Irakurlearen Txokoa
Irakurlearen txokoa
Ba al dakizu irakurle? Iñoiz ere ez naiz arkitu nere bizi guzian gaur bezin antzu; iñoiz ez zaizkit nere amar atzak ain nagi idazteko gertatu. Idatzi bear alare irakurlearen txoko au nolarebait betetzeko. Gaiak etzaizkit palta, biotzak ordea ez dit lagundu nai idaz-lan ontan. Au ere bada ba... Ezta munduari betiko agur egiteko ba'nengo ere! Nerez ezindurik nagoenez gero, mintza bitez gure irakurleek. Bear bada atsegiñago zaizukete zuei ere, legor zabalean or-an sakabanaturik dauden irakurleen aots zolia entzutea. Eta gaztenetik asiko gera:
Zer nolako idazlanetan erabilli bear dugu euskera? Arretaz irakur ezazu Santurtze'ko gazte batek galde oni erantzuten diona: «Lenen ta bein parkatu begi ogeitabat urteko gazte onen ausardia. 1954'gko Euzko-Gogoa guziak garaiz jaso ditut. Bai ta pozik irakurri ere. Beste gauza askoren artean, bai atsegin andia izan dodala Birgilio ta Zizeron latiñez irakurri ondoren berriz ere euskeraz irakurtzean. Ametsetan ere ez neban uste izango olakorik ikusteko nengoenik. Ta zein olerki ederrak. Ta itz-lauzko artikuluak.. Ezkerrak emon bearrean arkitzen naiz beraz aldizkariaren zuzendariari ta lankide-buruari, Orixe ta beste askori ere, igaro ditudan atsegin aldiakaitik. Berorren «Bidalien Egiñak» eta Sopokel'en Antzerkiak ikusiak ditut. Onein, Goldaketan eta Ebangelinen ondoren, beste idazti eder asko ikusteko egun zoriontsuaren zai nago. Batzuek lan goregiak eta zaillak dirala diñue. Nik ordea, oso bearrezkoak eta iakingarriak dirala uste dot. Orregaitik txaloka artzen ditut. Itz berri banaka batzuk kenduta, ederragoak emongo ebelakoan nago. Bestalde oso lan ederrak dira. Erriari ta jakintsueri begiratu bear yake euskera lantze ontan. Eta badagoz erriarentzat lan egin daikenak. Yakintsuentzat egin daikenak ordea, gitxi dagoz eta oiek ezpadagie, nok egin? Ta euskera yakintza sailean lantzen ezpada, ezin bizi izango da gaurko munduan. Batzuk olako lan aundien aurka ari dira, bere buruak euskaltzale agertu naiean. Olakoen iritziaz, errian dago euskeraren iraun-indarra, ta erriarentzat egin bear da lan. Egia da. Baiña askotan eurok ez dabe ez yakintsuentzat ezta erriarentzat bere lanik egiten. Erderaz ari dira geientsuenetan, erderaz idaztea ta itzegitea erosoago dalako edo idazten dabena geiagok irakurriko dabelako edo diru geiago ta entzute andiago ortik datorkielako. «Esanak eder egiñak lander». Itz bat ere aldatzeke eman dizkitzuet Santurtzeko gaztearenak. Benetan zoragarria ta pozgarria batik bat, gazteok euskerakiko orren aiolatsu ikustea, eta orren burutsu. Adiñekoek ere ikasiko al dute. Bai gazte! Oben dirudi baiñan egia da: euskeraren arrotasuna sortu bear dugu erdel-iarioak ixiltzeko. Eta arrotasun ori zuek gazteok batez ere biztu zenezakete euskal biotzetan, edonolako gaiak euskeraz erabiliz. Bestela, zuk diozunez, gaurko mundu ontan ezingo da gure izkera oparoa bizi, orain arte bezela bideak ersten baldin badizkiogu batez ere.
