Olerti
«Orixe»-ri ongi etorria
Garmendia'tar Jon Zeleta
Urteak juan eta
urteak igorri:
beyan dakus Lazkano,
goian Olaberri;
aurrez «Lazkaumendi»,
goitik «Urbaundi»...
Guatemala'tik zaigu
«Orixe» etorri.
Alaitu gaitu, guztiz,
Euskal-idazleak,
«Orixe»-ren ostera
onuntz etortzeak.
Olakoen bearra
ba'du Euskereak:
ixeka ez-dagion...
arrotz-izkuntzeak.
«Urte Guziko Meza-Bezperak»
ta poema «EUSKALDUNAK»,
zoragarrizko idazlan
bikain ta sakonak.
Gure ustez dirade:
liburuik onenak.
Biotzez damaizuguz
zorionik-onenenak.
Labayen'ek goretsi'du
«Orixe»-n poema,
egilleai emanaz
merezi dun fama.
«Laburpena» deritzon
bere idazlana...
gezurrik esan gabe:
izen-jabe dana.
Agur, «Orixe» maite,
idazle argia;
zugandik izan degu,
guk, zer-ikasia.
Omen kaskar au dezu,
Ongi merezia...
Biotz-biotzez dizut:
!ONGI-ETORRIA!
Olaberri'n, 1955.
|