Ereserti
Frederick Chopin
Arantzibia'k
Eres-zalea ba-zara, ta loreskin-zalea batez be, ezin egon Chopin'en erestiak jo bage, atsegin bizi bat zure biotzean izan bage bere eres-lanak entzunik. Bein baiño sarriagotan esan dot neurekotan: Al izango ba'neu nik Chopin'en antzerakoa izan, aren eskuak euki, aren adorea lortu! Chopin dana!
Egiz, Chopin loreskin-aztia izan zan, berezko loreskin-sentzuna eban, loreskiñerako jaioa izan zan. Loreskiñez oldoztuten eban, argiñak arriaz lez, margolariak margoaz lez. Chopin'en izena esatea, loreskiña aitatutea da. Amaikatxok Chopin'egaz amets-egin dau! 1810'gko Otsaillaren 22'gn., Warsaw edo Varsovia'n (Poland) jaio zan. «Bere aita pantzetarra izan zan, polandarra bere ama. Eta Chopin'ek erri bi onein gauza egokienak bereganduten jakin ebazan: Poland'ek, zaldungogoa ta oiñaze-ezazola emon eutsazan; France'k, bere ganora lerden ta politasuna; Deustch'ek edo Alemania'k, erromantiku-gogoa. Baiña loreskiñean jartzen ba-da ta joten asi, ezta orduan polandarra, ezta pantzetarra bere, ezta doistarra be: goragokoa baiño, ta Mozart, Rafael edo Goethe'ren errikoa dala esan daiteke, ta amets-tokiko lurraldea bere aberria». (Heine'k).
Bere aitak, pantzes-elea irakasten eutsen bereziz sendi aberatsen semiai; beraz, Perderika sendi jakintsu ta bikaiñekoa izan zan.
«Txiki-txikitatik Zywny'gaz loreskiña ikasten asi zan. Amabi urte izan orduko, bere irakaslea goragotu eban, eta aurrerantzean loreskin-ikaskizunak irakasle-launtasun baga egin ebazan. Amalau urte ebazala, eres-gintzan Joseph Elsner'egaz jarraitu eban. Bitartean, Varsovia'ko Ikastetxe edo Liceum'era joaten zan, eta bere ikaskizunetan guztiz argia zala erakutsi eban, Poland-edestian eta elertiar batez be. Gazte azkar eta zolia zan eta gogara edo umorearen sentzun argia eban.
1827'gn. urtean Ikastetxeko mailla artu eban ezkero, bere bizi guztia eresertiari emon eutsan.
Bere lenengo ereskizuna Viena'n jo eban, ogei urte eukazala, ta txalo luzeak entzun ebazan. Urte bete barru, Viena'tik Paris'era joan zan. Polonia'tik iges, errusuek su ta garrez artu eben bere aberria-ta. Oraindik, Paris izango da bere bigarren aberria. Paris'ko ertilari ospetsuenak eta aundiki-sendiak, besoak zabalik agurtu eben ogeta bat urteko gazte au; beingo baten, Paris'ko modako gaztea izanez biurtu zan; neska gazte berezienak bere musika irakaskizunen guraz ebiltzen.
Urte oneitan, ainbat ereskizun jo ebazan guztien aurrean, baiña aundikien etxetan batez be, entzule bikain eta gutxiren aurrean jotea naiago eban-eta. Liszt, Berlioz, Hiller eta beste ereslari askoren adiskide egin zan. Erromantiku utsa zan danean, gorputzez, izakeraz eta bere bizieraz. Aldi onetan, biotz zalekeri batek lotu eutsan biotza: George Sand edestizun-idazle emakumeak. Au. 1836'gn. urtean zan. Urtebete barru, bere bularreko gaitza zala-ta, Mallorca'ra joan bear izan ziran biak, eta an bizi izan ziran amar urte. George Sand izan ei zan Chopin'en goi-argia, askotan guztiz zuzen jokatzen ezpaeutson be. Azkenengo urtietan, bere osasun onezak gizon laiñotu ta suminkorra egin eban, Alan izan arren, ainbat eresti egin ebazan loreskiñez joteko, ta oneik ei dira bere lan onenak eta loreskiñerako dagozan lan onenak; bere «Prelud» txorta be antxe egin eban.
Il aurreko urtean, bere antxiñako gurari aundia lortu eban: London uria ikertutea. Paris'en egin eutsen abegi ona egin eutsen londondarrak be. Errege ozte, aundiki ta ertilari ospetsuen zeregiña, Chopin'i euren opari, onesan eta maitasun guztia eskeintzea izan zan; baiña arela, zoritxarrez, bere osasuna makalago ipintzen lagundu eutsen. Barriro Paris'era biurtu zanetik lasterrera, Chopin gaixua, adizkidez inguraturik, Urrillaren 17'gn, egunean il zan, 1849'gn. urtean, 39 urte ebazala. Bere gorpua Cherubini ta Bellini ereslarien artean lurpetu eben.
* * *
Egun batez, Bilbotar batzuk etorri yakuzan etxera, ta Chopin'en «Valse» txorta ekarri eutsen anai nagusiari. Ni txikia nintzan orduan, baiña oindiño buruan dodaz nik nebazan gogoak aundi egin nendin, neuk be «Valse» areik jo egin nengiazan!
Chopin'en loreskin-teknika ez da bere aurretikoen antzerakoa, bere-berea baiño. Ez dauz jarraitzen iñoren eres-araurik, «Sonat» eta «Kontzertu» etan izan ezik, bere goiargiak dirautsona idatzi baiño.
Eres-era barri batzuk egin ebazan: «Nokturnu» ak, laugarrenetik aurrera, Field irazalearen arauak itxirik. Entzun edo jo egikezuz Camille Pleyel'i opaldu eutsan «Nokturnua» (Op. 9,2'gna.); atsegin be atsegin izango yatzu; ni neu ez naz iñoiz aspertu ereski au joten, lenengoz entzun nebanean biotz-barreneraiño sartu yatan-eta. Baita aren «Baladak» be, (Op. 47, e.b.), «Polonesak» (Op. 40, 1 ta 2.gna., ta Op. 53, e.b.). Chopin'en «Polonesak» lore-artean eskutauta dagozan kaiñoiak dirala, diño Schumman'ek, eta Paderewski'k: «Chopin bere biziko muga-gizona izan zan; bere erestingien bitartez, aberri-muga gaiñetik zear, Polonia'ganako maitasun gebendua zabaldu eban-eta». «Improntuak» (Fantasia-Impromptu Op. 66, e.b.) «Valse»ak, zure itun-aldietan poztuko zabezen «Valse»ak. «Mazurka», «Scherzoek» eta «Ikaskizunak».
Loreskiñari emon eutsan sekulako indarra, ta arrezkero ainbat loreskin-iotzaille agertuko dira or-emen Europa guztien, Chopin'ek itxi eban lorratzari jarraitu naiez.
Zuk artu daikezu ereslarietatik geien nai dozuna; baiña Chopin atsegiñen izango dozu urrean. Ez diñot besteak baiño geiago balio daunik, atsegiñen izango yatzula baiño. Onegaitik asi naz Chopin'egaz.
|