azaltzen digu idazti onek luze bezain zabal. Ain zuzen ere, iudu ta kistarren antziñatearen erabateko aitorrez, senar-emazteen alkar-maitasun garbi, kirmenaren iduripean Iaungoikoak bere aukerako erriarekin izan zun gogo-batasuna azaltzen bait-du ta Elizakin eta gogo zindoekin Iaungoiko-Semeak izango zitun eztei ta eskontzak alde aurrez iduritzen ditu.

        Senar-emazteen alkar-maitasunaren iduria usu irakurtzen dugu Itun Zar eta Berrian, Iaungoikoak bere erria, bere Eliza ta bere se meei dien maitasun goria azaleratzeko. Iduri ori dute atsegiñenik igarle zarrak.

        Orra zenbait erakusburu: «Eta emaztetzat artuko zaitut bein-betiko; eta ene emazte egongo baitut zuzen eta bidez Osea'k, 11.19. «Gizon gaztea egongo bait-da neskatxa gaztearekin eta zure umeak zu baitan egongo dira, eta senarra poztuko bere andreak eta zure Iainkoak poz izango du gutaz» Isai'k LXII, 5. «Itzul zaitezte Azul, ene aurrak, dio Iaunak, ni izango baitnaiz zuen senar» Ieremia'k III, 14. 44' garren Eresiak asmo berau lenago azaldurik zun:

 

                «Biotzetik eresi eder bat darit;

                erregerentzat da nere olerkia,

                ta, idazle azkarraren eztentzat dut mingaña.

                «Gizakumerik ederrena zera;

                adeigarria ezpañetan ixuria dakarzu;

                argatik Iainkoak onetsi zaitu betiko». t.a.

                (Eres, XLIV, 2, 3).

 

        Itun Berrian ere gorago aipatuen antzeko idaztuneak arki ditzakegu: «Emaztegaiduna, senargai da; ta aldamenean adi dakogion adiskidea, senargayaren mintzoaz poz pozten da. Orrelako poza, berriz, nigan bete bete da». (Ion, III, 29) «Ordun zeru-yaurerria, ezkonberriengana, krisellu bana artuta, irten ziran amar neska bezelakoa izango da». (Matai XXV, 1) «Yainkoaren tukuz tukutsu nauzute, ba; Kisto'ri eskeñita baitzaituzt, senargai bakar Oni, neska garbitzat aurkezteko» (Korint. XI, 2). «Aundia da misteri au; Kisto ta Elizaren artekoaz au diot gero» (Epes. V, 32). «Poztu ta yauzi gaitezan, Bera goretsirik, Bildotsaren ezteyak eldu diralako, ta aren emaztegaya gerturik dagolako» (Ion'i Ageritakoan, XIX, 7).

        «Abesti Bikañena» bear danez, azaltzea ta adiraztea ez da lan makala. Benetako idazti antzetsuak bear ditun biotz ixuri samurra ta iduri erlantzak beti ditu bere. Sei atal egin diteke olerki osoa:

        1) Maitasunaren sortzea (I, 2-II, 7)

        2) Maitasunaren poza ta irrikak (II, 8-III, 5)

        3) Maitasuparen sendotzea (III, 6-V, 1)

        4) Maitasuna nekepean (V, 2-VI, 10)

        5) Maitasunaren zoragarria (VI, 11-VIII, 4)

        6) Senar berriaren etxe-sartzea (VIII, 5-14).

        Izkerari eta olerkerari begira ezkero, maite-olerkia duzu «Abesti Bikañena», ta eguzkialdeko ezteiak ditu oiñarri. Laztanen elkar-izketan maite ixuri bizi ta samurrak gaindiro ageri dira dirdaitsu, ebertarren olerkietan oi danez. Maitearen ederra, indarra ta zoragarria azaltzeko izadian ageri diran eder, zindo, indartsu ta ximen zer guztiak iraultzen ditu olerkeriak: margoz, usain goxoz ta ao xuriz ederrenak bide dituzu laztanen egiazko maitasun aratz ta zindoa agerterazteko. Emazteak senarrakin ao-musuka aritzea nai du, musu oiek eta maitasarrea ardoa baiño obea baitira (1, 2-4); amaren etxera eraman nai du (III, 4); sillutzat itsatsia izatea opa du (VIII, 6); ezkerrez burua irozo ta eskuiz besarkatzea nai du (II, 6; VIII;) Laztanarentzat senar maitea mirra-txorta bat bezela beraren ugatz-artean datzana da (I, 13), Engadi'ko mastietan koper-molkoa bezala da (I, 14); mendigaiñetan eta usain oneko basoan bizi diran basauntz ta oreinkume iduri du aren senar maiteak (II, 9, 17; VIII, 14) basazugatzetan sagarrondoa bezela mutilletan bere maitea du, aren itzalpean gogotik eseri nai du, aren arnaria ao-gozagarri izaki (II, 3); maitemiñez, bere ardandegira sarreraztea opa du, mats-opillez ta sagarrez pizkorturik eta azkarturik (II, 4).

