Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euzkeraren alde

Euskerari nola eutsi

 

Bitargi

 

Euzkerari zelan eutsi, emen eta an irakurten nabil aspaldion, orain bakarrik ez, urteak dirala be bai.

        Oraintsu, barriz, Tauer eta Aspaldikoren idazlanak, «Euzko-Gogoa»ren azken-zenbakian (1954'gko. 9-10'gn.). Oso tamalez itxi gaitu lenengoak, azken ogei urteen barruan euzkeraz itz egiten dabenen kopurua 700.000'tik. 525.000'ra jatsi dala ikusirik. Bigarrena barriz, (Aspaldiko), euzkeraren batasunera doakigu, euzkelki edo euzkel-dialektu guztiak bat egin dagien, edo gipuzkera Bidasoz onuntz eta laburdiera aruntz, geratu dadizala euzkelki bakartzat.

        Egia dana, guztiok ikusten doguna, euzkera gutxituaz doala, ta euzkeraren batasun ori lortu orduko, gure izkuntza azkenetan egongo dala beste bide batzuk jarraitzen ezpadoguz.

        Euzkel-lantegi barruan gabiltzanok, iru bide ikusten doguz gure izkuntza aldeko bearrezkoenak: 1) ETXEA; 2) IKASTEGI EDO ESKOLA, ta 3) ELEIZA. Gaurko egunez laugarren bat be ipiñi daiteke: Aspaldi onetan sartu dan erdeldun taldearekin ezetako artu-emonik ez eukitea-edo.

        Norberaren etxean dagoz benetan euzkeraren gaizkatzaillerik ziurrenak, oiñarririk gogorrenak: GURASOAK. Onen eskuetan dago euzkera euren semeak ikasi dagien; eta txiki-txikitatik euzkeraz egiten oituten ezpadira, latza izango yake aunditan egitea ta errezenera joko dabe, erderara. Emakumea, bere utsalkeri bereztasunez, erderara doia geienetan, buru ariñak diran emakumeak batez bere, (ta buru aundiputzak dirala geienak autortu bear, ezkondu aurretik batez bere). Baiña ezkondu ezkero, jakin egizue, senarrok, zuek zariela etxeko buru ta gogor egin daikezuela emazteari norberen gauzai eutsiten, semeai euzkeraz irakasten eta egiten.

        Baiña norberaren euzkel-gizaki (personalitate) agiriena galtzen doala edo galduta dagola esan daiteke, antza: gogaiki (ideal) zitalez, barruko azken-indarrak amaitzen doaz apurka-apurka, ta euzkera —gogo emai danez— baztartuten. Geienak, gogo-indar baga bizi dira gaur: gorputzaren atsegin eta nasaitasun-egarrikeriak iruntsi dauz gogaiki zindoak, gauza errazen jopu eginda gelditu da oraingo euzkelduna. Gurasoen artean, bata euzkelduna ta bestea erdelduna dala? Semeak erderaz. Euzkeldunak dirala? Olan be, erderaz askotan, buru-jantziago-edo dalakoan.

        Eta IRAKURRI, irakurri zer? Izango dira urrean eguneroko izparringi eta bost-sei illeroko aldizkari. Baiña euzkerazko aldizkaririk, idaztirik edo irakurkairik? Ez euki ezta ikusi be! Erderaz diran gauza guztietarako dago dirua: kine, antzerki, ostiko-pelota, izparringi, idazti, aldizkari ta beste mila gauzatarako. Eta orren oiñaze gogorra eta-da, adibidez, urtean 60 laurleko ordaintzea «Euzko-Gogoa»ren arpidedun izateko besterik ezpada? Asko deritzazu? Ipinten ete dozu, ba, beste txanponik euzkeraren alde?

        Aitu ondo: Euzkera, euzkeldun guztiona dogu, karlistok; euzkera, euzkeldun guztiona dogu, abertzaleok. Ez da euzkera alderdi onena, orrena edo arena; ez dago euzkera iñungo alderdi ta politikari begira, oneik baiño askoz zarragoa dalako. Euzkera baga, Euzkalerria ilda geratuko litzake; Euskalerria ta euskera, bardin da. Euskalerriak euskeraren erria esan nai dau-ta. Beraz, euzkera ilten dan egunean, ez da izango Euzkalerririk, Erdel-erria edo beste edozer baiño. Euskerari eutsiaz, «tradiziño» ederrenetarikoenari eutsiten dautsagu: osterantzean, barriz, ez litzake izango «tradiziñoa» aldeztutea, «traiziñoa» egitea baiño.

        Euzkeldun gurasoak!: tradiziño antxiñekoena gorde ta jarraitu egizue.

        IKASTEGIAK ETA ELEIZA.- Gurasoen ostean ikastegi edo eskola ta ikastetxetatik dator indar aundiena urrean. Baiña onetan, ez dogu gaur egunean eskubiderik ezertxu be. Euzkeraren galbiderik aundienetarikoa, eskoletatik datorkigu. Ez uste izan, baiña, berez galbide aun diena danik: gu be eskoletan ibilliak gara txikitan eta Fernández ta Rodríguez erdeldun utsak geukozan irakasle Ez zan a orduan euzkera galtzeko arrisku aundi-aundia. Zegaitik? Egingo genduan bai erdera motroilloz eskolan bertan; baiña eskolatik at eta gure jolasetan euskera bakarrik erabiltzen genduan, gure gurasoak gogoz edo espirituz oraingo aldikoak baiño euzkeldun garbiagoak eta jatorragoak ziralako, euzkeraz egiteko euren jarraibide zuzena ikusten gendualako gure etxeetan. Baiña gogoa txikiturik, ez dago barruko indarrik be euzkeraren alde, ta eskolako erdal-indarra urten bear garaille umeen artean.