Takel gogorra. Ez gera arritu, baiña gure «...Euskera Urkatzen» artikuluak egundoko takel gogorra sortu du. Eztabaida eraiki du, eta eztabaida orren berri eman nai dizuegu irakurleen itzak aipatuz, naizta bear baiño geiago luzatu txoko au. Eztabaida guzietan bezela, aurkalari ta aldelariak ditugu emen ere. Onatx aurkalariak, asteko. «Adiskide batek esan zidana esango dizut zure Bizkaiko elizgizonei buruzko adarka ura aitatuz. «Euzko-Gogoa»n bakarrik esaten diranakatik parre egingo dutela. Ezpaigera irakurle askoren jabe. Gañera, askotan orrelako esamesak goiegi ez erabiltzea, obe izango zaigula: eta guk nai genukena geiago iritxiko dugula, sarriegi orrelako zigorrik erabilli gabe». Beste donostiar bat oro itz estaliz mintzo zaigu, ari gaitun idazlana aipatzeke. «Aukeran, bearbada, garratzegia eta goibelegia derizkiot, ara egia osoan. Badakit gure izkeraren egoera eztela atsegin-atsegiña eta kezkabiderik aski badugula. Baiña bein eta berriro ori esatearekin ezer edo zerbait beintzat aurreratzen aal dugu? Euskaltzaleek badakite geiegi ere, guk esan gabe. Eta euskaltzale eztiranek, arako Stentor aren mintzoa bagendu ere, elituzkete gure negarrak adituko, euskal-aldizkarietan ari geraiño beiñikbein.»
Ez diegu adizkide mami bi oriei arrazoirik ukatuko. Ala ere gure izkeraren inguruko bidegabekerietaz ixilik irautea, are kaltegarriagoa dala derizkiogu: ixil dagoenak onartzen dula, osan oi da; eta ez dezatela uste guk ere ixil egonez zitalkeriok onartzen ditugunik. Gure aldizkariak ez dula bear litzaken edapenik? Egia ori ere. Guk ez euki ordea beste biderik oiu latzok bazterretara el erazteko, eta euskeraz el-arazi ere. Ez digutela entzun nai? Gorrak eta zitalak nun-nai sortzen dira, gure errian iñun baiño geiago zoritxarrez. Ala ere ez gaitute gure lanean aterriko, ez orixe. Aldelariak ere baditugu, orregatio. Ara, zenbaiten iritziak: «...Euskera urkatzen, I'tar A'ren lanak, benetako min zorrotza emon daust; baiña tamalez, egia da diñona, egi utsa; neuk be zerbait badakit gai orretzaz, urtebete doi-doi baiña oraindik gure Bizkai errukarrian nintzala. Baiña mingarri izan arren, AGIRIAN EGITEN DANA, AGIRIAN ASTINTZEA BIDEZKOENA». Idazle au Perutik ari zaigu. Bizkaiaz ari giñan dalako artikulu artan, eta ona emen Bizkaitik diñoskuena:... «Bestela barriz, geien irakurri dana eta gogoz Euskera urkatzen izan dala uste dogu, guztiak axe datorrela ondo be ondo esaten dauskue-ta. Arelako lanak ugaritxuago etorriko balitzaz...? Premiña badago benetan ia zerbait itxartzen garan-edo. Jo, ekin ortixek». Buru ainbat aburu, osan oi da, eta ez da errez guzien gogoko litzaken aldizkari bat egitea, ez orixe. Gurea'n erosta geitxoegi darabilgula osan digute. Bai erostak badarabilguz, baita erosta ez diran idazlanak ere euskerari erderaz ari diran kritikuak baiño indar geiago dakarkien lanak izan ere. Beraz alde ortatik, iñork ezingo digu esan erostari soilak geranik; Ieremirenak io arren bestelakoak ere ematen ditugu. Ez da ontan bukatzen takel au. Bizkai'ko gazte batek diñona irakur ezazute: «Ta bide batez euskera urkatzen azken artikuluari buruz... kontuz, neurriz idatz bear da egiz aruntzago ez joatekotan. Bestela «De Ecclesia» ixtudiatu ez dabenen artean kalte andia sortu leiteke...». Eta nori egotzi bear diogu kalte ori? «De Ecclesia» ondo ikasita orrelako bidegabekeriak egiten ditutenei, ala guri, egia aitortzen dugunoi? Zeorrek ikus gazte. Baiña nere ustez, traktatu ori ikasi ta ipurpean iartzen dutenak, gero bidegabeki ibiltzeko, dira kalte, gaitzpide ta ondamen guzien iturri. Beste iñortxo ere ez. Eta aski takelik.