        Senarrarentzat, berriz, beraren maitea arantzartean lilia bezala da, neskatartean (II, 2) ederra da osorik eta naturik ez da beragan aurkitzen (IV, 7); baratza esitu bat da (IV, 12); aren kartxirietan aurkitzen dira arnari bikañeko alesagarrondo, zuandor, akara, saprai, kanel, ereñotza, lerdo gozozko zugatz mota guziekin, mirra, lerdamin ta lurringai bikaiñenak.

        (TV, 12-14); iturri itxi ta urgune estali bat (IV, 12), ur biziaren iturria eta Liban'dikako latsa (IV, 15), masti bat (VIII, 11); aren ezpañetatik eztia dario, ezti ta esnea ditu miñazpian, eta aren yazkiñen usaia, Liban'go belarren atsona da (IV, 11).

        Maite-azalkizunon azal ta mamia orduko ezteien eduko dira. Ezteion zerbaitek oraindik ere badirau goizerrietan. Zazpi egun diraute ezteiak. Egun orietan senar-emazte berriak errege ta erregiña izena daramate ta alki eder batean eserita dirala, nonaiko irraida, izkirimiri, iolas ta maite-eresi egiten ditute beren aurrean; eztei-soiñeko ximenez iantzita emazte berriak berak ezpata-dantza ateratzen du; une ontan, aren ederraren aipua egiten dute. Orregatik-edo, «Abesti Bikaiñen» eko senarra Salomon'en bidaulkian (silla gestatoria) eserita ageri da, aren ezkontzako egun pozgarrian amak burua iantzi zion buruntzarekin (III, 7, 11). Orregatik-edo ageri da senar-emazte berrien aipu ederra, guk oi ez dugunez, egiña: emaztearen illeak, Galaad mendi-mazalean bera jeixten dan auntz-saldoa dirudi; aren ortzak, mozketarako basitutik, ume binakin ta antzurik gabe irteten diran saldoko ardiak bezelakoak dira; aren autza aurpegiko sare-ostear alesagar erdi biak bezelakotsu ditu (VI, 5-7); uso begiak ditu (IV, l); aren sudurra, Damasko'runtz begira dagon Liban'go dorrea bezelako da; palma bezain liraiña da, ta aren ugatzak koper-mordoak bezelakoak (VII, 5, g); edo basantxume bizkiak bezelakoak dira (VII, 4); aren gerriak lepo iduri du, arotz trebe batek egiña bezela, (VII, 2); aren altzoa, ardo ondua peitu ez zaion ontzi biribilla bezelakoa (VII, 3) ta sabela, liliz esitutako gari moltxoaren antzeko du (VII, 3), burua Karmel bezain garai ta buruko adatsa purpura bezain gorrixka (VII, 6).

        Senar berriaren ederra ere oi ez bezelakoa da: zuri-gorri, urre-utsezkoa da aren burua, ta aren ille kixkurrak, belea bezain beltzak; begiak ditu guziz ederki iarriak, esnez ikuzitako usoa ur-egian legozken bezela, ta aren ezpañak mirra uts-utsa darien liliak, aren autzek balsam-alor ta lore-txatal usaitsuak dirudite. Eskuak biribil ta istarriz apainduak ditu, ta bularra elurra bezain zuri ta zapirez apaindua; aren ankak urrezko idulki-gañean marmorezko abeak dira; aren lazoa Liban'en antzekoa; mintzoa gozo ta oso atsegintsua (V, 9-16).

        Idazti au ordea, ez da erabat erri-olerki bilduma utsa. Egia esan, iraizean eta axaletik bakarrik aztertu ezkero, antxiñako aigitarren eta arabitarren antzekoa nolarebait liteke. Asieran esan dudanez, ordea, besterik da olerki au. Salomon'en bidez Iaungoikoak azaldu nai zigun maitasarrearen agiri bikaiña, ain zuzen ere.

        Elizak, bere liturgeian, maiz darabilzki Abesti Bikaiñen ontako idaztuneak. Andre Mari'ri batik bat, urrengo auek egokitzen dizkio: «Saron'go loretxo bat naiz ni, zelaiko lili bat. Arantzartean lilia bezela da neskatartean nere maitea. Lilitartean azten dan nere laztana, niretzat da ta ni arentzat (II, 1-2, 16). «Zer da erralotartean mirra ta kedats-lurriñekin merkatarien usai guziak darizkiola, basotik igotzen dan ori?» (1II, 6). «Lepoa duzu, iskillutegitzat eraikitako ta gudari azkarren milla babeskiz apaindutako Dabid'en dorrea bezelatsu». «Ederra zera osorik, ene adiskide ori, ta naturik ez da zuregan arkitzen» (IV, 4, 7). «Baratza esitu bat, zera, nere arreba ta emaztea, iturri itxi ta urgune estali bat» (IV, 12). «Ederra zera, adiskidea, Tirtsa bezain ederra, Yerusalem bezain zoragarria, ikurrinpeko gudarostea bezain ikaragarria» (VI, 4). «Nor da goiz berria bezela ageri dan ori, illargia bezain eder, eguzkia bezain argi, ta ikurrinpeko gudaloztea bezain ikaragarri?» (VI, 9). «Zure lepoa eburrezko dorre bat da» (VII, 5). «Burua duzu Karmel bezain garai; buruki adatsa purpura bezain gorrizta ta aren txerloz errege lotuta daukazu» (VII, 6).

