Arpidedunei
Arpidedunen artean askotxo dabiltz oraindik urte-saria zenbat dan eta nun ordaindu ez dakitela
Españi ta menderrietan: 60 peseta.
Dña. Francisca Plazaola. Generalisimo Franco, 52. Mondragón (Gip). Frantzia ta menderrietan: 1000 libera.
M. Ramón de Agesta. 15 bis, R. George Bizet. Paris 16.
Amerika ta beste lurraldetan: 10 dolar. Oiek giroz edo txekez, Zuzendariaren izenera bialdu dezakete urte-saria. Venezuela'koek urrengo zuzenbidean ordaindu dezakete:
Dn, Félix Irizar. Edificio Chiquinquirá Miracielos a Hospital, n° 69 Caracas (Venezuela).
Milesker urtesaria igorri diguten urrengo arpidedunei: Eibar'ko J.S.M'ri, I.L., X. Z. eta J.M.K'ri. Gabiria'ko L ta S'ri. Aretxabaleta'ko F.U'ri. Oñati'ko J'ri. Pasai'ko J.E'ri. Mutriku'ko A.A'ri. Sta. Ageda'ko C.I'ri. Santutze'ko J.A.E'ri. Durango'ko E.R'ri. Sukarrieta'ko M.T.U'ri. Mexiko'ko M. G-U'ri. Ameriketan ez digu iñortxok ordaindu, esatea lotsagarria bada ere. Euskal aldizkariak, beste edonongoak bezela, ez dira aizetik bizi. Euskerazkoak ere ordaindu egin bear dira, naizta euskaldun lukur zenbaitek besterik uste.
1954'garreneko urte-saria ordaintzen ez digutenei, ez diegu aldizkaririk igorriko. Euskerak euskotar guztien laguntasuna bear du. Beraz «Eusko Gogoa» artzen duzuten guziok, saiatu zaitezte urte-saria lenbailen garbitzen eta kitatzen. Aunitz esker.
|