Eziña Egiña. Larramendiren aipatu itz bi ok, amaikatxo saiestu ditutela nago euskera ikastetik. Zakarregiak dira izan ere; edonork usteko luke, iñola ere ezin ditekela ikas gure izkuntza. Gaiñera deabruaren ipui hura eta ainbeste ta ainbeste ergelkeri barreiatu ditugu euskaldunok gure izkeraren ikasbidetik ainbeste ta ainbeste baztertzeko. Azken aldi auetan ordea, Larramendi ta deabruaren ipuiak askotxok gezurtatu dituzte. Onatx Buenos Airestik Albizuri tar Osbald'ek idazten diguna: «Guk Lopez Mendizabal jaunarekin euskal ikastaroa jarraitzen degu. Dakidan guzia bertan ikasi det. Ni ez naiz euskotarra, nere aitonaren aita zala baizik, eta nere sendian iñork ez du euskeraz itzegiten. Bañan gutxika asko egiten da eta onela aurrera noa». Albizuri iaunak odolaren deiari iarraituz ikasi du euskera, ederki ikasi ere. Beste batek arrien oiua entzun du, eta ederki ikasi du gure izkera. Ara Biurko iaunaren itzak: «Nere izkeratik errez ezagutuko duzu euskaldun berri naizela, erdera-usaia nabaituko baitiozu; bañan, ala ere, egiñalak egin ditut gure euskera maitagarriak bizi izaten jarraitu dezan. Nere errian, (Bargota duzu nere erria), lurraldeak bakarrik itzegiten dute euskeraz, eta aietatik ikasten asi nintzan ni lenengoz. Orain loretxo batzuk loretzen ari dira nere biotzean. Or dijoazkizu bi txiki oiek. Zure gogoko baldin badira, Euzko-Gogoan argitaratu, bestela puzkatu ta baztarrera bota. NAPARROA zarra euskaldun izan dugu beti ta nere aldetik euskaldun jarraitu dezan lan egiten dut pizkat; al ba da, geiago egingo det, gure Jainko onak laguntzen baldin badit nere lanean.» Iruzkinik ere ez dute bear itz zoragarri auek... Eta euskaldun jaio diranek zertan ari zaizkigu? Ikus eta ikas bezate. Ez dago ezinik, ez dago deabru astorik... Ez, euskera nai lukenak ikas lezake eta poliki ikasi ere, Biurko eta Albizuri'k bezela.
Arpidedunak. Ikus emen Batiz Aba, euskal idazle pizkorrak Kolonbi'tik diñoskuna:... «Euzko Gogoa aldizkari bikaiñena dala ta lagundu bear zaiola ta beste eztakit zenbat itz eder entzun dizkiet arpidedun oei (Panama ta Kolonbi'koei, alegia), baño ordaintzeko ordua danean, «tori ordain-saria» esan bearrez, eskua ondo gordegin zidaten len ere. Ta ni oiloak sastegian bezela aztarka ibilli bear besteen ordain-saria ordaintzeko txanpon billa? Ez orixe. Euzko Gogoa nai badute ordaindu dezatela. Euskeldunekin eta euskaltzale iatortzat beren buruak dituzten askorekin euskera alde lan egitea egiz aspergarria dala diozu ta ortan zurekin nago. Eskuetara eltzen zaion idazti bakoitza irentsi bear dula esan liteke nik emen Kolonbian dazagudan lekaide batek. E. G. aldizkaria eskuetan duela maiz ikusi izan det, poz betez beraren orriak irakurtzen, arpidedun nere bidez egiña baitda; baiño ordain ordua danean aserre...» Askotxori gertatzen zaie ori Batiz, ez bakarrik Kolonbin dauden euskaldunei. Okerragoa oraindik. Jakin ordaindu bear dutela ta ordaindu NAI EZ, euskal aldizkariak aizez soilik bizi bailiran. Eta gero ez dizute ikusi gabe utziko ez kine-mintz berri bat, ez ostiko-pelota, ez erdel izparringi... ori danori ederto ordainduta, besteak beste... Urrengo idazkian zuk aipatzen dituzun arpidedunak txanponak berotzen edo daude, oraindik ezpaidigute ezertxo ordaindu. Ia Batiz, kabitik uxatzen dituzun lenbaitlen txanponak kentzeko, oillo nagiari arrautzak bezela.