 

* * *

 

        Olabide'k euskeratu zitun Itun Zarreko zenbait idazti gure esku ditugu. Entzun dugunez, Itun Zarra osorik euskerara omen zun. Argitarazteko bearturik dauden aren lekaide-lagunak beldurrez edo lur-iota dauntza. Gernika kixkaldu zutenean ere, Euzkadi'ko Iaurlaritzak atera bear izan zitun osorik Olabide'ren eskuidatziak.

        Idaztiok ezagutzeko esku ta bide dute euskaldunak oro, Olabide'ren idaztiotan euskera orillo betean garaturik baitago. Garaiz baimena eskatu genien Olabide'ren nagusiei. Ezta erantzun ere ez ziguten egin.

        Beraz, ixillean dagonak onartzen dula dirudi-ta, orra «abesti Bikaña» Olabide'k eberkeratik euskeratua.

 

 

Abesti bikaña

 

I

 

1 Salomon'en abesti bikaña.

2 Musu eman bezait bere ao-musuka;

   zure maitasarrea ardoa baiño obea baita.

3 Zure gantzukiak usai gozo dute;

   ta zure izena olio ixuria da;

   orregatik maite zaitute neskaek.

4 Naramazu zurekin! goazen laster!

   Erregek bere geletara sartuko nau;

   zurekin yai ta poz ikotuko gera,

   ardoz baño maitasarrez pozikago;

   maitagarri baitzera, noski.

 

5 Beltzerana naiz, Yerusalem'go alabak, ederra ordea,

   Kedar'ko kaparrak bezela,

   Salomon'en etxolak bezela.

6 Ez ateman nere mintz beltxuna,

   eguzkiak kixkali nau-ta.

   Nere amaren semeak, nire aurka aserreturik,

   mastizai yarri naute, ta nere mastia ez dut zaitu.

7 Esaidazu, nere biotzeko laztana,

   artaldea non larratzen ta abaroa non egiten duzun.

   Zertarako nenbilke ba, or andik

   zure lagunen artaldeekin?

 

8 Ez ba'dakizu, emakumerik ederren ori,

   irten ta zoaz artaldeen aztarnak oinkatuz,

   ta larratu itzatzu zure antxumeak

   artzai txabolen ondoan.

 

9 Parao'ren gurdiko nere beorrarekin

  erkatzen zaitut ene laztana,

 

10 Ederrak, noski, belarritakotartean zure autzak,

     txirlarritartean zure lapoa!

 

11 Urrezko belarritakoak egingo dizkizugu

     zillarrezko ezarkiñekin.

 

12 Errege bere etzanguan zegola,

     nere akarak bere usaya eman du.

13 Nere maitea mirra-txorta bat bezela

     nere ugatz artean datza.

 

14 Engadi'ko mastietan koper-molkoa bezela

     da nere maitea niretzat.

 

15. Ederra, bai, zu, ene laztaria; ederra noski:

     uso-begiok zure begiok.

 

16 Ederra, bai, zu, ene maitea! zoragarria, noski!

     gure txoritokia ere loretsua:

 

17 gure etxeetako abeak izaizkoak dira,

     ta sapai-apainkiñak nekostaz egiñak.

 

 

II

 

1 Sarori'go loretxo bat naiz ni, zelaiko lili bat

2 Araritzartean lilia bezela da

   neskatartean nere maitea.

 

3 Basazugatzetari sagarrondoa bezela

   mutilletan nere maitea.

   Aren itzalpean gogotik esertzen naiz,

   ta aren arnaria ao-gozagarri dut.

4 Bere ardandegira sartu nau

   gañean ikurrintzat maitasarrea neukala.

 

5 Mats-opillez pizkortu ta sagarrez azkartu

   nazazute,

   maitemiñez bainago.

6 Ezkerraz burua irozotzen dit

   eta eskuiz besarkatzen nau.

7 Arreri, Yerusalem'go alabak!

   basauntz ta oreiñengatik, arren!

   ez iratzarri, ez esnaerazi nere maitea

   berak nai izan arte.

8 Nere laztanaren mintzoa! Ara non datorren

   mendiz mendi atxintxika,

   muñoz muño yauzika,

9 basauntz ta oreinkume iduri nere maitea.

   Ona emen bera, gure orma-ostetik

   leyoan zear so, leyo-sarean ataizean ernai.

10  Nere maiteak itz egin ta esan dit

     Yaiki ene laztana; zatoz ene ederra!

     negua yoana baita,

     euria amaitu ta aldendu da.

12 Loreak landan ageri dira,

     iñaustaroa eldu da,

     ta usapalareri urruma gure lurrean entzuten da;

13 pikondoan arnariak ernetzen dira,

     ta mastiak loretan beren usaya damate.

     Yaiki ene laztaria; zatoz, ene ederra!

14 Ene usoa, arkaitz-irrikitu ta ormazuloetari oitua!

     Erakuskidazu zure aurpegia,

     entzunerazidazu zure mintzoa,

     mintzoa gozo baituzu, ta aurpegia zoragarri.

15 Atzemarn itzatzute azeri txikiak

     mastiak lardaskatzen dituten azeriak;

     gure mastiak loretan baitaude.

