Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Ixo

 

Amillaitz

 

Biotzaren atera, bai bide ixilla!

An galdu zan betiko nere ames illa!

 

Paris'tik zetozen aurrak. Gezur polita!

Erregenetan oiñetakoak leioan jarrita.

Masusta gorri, sasiak:

aran gordiñei begiak.

Ostegun-atsalde, aur-jaia.

Uda! Eskolarik ez,

ta igerirako ibaia.

«Maitia nun zira? Nik etzutut ikusten».

 

Aurrak galdu zazkigu Paris'en

gezurrak asi dira itsusitzen.

Maiteak auzoan amets:

ari gozo, neri saiets.

Nun zera, Inez?

Besteari biotza: neri iges.

 

Begietan, euri gazi:

biotzean, gaba azi.

Dan!... dan!... Nor il da gurean?

Ames galdu bat zerraldo datza

nere barnean.

 

Ixo! Lo daukat gogoa. Ez bekit esna

aren malkoa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.