Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Etxaitar jaunari

 

A. Iturriotz

 

Euzko-Gogo'an, bere 9-10 grn. zenbakian zedorrek argitara zenitun lerroak AITZ itzari buruz, ni naizen euskera-ikasle apal oni ososoan izan zaizkit onurakor, oraintsu irakurriz-gero.

        Baiña, ba-dakarkizu bertan, zertxobat, egi garbiaren magaletik at dabillena. Ona emen zer:

        ZULAKAITZ (zulo-k-aitz), «cincel» Eibar'en.

        «Cincel» orrek zauritu dit apurbat ene eibartar izate arrotasuna, egun baño len ere gauz idekoez iñoiz bein agitu zitzakidan antzo.

        Jakiña, ezin genbilzke eibartarrok arroegi geure izkeraren politasuna dala-ta; erderakadak geron erausietan sarrerazten dituguna ezin uka dezakegu. Baiña, Etxaitar jaun ori, non ote erderakeri oriek sartzen eztituten tokia? Zedorren errian, noski, dala dalakoa bera?

        Alare, gatozan arira. Gure errian etzitzakio esaten «cincel» zulakaitzari, goizabal baizik; eta beran (berana) tresna ori estua danean, orrenbaten bedarra esan naian, edo ta baititeke ere beran ori burnia berontz sakailtzekoa izaten dalako. Zedorrek asma dezakezu orretzaz nik baño obeki.

        Eder izango zaitzulakotan atera nai dizut egizko gertaera auxe: Eibar'ko seme banakak joan oi ziran Oviedo'ra, orain berrogeitamar urte ta geiagoz, ango izkillutegian lan egiñen. Egintza orren eragipenez, asturistarrek lantegi artan «la barautza», «la ortza», la ardatza», izendatzen zituzten tresna oiek, gazteleraz broca, cuchilla, machuelo diranok. Eibartar aiek «brokia» esaten ikasi bearrez (egun ia Euskalerri osoan esaten dan iduri) barautza esaten irakasi belarrimotxei; oar ezazu nolako sutsu erabil bearreko izango zituzten itz oriek, gutxienek geienei mingañen ezarrerazteko.

        Bestalde, toki askotan entzuna al duzu «sierra» orde epaikia desaiela? Ta epaiki-etxea arco de sierra'ri? Zoaz Eibar'a, apaiki ta epaiki-etxe an adituko baitituzu.

        Ortik at, ba-ditugu ere ainbat itz geure-geureak. Gauz edo izakera bitxiei «abosiñaua» esaten zaie an; «brintxo laua» dotore ta argiak diranei. Orra pelota-jokoa bera; «parebiak» edo «pareta-biak» nonnai; Eibar'en, ordea orma-biak, eta alaxe naiala itz.

        Azkenez, entzuidazu, arren, beste gertaera abosiñau edo bitxi au: emen, Mexico'n bertan, bein baten maiean nengon, bazkaitan, adiskide min batekin, Azkoiti'ko semea bera, gazteleraz mordolloki ta parregarri egiten zuena, ta ona emen zer esan zidan abagune artan: «nai al dek miela, Anton?» Miela erle-ezti gozoari... Egundaño alakorik...! Babak edonon egosten dirala-ta nago.

        Bidenabar bai ta esan bear dut, euskel-gaizto ugari baitirala izan gure errian, erbestetik bizibide billa ara egiñak. Ez gaitzazute nastu, arren, alakoez. Gañera, zer dala-ta izan ote dira oiek euskel-gaizto? Bada gure errian besterik etzutelako, gaizto ta abar bederen, euskeraz ikastea baizik. Euskeraz ikasi edo mintzul arki bear, bai barkilleru, bai txapel-oker, bai doxtar, bai frantzitar, bai nolanaiko orok.

        Bai al balitz gerta ori bera Euzkadi bazter orotaz...!

        Etxaitar jaun ori, ezertxo txarrera artuko eztidazun itxaropen aundienaz agurtzen zaitut, eta agitz litzaidake on zeure adiskideen artean sar baninduzuke.

 

Mexico'n.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.