16 Lilitartean azten dan nere laztana

     niretzat da ta ni arentzat.

17 Goiz-ozkirria etorri ta itzala igesi yoan baño len

     itzul zaitez, ene laztana

     mendigaiñeko orkatz edo oreinkumeen eduz.

 

 

III

 

1 Gauez nere oean ibili naz nere biotzekoaren billa.

   Billa ibilli bai; idoro, ordea, ez.

2 Yaiki naiz, iria, bide ta zeyak arakatzeko,

   nere biotzeko kutunaren billa;

   ta billa ibilli arren, ez dut idoro.

 

3 Iria arakatzen ari diran zaitzalleak

   yarrugi naute, ta nik galdegin diet:

  «Upatu al duzu nere biotzeko kutuna?»

4 Eldu dut eta ez dut utziko

   nere amaren etxera,

  erdi naunaren gelara bera sartu arte.

 

5 Arren Yerusalem'go alabak,

   basauntz ta oreiñengatik, arren!

   ez iratzarri, ez esnaerazi nere maitea

   berak nai izan arte.

6 Zer da erralotartean mirra ta kedats-lurriñekin

   merkatarien usai guziak darizkiola

   basotik igotzen dan ori?

7 Ara Salomon'en bidaulkia, ta inguruan

   irurogei gudari, Israelgo azkarrenetakoak;

8 guziak ezpatari gudan oituak,

   gaueko etsaiei buruz ezpata bana gerrian.

9 Salomon erregek Liban'go izaiz

   bidaulki bat egin du beretzat

10 Aren zutoyoak zillarrezkoak dira,

     ta erdikoa Yeruslaem'go alabak maiteki

     landutako apaingarriak.

11 Irten, Sion'go alabak, Salomon errege ikustera

     bere ezkontzako egun pozgarrian

     amak buruan yantzi zion burutzarekin.

 

 

IV

 

1 Ederra bai zu, ene adiskidea; ederra noski!

   uso-begiak zure begiok aurpegiko sare-ostean.

   Illeak dituzu, Galaad mendi-mazalean bera

   yeixten dan auntz-saldo bat iduri.

2 Zure ortzak, mozketarako basitutik

   ume binakin ta antzurik gabe irteten diran

   saldoko ardiak bezelakoak dira.

3 Zure ezpañak goroite gorri bat dirudite;

   zure aoa zoragarri da;

   autzak aurpegiko sare-ostean

   alesagar erdibiak bezelakotsu dituzu.

4 Lepoa duzu, iskillutegitzat eraikitako

   ta gudari azkarren milla babeskiz apaindutako

   Dabid'en dorrea bezelakotsu.

5 Ta zure ugatz biok, lilitartean azten diran

   oreinkume bizkiak bezelakoak dira.

6 Eguna ozkirritu ta itzalak iges egin arte

   mirra-mendira ta kedats-muñora noa.

7 Ederra zera osorik, ene adiskide ori,

   ta naturik ez da zuregan aurkitzen.

8 Zatoz Liban'dik nirekin, emaztegai,

   Liban'dik nirekin.

   Itzul Amana'ren tontorretik,

   Sanir ta Ermon gañetik,

   leoi-zuloetatik, katamotzen altxabetatik.

9 Biotza ostu didazu, nere arreba ta emazte,

   so batez, zure lepoko txerlo batez,

   biotza ostu didazu.

10 Zeñen zoragarri zure maitasarrea, ene arreba ta emazte!

    Ardoa baiño zeñen goxoago zure maitasarrea,

    ta edozein usai baño zure gantzukiena!

11 Ezpañetik eztia darizu, amazte ori,

     ezti ta esnea dituzu miñazpian,

     ta zure yazkiñen usaya, Liban'ena da.

12 Baratza esitu bat zera, nere arreba ta emaztea,

     iturri itxi ta urgune estali bat.

13 Zure kartxirietan aurkitzen dira

     arnari bikañeko alesagarrondo, zuandor,

14 akara, saprai, kanel, ereñotza,

     lerdo gozoko zugatz-mota guziekin,

     mirra, lerdamin ta lurringai bikañenak;

15 ta kartxiriak garastatzeko, ur biziaren iturriak

     eta Liban'dikako latsak.

 

16 Yaiki, iparraizea, zatoz egoaizea

     nere baratza egurastera

     ta aren usayak barreyatzera.

     Betor nere maitea bere baratzera

     ta yan bitza ango arnari goxoak!

 

 

V

 

1 Etorri nauzu nere baratzera

   ene arreba ta emaztegai;

   nere mirra ta lurringayak biltzen

   nere orrazietako eztia yaten

   ta nere ardo ta esnea edaten.

   Yan, adiskideak; edan gogara, maiteok.

 

2 Ni lo ba'nengoan ere, nere biotza ernai zegon,

   ta ara... nere kutunaren mintzoa deyez:

   «Iriki, ene arreba, ene usoa, ene akatsgabea,

   garoz beterik baitago nere burua, ta nere txerloak gau-intzez».

3 Soñekoa erantzi dut; berriro yantziko al naiz?

   oñak ikuzi ditut; berriro zikinduko al ditut?