        Lotsagarria da, gaiñera, eskoletan eta ikastetxeetan euzkeraren aurka egiten dan burruka, munduko ele-jakitunak euzkeraren alde esaten dabezan goraltzakarren Eta ez dira atzean geratzen burruka ortan LEKAIDE LEKAIME IRAKASLEAK: badakigu Eskoriatza ta Elorrio'ko Marianista-ikastetxetan, adibidez, mutikoak euzkeraz egitearren ainbat bidar jolas-tokietan ormari begira belauniko egon dirana. Baita Jaungoikoak daki nungoak diran ikastetxe oneitara datozen irakasleak be ta euron etxemugetan sartuaz euzkerarentzat «klausura» osoa dagola be. «Ay! se falta a la santa caridad», esango dautzue toka zabaldun lekaimeak, zegaitik euzkeraz egiten ez dan itanduten ba-dautsazue. Ez dakie oindiño, —edo ez dabe jakin nai—, norberaren izkuntzari eutsitea, sortsezko legea aldeztutea dala, TA SORTZEZKO LEGEA EUREN GANETIK DAGOLA... Nundik sortu da baiña, lekaide-lekaimen artean euzkeraganako orren amurru izugarria? Iñoiz al izan gara ba, euzkaldunok, uzkurtz edo erlegiñoaren arerioak? Ez ete dira bizi ikastetxeok euzkeldunon diruz? Ez daiela esan gero LEKAIDE-LEKAIMEAK dirala EUZKERAREN ARERIO AURRENETARIKOAK. Gogoan eukitekoa izango da zuen burruka euzkeraren aurka.

        Orren antzeko zerbait jasotzen da abade batzuen artean be umeei Kristiñau-ikasbidea edo Doktriña irakastean: erderaz irakatsi bear! Ipiñiko neukez bertontxe TOKI ta ABADE batzuen izenak, umeai, tautik be erderaz jakin ezarren erderazko dotriña buruz sartu erazo dautsiezanak, zer diñoen ez dakiela. Ume orreik jakingo daben dotriña aunditan! BA-DAGOZ, Bizkaian beintzat, erri batzuetako abade ta txaunburu (párroco) EUZKERAZ AITU BE OSTA-OSTA EGITEN DEBENAK, erri euzkeldunari iñoiz be itzaldirik egiten ez dautsenak, baserritarrai entzun euzkeraz eta erantzun erderaz egiten deutsenak. Egun bat ez al dogu urtean «Pro clero indigena»ren alde otoi egiteko ta dirua batzeko? Ala eskari au urrutian bakarrik betetzeko ete da ta ez gure artean? «Abadeak emengoak dira...»- esango dau norbaitek-. Bai, olantxe da orain arte; baiña emengoak izanarren, euzkeraz itzegiteko beste ezpadakie, edo jakiñarren euren eleiztarrai egiten ezpadautse, emengoak ezpalitza letz dira, Madril'ekoak edo ba'litzaz lez. Izanez bat eta egitez beste bat. Eta onela ezin daiteke.

        Gero, ikusten ete dira eleizetako atetan euzkerazko irakurgai edo iragarkirik? Dirua eskatzeko ezpada, iñoiz bere ez. Eta abadeen «Boletin Diocesano»an? 1936'gko Dagonilletik aurrera, lerro bat bere ez Gazteiz'ekoan. 1950 garren urtetik, Bilbao'ko goterki barria irasi danetik badatoz orratiño noizean bein gotzain-idazki batzuk euzkeraz, ez asko.

        EUZKALDUN ABADE BARRIAK eurak, zenbat euzkera dakie? Iñoiz irakurri ete dabe Abade-Ikastetxean euzkerazko idaztirik eta Euzkal-Elizti edo gramatikarik? Derio'ko Seminarioan ez dabe eleiz abesti bat bera be euzkeraz abestuten, eta beste ezertxu be euzkeraz egiten Jakiña, euzkeldun ez dan Rectore bategaz... (arabarra bera, Bizkaian ez daukagu «kategoria»ko abaderik eta Arabara joan bear billa... gero Cuenca'ra jungo dira...) zelan erabilli euskera? Eta oraingo abadiak «formacion completa» dakarrela esango dauskue gero, edozein mutil kaikuk baiño euzkera gutxiago dakien abade barriak! Zerbait aztertu egizue SEMINARIOKO NAGUSIOK, Eleiz legediak dakarren 1364'garren arauren bigarren ataltxoa Linguis praesertim latinam et patriam alumni accurate addiscant, au da, «Ikasleak izkuntzak arduraz, zintzoki gaindu edo ikasi daiezala, latera ta aberri-izkuntza batez bere». EUZKELDUNEI EUZKERAZ, ta zeuok batez bere ELEIZGIZONOK.

        Arritzekoa izango ete da ba, egite guzti oneik aurrean eukirik, geroago ta gogo gutxiago dagola eleiz-gizomentzat otz geiago eleiz-gauzetarako ta eleizarako ikustea? EUZKERAREN ALDE EGIZUE ORAIN, ELEIZ-GIZONOK, BIAR EDO ETZI ZEUON ALDE EGIN DAGIAN EUZKALDUNAK ETA EUZKERAK.

        Azkenez, zelan tope egin sartu dan erdaldun taldeari? Gai onetan, itxi dagitsadan besteren bati berak uste daiana esaten.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.