Elerti
Egun on!
Forkada'tar Mark
Goizeko zortzirak dira. Nere aoan zigarrotxo bat daukat. Zeñen gusto ederra eukitzen du goizeko lenengo zigarrotxoak! Errekiñaren gusto min-sendoa eta kafesniaren gozotasuna ezin obeki nere minganean jartzen dira. Nere dendatik arrizko kaleari begiratzen diot; dizdiratzalle, izpillua bezela ageri da arto dun euriakin eta oraindik artzen ari danakin; gora begiratu, eta begirasunak guardasolaren beztasun gogor bat artzen du; guardasol asko dantzan, illerarik gabe dabiltza kalerik aundinean, nere dendaraño. Bera begiratu eta osto gabeko ezki-ondoen (til-arbolen) bustitasun berdea sortzen da ur garbietako belarrarena bezelakoa. An ere, guardasol beltzak saltoka dabiltza, bustitasunetik igesika.
Euria ari du...
Iru laguni egun onak ematen dizkiet, bat batean esanaz. Zer lagun on! Burua nekatzeke «onak» opatzen dizkidate. Ondo dakite bai euriak egunetan segituko duela, eta oraingoa ez dala ain ona, aprillekoa bezelakoa. Berdin da...
Egun on!
Kalegarbitzalleak, bere gurdi eta astoarekin, erriko zikinkeriak ustu ditu.
Arre!
Kalegarbitzalleak Jon du izena, eta aren izena, gaur edo biar, etxe guztietan esaten da. Bere txapel gorriak Erriko langilleen ezaugarria irurogei urteko burua estaltzen du, eta orain antxen dabil atzo gabeko azkeneko ardotxoa edanez azaldu zan ume txoroa. Mozkorra ere arrapatu zuen.
Egun on!
Antoni da. Gore esnezalea, esnebezeroa, merkatuko azkeneko erosleak arrapatu nai ditu. Badaramatza lau dozena sagar, ganbaratik «artu ditunak». «Iru pesetan, amabi dira. Berrogetasei dauzkat, nylonezko galtzetak erosteko aski». Euritik anka egin naiez, kale-zulotatik dabil, bere abarka gomazkoakin eta artillezko galtzetakin; saltoka dijoa potzutik potzura, gure kale nagosian.
Egun on!
Enkarni da, izparringi-saltzallea. Bere goizeko deadarra, irrintzi bat alegia, sendoa da, gabaz egiten duena, ordea, musikala da, Harlem-ko «blue» bat ematen du. Aren deadarra, barnean sartzen zait. Erri-gabeko, negu gogorreko deadar atsekabea...
Izparringia letzen det. Gaur, su-ondoko katuak bezela, kalera begiratu bear det.
Egun on!
Ona emen maixu-zarra. Aurreko bebarru zuluan, izparringiari lenengo begi-ukaldi bat ematen dio. Euriak ez dio lagatzen pasira egiten. Eguzkipean, irakurriz, erri guztia korritzen du. Iru buelta ematen dizkiola esaten dute. Iru kilometru dira!...
Egun on! Egun on! Egon on!
Bederatzietako meza bukatu da. Erriko zarrak dira: Bishente, Kepa, Joxeba, Joakin... Gaur euriak ez diete laguntzen beren izketak egiteko. Aien izketak: Erriko goraberak, Antonioren eriotza. «Ez zan bada, ain zarra, irurogei urte zeuzkan... » «Zera... Aita Mitxelena omen dator Sortzez-garbikoaren beratziurrenerako...
Gaur, beren indar eskaxekin, euriari anka nai diote, xementoxepean azkar biltzeko. An itzegingo dute, zigarrotxoa erre ondoren. Bañan... kontuz! Lan-eguna baita.
An dijoazte okertuak, dardaraz... A, zartzaroa! Egun on!
Ondo jositako brux batekin, alpraketa gomazkoekin, berrogetaz urteakin gazte... Zenbat Joakin? Esan det bere izena. Orrelako gizonak erri guztietan izaten dira. Potola, bere pottoltasuna parregarria da. Ez al det esan? Ipuin denak dakizki, politikoak ez, eta buruan ondo ordenatuak dauzka, liburutegi baten bezela. Bañan parrerik geien berak egiten du. Andrekeriak guztatzen zaizkio, erriko jauntxoak zirikatzen ditu bere pentsamendu libriak esanaz. Itz-jario da, izketen jardun bear... Alare zenbat bider bere gana joaten gera denbora goibel auek zerbait alaitzeko!
Aren dendara, jaki-denda, gende asko joaten da. Itz egitera? Erostera?
Bere gaitzak esan ditut, bañan askotan nik ondo dakit engañatu egiten gera. Limosnatxoak egiten ditu... goizean goiz elizara ere joaten da. Amaikatxori laguntzen ikusi det!
Egun on!
Gizon puzka aundi bat datorkit neregana. Errizaina da: Algoazilla. Ark ez du euriaren bildurrik. Zeñek eta Kapitañak? (bere gaitzizena) Rusia'ko otzak ondo proatuta dago. Beko kaletik dator, bakarrik, pauso sendoan, oldozkun gogorrakin, altuakin 1,90 goiberaz txapel txiki, jantzi kaki, larruzko porra ta euritako plastikuakin. Zenbatetan erabiltzen ote porra ori?
Gutxitan. Umeak Kapitañaren bildurrez bizi dira. Ume bildurra jolas bildurra.
Egun on!
Tere da. Alai, txikia, kuttuna, eta irriparre bat badauka izotza urtzeko modukoa. Merkatutik dator, bere guardasolak ura darlo. Egunero elkarrekin bi itz egiten ditugu. Ark bere gauzak, nik nereak, bañan gustokoenak Patxirenak zaizkio. Maite du!... Bañan buru auste aundiak dauzka bere gaiñ.
Guardasola irikitzen du eta, agur xamurrekin, badijoa noski, pentsa-pentsari... Laga dezagun bere oldozkunetan sartuta. Orrelakoa izango zan, nonbait, «Hamlet» eko Ofelia buru ori, txiki bañan ondo neurtutakoa, irripar goxoarekin, garbi eta argia...
Gaurkoa ez, da beste egunak bezelakoa izan. Ikusiz oldoztun jarri naiz. Nere denda oraindik zikin dago, paperez, errekiñez... Euriakin batera, bere filosofia sartu zait nere burua igartuaz.
Dendan sartzen naiz. Oraindik atzoko izketen usaia dariola dirudi. Sudurrean sartzen zaizkit bustitasun eta errekiñen usaiak. Ateak eta erakus-lekuak zabaldu ditut argia sartu dedin. Zer argi sartuko ote da gaurko denbora onekin. Erratza artu eta denda garbitzen asi naiz, bañan... norbait sartu da...
Egun on!
Azkoitian
|