4 Nere maiteak eskua sartu ate-zulotik

   eta nere errayak ikara asi dira.

5 Yaiki naiz maitearentzat irikitzeko

   ta morroilloaren mingañean mirra,

   mirra bikaña, noski, esku ta beatzetatik zeridan.

6 Atea zabaldu diot nere maiteari;

   ta ara, nere maitea, yoana zan, igaroa zan.

   Aren itzez niregandik irtenda,

   yoan naiz aren billa; ta ez dut idoro;

   dei egin diot; eta ez dit erantzun

 

7 Iria arakatzen zebiltzaten zaitzalleek yarrugi niñutenean,

   zanpatu ta zaurtu naute,

8 Arren, Yerusalem'go alabak, arren!

   nere maitea upatzen ba'duzute, esayozute

   maitagarrez urtzen naizela.

 

9 «Emakumerik ederren ori,

   zure kutun ori nolakoa da?

   zure kutun orrek zer du beste maiteak baño obeagorik?

   orrelako arrenez zatozkigu-ta?»

 

10 Nere kutuna zuri-gorria da,

     amar milla lagunen artean nabari.

11 Urre ustsezkoa da aren burua

     ta aren ille kixkurrak, belea bezain beltzak.

12 Begiak ditu guziz ederki yarriak,

     esnez ikuzitako usoak ur-egian legozken bezela.

13 Aren autzek balsam-alor ta lore-txatal

     usaitsuak dirudite, ta ezpañak,

     mirra uts-utsa darien liliak.

14 Eskuak biribil ta istarriz apainduak ditu

     ta bularra elurra bezain zuri

     ta zapirez apaindua.

15 Aren ainkak urrezko idulki-gañean

     marmorezko abeak dira;

     aren lazoa Liban'en antzekoa,

     izayak bezin liraina.

16 Mintzoa gozo ta oso atsegintsua.

     Olakoxea da nere maitea,

     olakoxea nere adiskidea, Yerusalem'go alabak.

 

 

VI

 

1 Emakumerik ederren ori;

   nora yoan da zure maitea?

   noruntz egin du zure laztanak?

   Zurekin billa goazkioke.

 

2 Bere baratzara yetxi da nere maitea,

   usai gozoko alorrera,

   zugaztian egurasteko.

3 Ni nere maitearentzat

   eta nire maitea, lilitartean azia, niretzat.

 

4 Eder zera, adiskidea, Tirtsa bezin ederra,

   Yerusalem bezain zoragarria,

   ikurrinpeko gudarostea bezain ikaragarria.

5 Aldendu niregandik zure begiok,

   artegatzen bainaute.

   Illeak dituzu Galaad mendiko auntz-saldo bat irudi;

6 ta ortzak, mozketarako basitutik

   ume binakin ta antzurik gabe irteten diran

   saldoko ardiak bezelakotsu.

7 Autzak arpegiko sare-ostean

   alesagar erdibiak bezelakotsu dituzu.

8 Erregiñak irurogei dira, oaideak larogei,

   ta neskatxak zenbakaitzak dira.

9 Baña bat bakarrik da nere usoa, nere akasgabea,

   bere amarentzat bakarra,

   sortu dunarentzat idekorik gabe.

10 Dakusten Yerusalem'go alabak zori ontsu diotsate,

    ta bai erregiñek, baita beste emakumeek, onela goresten dute

    «Nor da goizberria bezela ageri dan ori,

    illargia bezain eder, eguzkia bezain argi,

    ta ikurrinpeko gudalostea bezain ikaragarri?»

11 Araneko zituak ikustera,

     mastia erne ta alesagarduya loretu ote dan,

     intxaustira yetxi naiz.

12 Ta oartzeke nere biotzak igorazi nau

     nere erriko nagusiaren gurdietara.

 

 

VII

 

1 Itzul zaitez, itzul, Sulam'etarra,

   itzul, itzul, ikus zaitzagun!

   Ikusi nai al duzute landa-dantzan

    nola egiten dun Sulam'etarrak?

 

2 Ederrak dira, bai, aitorren alaba,

   zure oñak oski oriekin!

   Gerria, lepo iduri duzu,

   arotz trebe batek egiña bezela.

3 Altzoa, ardo ondua peitu ez zayon

   ontzi biribilla bezelakoa;

   ta sabela, liliz esitutako

   gari moltxoaren antzekoa.

4 Zure ugatz biok basantxume bizkiak bezelakoak dira.

5 Zure lepoa eburrezko dorre bat da;

   zure begiak Esegon'go atondoko urtegiak,

   eta zure sudurra, Damasko'runtz begira dagon

   Liban'go dorrea bezelakoa da.

6 Burua duzu Karmel bezain garai;

   buruko adatsa purpura bezain gorrixka,

   ta aren txerloz errege lotuta daukazu.

 

7 Orren ederra zeran, ene kutuna!

   orren txairo ta atsegingarria!

8 Palma bezain liraiña zera

   ta zure ugatzak koper-mordoak bezelakoak.

9 Palmara igo naiz —esan dut—

   eta aren okoak artuko ditut.

 

   Mastiko mordotzat zure ugatzok,

   sagar-usaitzat zure atsaren usaya,

   ta ardo bikaintzat zure aoa izango zait.

