|
Olerti
Katu-eztaiak
Amillaitz
Orain asiko dizut
istori berria,
apaiz biren arteko
kontu xelebria.
Katu ñabar txuri bat,
atzapar luzia,
sartu da bitartean
maleziz betia,
kardantxulo gaxoak
galduaz bizia.
Don Jose Domingo zan
Ezkio'ko apaiz,
Ataun'era aldatua
oso musu alaiz.
Etxean katu bat zun
guritua arraiz,
ta sabela betetzen
zekiña txuri-jaiz,
bere maltzurkeriak
erakutsirik maiz.
Katu ñabar-txuriak,
«Pitin» du izena,
baña itxura oso du
potolo gizena.
Ezkio'n gelditu da,
katu zar alena!
trasteak jaso arte
an dezan txalmena.
Ataun'era baño len,
egin du azkena
Don Juan Aierbe degu
orain etorria,
Bizkai'ko Urduliz'tik
aldatu-berria.
Berekin dakarkigu
txori kantaria.
Ezkio'n zabaldu du
abade-etxea,
ta mai-gañean utzi
kaiolan txoria.
Etsai maltzurrak azkar
artu du usaia.
Apaiza atera bezin
laster, an du jaia.
O, zein polita dagon
kaiola ta maia!
Atzaparra luzatuz,
ederki da saia.
Kardantxuloarekin
egin du eztaia.
Apaiz berria sartu
da berriz etxera,
ta ba-dijoa pozik
txoria ikustera.
Ai, ene! nork bota du
kaiola lurrera,
eta kardantxuloa
andikan atera?
Luma batzuk agertu
diote galera.
Ai, katu demonio,
deabru maltzurra!
Nork uste nere etxean
nuanik lapurra?
Nik astinduko diat
ire gain ezurra,
ondo neurtuaz
ire lepoko ezurra,
ta emen utzi iñukan
nagusi makurra!
Or dator apaiz zarra
Ataun'dik berriro,
ta apaiz gazteak artu
du aserre-giro,
aren pizti-lan txarrak
kontatuz biziro.
Apaiz zarrak algaraz
dio alaikiro:
«Kardantxulo bat, a zer
nolako zikiro!»
Trasteak batu ditu
etxea uztutzeko,
saku zar bat artuaz
piztia an sartzeko:
kardantxulo gaxoa,
ez dauka aztutzeko.
Katu zarra nai luke
jorra pixkateko.
Apaiz gaztea zai du
piztia astintzeko:
An da katu maltzurra
sakuan sartua.
Apaiz gazteak orain
du bere saiua.
Aiek katu marruak!
Ango ostikua!
Katuak atzaparrez
urra du sakua,
ta zulotik igesi
gorde du burua.
Aiek parre gozoak
apaiz zarrarenak!
Pixkateko ba'ditu
esteak etenak.
Katu belendrin ori
ikus nai lukenak,
San Gregorio'n billa
bitza aztarrenak.
An daude aren berri
Ondo dakitenak.
|
|