Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Godalet-dantza

 

Aresti'tar Gabirel

 

Aitak Aizaroz bildots bat

eran zezan

Olenzaroz

aker bat

eran zezan.

Ordudanixek ezin gogora

dazaket

bildotsa,

akerraren adarrak gaberik.

Adar hoiek kiribilkatzen dira

bildotsaren buru inguruan

oinhaze egitekoz.

Zuhaitzaren adarrak hedatu nahi dute

gizonen buru gainean

babes emaitekotz.

Zertzuk dira arduragarriago:

Akerraren adarrak ote?

Zuhaitzaren adarrak ote?

Zer da guragarriago:

Bildotsa ote?

Gizona ote?

 

        Poema hunetako Giltza. (Xede onaz izan dadin). Olenzaroz zen iaio Iesus zein deitzen baita Krist, eta Aizaroz zen hil, gurutze baten iltzaturik zen harekin gizonek pausoa dugun herioa. Badira orain bi mila urte, Iainkoak bere semerik maiteenari sorterazi eta hilerazi zeraukonetik. Eta badira orain mila eta ehun urte, Iainkoak iar zezanetik bere herririk maiteenaren (Maite ditunak zigortzen ditu Iainkoak. Berak esana.) Zuhaitza den sinbola. Bertutez berpiztu zen Bildots iainkotiarra. Bertutez darraio oraino zutunik, gerla tamalgarri baten ondoan ere (bertutez, mirariz) Haritz gizatiarra. Eztuzue burutaratzen Mari Birginaren sedea, banderarik ez duen herriaren kantagaieren itzaletan?

        Ete eztuzue ikusten nola etorten zaigun sortaldetik (hola etor zekidigun bildotsa ere) aker kirats bat? Eta eztuzue behatzen nola idokiten draukon Bildotskumeari, horek bizi izaitekotz premina duen aizea? Agirian dago gizona dela aker bat; bainan tzarki dinot, infra-gizona. Eta zer diferentza dugu infra-gizona, gizon arrunta eta supra-gizona tartean?

        Aker eta Bildotsa elkarrekin gatazken daudela, zela darabilkegu? Igurukiko ginake ea nor geretzen denz garaituna? Ez, eta gihoazen aitzinago ere! Iauz gaitezin bildotsaren alde, akerraren kontra. Orhoit dezagun eta, ezen akerkoiak ditugun askok bildotsaren soinekoak daramazkitela.

        Iarraik gaitezin bandera gabe, Euskalerria eta ez... Hobeki zerbitzatuko baitukegu bildotsa martirigoaz, reboluzinoaz baño.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.