 

10 Berit zuzen nere maitearengana ardo au,

     nere ezpain ta ortzetatik iñotsiz.

11 Ni nere maitearena bainaiz,

     ta aren irritsak niregana dira.

12 Zatoz ene maitea, irten gaitezen landara,

     baserrietan bizitzeko.

13 Mastietara goiz-goizetik irtengo gera

     mastia erne ote dan,

     pitxorrak iriki ote diran,

     eta alesagarrondoak loretan ote dauden.

     An egingo dizkizut nere maiteak.

14. Urriloek beren usaya dakarkigute;

     edotariko arnari ederrenak aukeran ditugu;

     mardul ta zimelak zuretzat, ene maitea,

     bereiziak dauzkat.

 

 

VIII

 

1 Al ba'ziñut gure amaren bularrean azitako neba!

   Agirian zu idorota muxu nemaizuke

   iñork ezetsia izan eyabe!

2 Gure amaren etxera eraman ta sartuko zaitut;

   zu irakasle izango zakit,

   eta nik ardo ondua damaizuket,

   nere alesagarren ardo goxoa.

3 Aren ezkerrak burua irozotzen dit,

   eskuyak besarkatzen nauño.

 

4 Arren, Yerusalem'go alabak, arren!

   ez iratzarri, ez esnaerazi nere kutuna.

5 Nor da bere maiteari ezarrita

   yaikitzen dan emakume ori?

   Sagarrondopean iratzarri zaitut:

   antxe erne ziñun zure amak,

   antxe erne ta argitaratu ziñun.

6 Sillutzat itsatsi nazazu zure biotzaren gañean,

   sillutzat zure besoaren gañean;

   eriotza bezain altsua baita maitakuntza,

   xeola bezain gogor tukua,

   ta aren illintiak su-illintiak dira,

   Yainkoaren garra.

7 Ur aundiek maitakuntza ezin itzali dute;

   ibayek ere ez dute itoko.

   Bere etxeko on guziak maitakuntzaren ordaintzat

   iñork ba'lemazke, ezetsia izango litzake.

 

8 Aizpa txiki bat dugu, ugatzik gabe oraindik.

   Zer dagikegu gure aizpatxoaren alde,

   itz egin bearko zayon egunerako?

9 Arresi bat ba'da, zillarresko gaiña egingo diogu;

   ate bat ba'da, izaizko orriak ezarriko dizkiogu.

 

10 Arresi bat naiz ni; ta nere ugatzak dorreak,

     aren begitan bake-ekarletzat azaldu naizanetik.

 

11 Salomon'ek masti bat Baal-Amon'en zeukan,

     ta mastizai batzuei utzi zien,

     bakoitzak milla sikel zillar zituengatik

     ordaindu bear zizkiolarik.

12 Nere mastiaren yabea ni naiz;

     zuretzat, Salomon, milla sikelak,

     ta aren zitu-zaientzat berreun.

 

13 Baratzeko andre ori:

     lagunak zure mintzoaren zai daude;

     entzunerazi ezaidazu.

 

     Iges egizu, ene maitea,

     basauntza bezela,

     oreinkumea bezela,

     usain oneko mendian bizitzera.

 

Amaya

 

 

 

Eraskiña

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

        «ABESTI BIKAÑ» ontako landare ta beste zenbait izenen azalpena.

 

        Akara (I, 12; IV, 14.). Nardus. Itz au Azkue'tik ageri danez, Larramandi'k dakar lenengoz. Arrezkero, Haranader'ek ere erabilli zun landare berbera adierazteko: ...«usain gozo diru handitako batez, zeina egina baitzen akara-buruz» (Mark, XIV, 3). Antziñatean ots andikoa zan akara-urriña edo usain gozoa. Itz au, gaur egunean, euskal-elertian bizirik dabil.,

        Alesagar (IV, 3; VI, 7). Olabide'k itz-berrigintzarako zegokion esku-ikutu bereziz, irasagar, urresagar, lusagar itz iatorren ariora antolatua, erderazko malum granatum adierazteko. Iakiña da, aipatu igalia, azalpean aletxo gorriz burubildurik dagoena; orregatik ale-sagarra. Urtsua ta iateko atsegiña. Abesti bikain ontan ageri danez, antziña edari bat ere egiten zuten arnari onekin, «Alesagar-ardoa». Alesagarrondo (IV, 13; VII, 13), Alesagardui (VI, 11); itz auek ez dute azalbearrik, Alesagar ondoak Euskadin ere, erne ta zoritzen dira. Tudela'ko mejanan ikus ditezke ondo ederrak.

        Balsam (V, 13). Balsamum. Iosepu'k «De Bello Iudaico»n dionez, benetako balsam Ieriko'n azten omen zan. Bazan ordea Israel'en, beste balsam-landare bat, lerdo edo lerdamin urrintsua ematen zuna, eta Itun Zarrean maiz aipatzen dana, Balsamodendron Gileadense, kaizuz metru bateko zugazñoa, Galaad lurraldetan ugaria. Kanaan ta Siri'n biltzen ziran landare auen lerdoa aigitoarrak geienik erosten zuten gorpuak gantzutzeko. Gurea ez izaki, idazleak, bereartan utzi du.

