Euskera
Euskeraren alde
Tauer'tar Norberta
Uztaillaren 11'etik Agorrillaren 1'eraño Baiona'n eta Euskalerriko beste tokietan Clément Mathieu Akitze'ko apezpiku jaun guztiz agurgarriaren burutza-pean egin zan Eusko-Ikaskuntzaren VIII'garren Batzarraren lanez arretarik aundienaz irakurri dut.
Benetan txit pozgarria da ikustea nola Euskalerriko ikurriñaren itzalpean jakintsu ta abertzale zintzo askok lan-egiten duten eusko jakintzaren abar guzietan.
Zoritxarrez, berri illun batek, euskeraren euskerari buruz, sakonki ikutu zidan biotza, azkeneko ogei urteen barnean euskeraz itz-egiten dutenen kopurua 700.000'tik 525.000'ra beratu zala.
Euskeraren egokera txar au ikusirik, Batzarrak bide egokiak artu zituen aberri-izkuntzaren pizkundea zirikatzeko.
Bañan gogoetatsuen alegin guziak alperrak izango dira, euskotar guziak ez ba-diete lagunduko.
Orra zergatik lerro oiek zuzentzen dizkiedan euskotar guziei, bai Aberrian bizi direnei, bai mundu osoan sakabanatuei. Oiei guziei gogorazten diet beren eginbide nagusia dela indar guziak ilzorian arkitzen den euskerari eskeintzea.
Ez da aztutzeko izkuntza dela abenda bakoitzaren zeingirik argiena eta aren gogoaren agerkun onena. Euskalerriak daukan jatorrean / kantu, ipui ta oiturak, sinismena, erri ta etxeen izenak eta abizenak / au gauza atxikirik zaio euskerari. Itz batez, Euskalerria ezin bizi da euskerarik gabe, euskeraren eriotza izango da Euskalerriaren galbidea ere.
Euskotarrak, ez ba-dezute nai zuen Aberria galdu, bearren zerate euskera gaizkatzeko lanean euskal-jakintsu ta idazleei lagundu. Euskeraz itz-egiten ez ba-dakizute, berealaxe ikasten asi bear dezute, ba-dakizute, erakutsi zaiezute zuen aurrei ta adiskideei. Laguntza eman zaiozute euskal-elertiari, euskal-aldizkariak arpidean artu, euskal-liburuak erosi ta Batzarrean artutako erabakiak beteaz.
Euskeraren aldezko lanarengatik zuen aurren eskerrona izango dezute.
Praga'tik 1954'gko Urrillaren 25'ean.
|