        Engadi'ko mastiak. (I, 14). Engadi, Itsas-illaren sartaldean 130 m. gora, Arnon ibaiaren iztaoari buruzburu arkitzen zan. Izen aundikoak ziran ango mastiak, ardo bikañaren iturri. Arabitarrak Palaistina'z iabetuz gero basamortu soil biurtu ziran lurralde oparoak; Israel berriak ordea, lurrok okuntzatu ditu, eta berriz ere Engadi'ko mastiak ardo ederra darite, barneko ta landakoen atsegiñerako.

        Ereñotza (V, 14). Lateraz, laurus, bañan Vulgata'k, idaztune ontan, ez du itz ori aipatzen, beraz Uriarte ta Duvoisin'ek ere ez. Landare ezaguna da Euskalerri guztian; izkelgi batzuetan erramu deritzate, Bizkai osoan aldiz, ereñotza. Erri itza da, oraindik bizi dana.

        Erralo (111,6). Vulgatak «sicut virgula fumi», Uriarte'k «kezko zigorchoa bezela» Duvoisin'ek ».... khea iduri», Olabide'k berriz, iru aipatuek baiño egokiago eberkerari iarraituz, «erralotartean». Erraloak, txiñurri-kabi ta zomorroak itotzeko lugiñek soroetan egiten dituten keak dituzute. Azkue'k Gipuzkoan (And.) iaso zun aipatu itza.

        Galaad (IV,1) Genesaret aintziraren egoaldetik Aron ibairañoko lurraldeak Galaad'ko mendiak zeritzaten, oianez estaliak eta larre guritsuak. Mendi aietan bazkatzen ziran Israel'go artaldeak.

        Gari, gari-moltxo (VII, 3) «acervus tritici» (Vulg. VII., 2) «ogi-murrua» Duvoisin'ek. Eguzkialdeko izkelgietan ogi deitzen da garia. Baiñan azken itz ua egokiagoa dugu gari-iriñez egin ogi'tik bereizteko.

        Goroite (IV, 3) «Zure ezpañak goroite gorri bat dirudite». «Sicut bitta coccinea, labia tua» (Vulg. IV, 3). Duvoisin'ek «Zure ezpainak eskarlatazko cherrenda bat idu ri», Uriarte'k, aldiz, «Zure ezpañak granazko lokarria bezelakoak». Goroite Naparroa Garaiko itza, zurdaz egin lokarria.

        Intxausti (VI, 11), «Descendi in hortum nucum», D.'k «Jautsi naiz heltzaurretako baratzera» U.'k «Jatsi nintzan inchaurren baratzera», O.'k aldiz, «intxaustira yetsi naiz». Intxaurra, elzaurra, arnari ezaguna Euskalerri osoan.

        Izai-a (I, 17; III, 9; V,15 t.a.). Cedrus Libani. Liban'go izaiak entzute andikoak ziran eta dira. Zugaitz au, lerkarien saldoko (coniferas) duzute, lerrondo, nekosta eta beste batzu bezala. Izai zura lan apain eta iasoetarako erabil oi zuten. Zugatz au lerden, garai ta itzaltsu izaki, maiz gertatzen da Itun Zarreko liburuetan irudi garbal bezela. Euskalerrian ere ba'dira izaiak, ez ordea Liban'goen einekoak. U.'k eta D.'k, «zedroa» itzultzen dute.

        Kanel (IV, 14) «cinamomum» V.'k, «zinamoma» D.'k, «kanela» U.'k. Landare au ez da gurearteko, beraz berean utzi digu idazleak. Urrintsua ta ezaguna, bizirik ezpada ezpaldurik ta igarrik. Abesti Bikañean aipatzen diran landarak urrintsuak dituzute geienbat.

        Kartxiri (IV, 13). Erronkari'ko itza, baratza eze ta ureztatua adierazteko. Olabide baiñon askoz illunagoak dira, une ontan eta beste askotan, Vulgata eta aren iarraileak, eberkeratik gaizki itzulirik baitaude, eta ez da aietan izkera tinko bat ageri.

        Kedats, kedats-muño «ad collem thuris» (IV, 6). Uriarte'k «intzentzoaren mendira», ditzul. Kedats, itz berria da intzentzu ordezkatzeko. Ez nuke esango nork antolatua, baiñan zabalgo aundia iritxi du euskal-elertian. Intzentsu edo kedatsa, landarrenegan urrintsuz egiña duzute, ikatz-txingar bizietara iaurtiz ke-lurrin gozoa emateko. Mirra, gaban lurrintsua (Persi'ko kolkoan ugaria dan lore baten kukula), Arabi'ko kedatsa, eta batez ere Indi'ko intzentsua (Boswelia thurifera), aubai zen kedats guzietan bikañena, naasirik egiten gan.

        Koper-molko (I, 14) «Botrus Cypr'i» Vulgata'k, «ziprozko mordoa» U.'k, «Zipreko mahats-mordoa» D.'ek. Euskalerrian ez da ezagun aipatu landarea, beraz idazleak, bere artan utzi digu, eberkeraz. Baliteke koper mats berezi bat izatea.

        Lerdamin, lerdo (maiz). Lerkarien saldoko landarak ematen duten erretxin edo negarra duzute berez. Baiñan beste landare batzuen negarrari ere, lerdamin diotsagu, ala nola mirrarenari. Terebinkarietako landareak ere lerdamin urrintsua darite.

        Liban, Libanus (maiz). Mendi-kate zuri esan nai du bere tini garaiak (3.000 m) elurrez estalirik beti ere dituelako. Bi mendi-kate dira, elkarzutak, Palaistina'ko itsasertzeraño dioaztenak. Sartzaldeko Liban, Mediterraneoraño dioa, Sortzaldekoari Antiliban deritza, eta bestea baiño garaiogoa da. Damasko alderuntz ietsiaz dioa eta egoalderuntz Hermon mendi garaiaren urbillean (2.860 m..) bukatzen da. Arabitar olerkariek diotenez, Liban neguz buruntzaturik dago, udaberriz iantzirik eta bere magalean udazkena dauka, oiñetan aldiz, uda beroa. Eta ala da izan ere, maillaz-mailla aren mazelak ietxirik. Idazteunean usu aipatua.

        Lili (II, 2, 16 t. a..) «Lilium convalium» Vulgatak, «Ibarlili» O.'ek. Lilikarietakoa, zitori ere esaten zaio euskeraz, urrintsu ta txuria, garbitasun eta araztasunaren iduria.

        Lore-txatal (V, 13) «Aren autzak... lore-txatal usaitsuak dirudite», ots, lore-osto edo petalak.

        Mirra (IV, 14; V, 1, 5, 13 t. a.) Mirra-txorta (II, 13); mirra-mendi (IV,6) t. a. Mirra-zuaitza, iru metru goiberaz, akezi arbolaren antzekoa da eta ba'ditu aran tzak ere. Landara au Arabi'n bizi da. Udaberri ta udazkenez, berez izerdi txuria iarioten du, negar-txorta iduri. Mirra aintzat zeukaten zerion lurrin gozoa zala-ta, baita osakuntzarako ere ona zalako. Gantzukiak ere mirraz egiten zituten. Aigitoarrek batez ere gantzukiok illak gantzutzeko zerabilzkiten.

        Nekosta (I, 17). Azkue'k ez dakar, Elizalde'k bai ordea, bere «Toponimia Vasca'n. Cupresus. Zuaitz onen zura ere ospe andiko zan. Badira Euskalerrian ere nekostak, beuren itzal belunez illerriak zaitzen geienbat.

        Okoa-k (VII, 9). Lakoizketak bere landare-tegian dionez, edozein landarek darizkion mordoak adirazteko erabilli oi da Goi Naparroan. Beraz, ederki Olabide'k Palma-okoak.

        Palma (VII, 8, 9,) Gurea ez da landare au, ala ere ezaguna sortzaldean ta lurralde epel-xamarretan. Palma zenbaitek arnari gozozko okoak damazkite, datilokoak alegia.

        Pikondoa. (II, 13). Auxe bai ezaguna bazter guzietan, gurean ere bai. Alare erriak dionez, Otzandion (B) pikorik ez omen da zoritzen edo eltzen. Otz geiegi nunbait.

        Pitxorra (VII, 13). Goi Naparroako itza au ere. Azkue'k Arakistain'gandik bildu zun. «Pitxorrak iriki ote diran», ots, landare-ninikoak (gemma yema).

        Sagarra (II, 5 t. a.), Sagarrondo.... Irakurleak ondo ezagutzen ditu.

        Saprai. (IV, 14) Crocus. Erderaz azafran. Euskalerrian ez dago saprairik, bañan euskerak erdel itz ori egokitu eta beretu du, eta Olabide'k erriak bezala darabil. Au ere landare urrintsua, margoz orizta; antxiñatean margogintzarako ere erabil oi zuten. Egun ianariak ontzeko derabilte eta margozteko.

        Saron'go loretxoa (II, 1). Vulgata'k «flos campi», D. et U.'k, «kampoko lorea». Eberkeraz ordea, Olabide'k bezela dio. Saron, Karmel-mendi ta Iope bitartean edatzen dan ibarrari zeritzaion, Palaistina'ko ibarrik emankor eta aberatsena. Zelai artan, mota guzietako lore ta arnariak bildu zitezkean, eta entzute aundikoa zan israeldarren artean. Egun ere, mendez-mendeko mortu-aldi baten ostean, emankortzen ari da Saron'go ibarra, antxiña ezagutu zitun edertasun guziekin apaintzen, Israel berriko seme kementsuen arnas berora.

        Urrilo (VII, 14) mandragora. «Mandragorae dederunt odorem» (Vulg., VII, 13), «Urriloek eman zuten usaya» U.'k, «Urriloek edatu dute beren usaina», D.'ek. Olabide'k, berriz, «Urriloek beren usaia dakarkigute». Bere aurretikoengandik iaso du Olabide'k itz polit au.

        Zuandor (IV, 13) ligustrum (cornejo). Vulgata'k ez du aipatzen itz au ezta Bonaparte'n itzulari biek ere. Itza ta landarea, noski, ezagunak dira Euskalerri osoan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.