Ba ditugu oraindik atzera'tu xamar dabiltzan arpidedunak, Gipuzkoan batez ere. Saiatuko al zerate arpide-sariarena arin-arin kitatzen. Eta txoko ontatik gure esker onena agertu nai diegu aldizkaria ordaindu duten guziei. Aipamen berezi bat merezi dute urrengo oriek:
Belaustegigoitia'tar Pantzeska euskaltzale gartsuari. Mexiko'tik gure aldizkariari erakutsi dion onginai berezia gatik.
Venezuela'ko ogeitamairu arpidedun berriak. Milesker Ugalde'tar Martin iauna E. G'aren alde egin duzun lan ederragatik.
Baita zueri ere, Argentinako, emezortzi eusle berrioi. Orrela, euskal aldizkariei eutsiz, euskerari ere eusten zaio. Gure txaloak zuretzat Arregi'tar Errupin iauna ezin digu zun zabalkundearen alderako. Aldi berriak asiak dira zuentzat. Onezkoak izango aldira orko euskotar maite guziontzat.
Bost eibartarrak eta E. G.'ko liburuak. Iaso ditugu zuen izen-abizenak liburuetarako arpidetu diranen artean. Aurrera eraman nai genuke sail auxe, baiñan oraindik urruti xamar arkitzen gera sail ortan buru-belarri sartzeko bear dugun eusle-kopurutik. Zabalkunde ostoak mundu guzian edatu genitun, oparo edatu ore. Oso gutxik erantzun digute... Ez da arritzekoa, euskaldunok mundua gaizkatzen lanik asko bait dugu, anartean euskera ondatzen bazaigu ere. Eman da zabal zazu munduan frutua... naiz ta etxean egin jabe mahetua. Bigarrena ez da Iparragirrerana, nerea baizik. Urretxukoari aztu edo egin zitzaion nunbait arako «kanpo-eder etxe-kalte». Dana dala, ez dugu idaztiok argitaratzeko asmoa oraindik baztertu. Iritxiko gera. Baiña betikoa; laguntasuna bear.
Zenbait iritzi. «Aurretiz beste aldizkari batzuetan argitaratu lanak E. G.'n ez ontzat artzeak aunitz poztu nau. Sarri irakurri izan dituguz ba, ganor, bako aldizkarietan biri-birika ibilitako lanak, eta min artzen nuen, gero geure aldizkari ederrean ikusteaz. Min artu dute ere aldizkariaren ateburutik gure ikurdia baztertu duzutelako. Lenengo atostera eraman ziñuen eta gero Aberriaren ezaugarria agertzen lotsa diran txepel batzuekaitik, baztertu. Izenez ere aldatzea nai dula norbaitek? Abertzale ez diran bildurti orren esana egin badadizue, idazleren batzu galduko dituzutela uste dut... Orain au, eta gerotxoago abertzaletasunik eta ez aipatzeko eskatuko dizute. Burua makurtuko ote duzute koldar biotz-urri orren aurrean? Zertako ixuri gendun ainbeste odol gure mendi ezeetan?, orain txori-buru alen batzuen esanera makurtzeko ala?» Sukor zakustaz Aurraitz adiskide, alare zure deadarra ez da astantzekoa, ez orixe. Orregatik iarri dut emen.
«11-12-garren banakoa ere eskuratu dut eta atsegin izan zait. Ernagarri dira batez ere, nire aburuz behintzat «Euskera» izenburupean dakarzkian iru lanak: «Platon eta Eraklito»; itzulpenok: Reading gaoleko baladarena, Villasante'ren lanarena; bai eta jakina, jadanik ene oneritzia agertu bait nerautzun heiez, Vergili'ren unai-kanten, eta Euskal-mythologiaren jarraipenak. Irisarriren neurthitzak ere maite ukhan ditut. Nor dute authora?» Orra Mirande iaunak diona igazko gure azken zenbakiaz. Berriz ere, lankide aspergaitzei milesker eman bear dizkiegu. Gure guraria eskerren gainera zerbait geitxoago ematea litzake. Iritxiko ote gera io-muga ortara? Baliteke... Ia aztu zitzaidan... Salamanka'ko erretore dan Tovar iaunak gure zuzendariari egin dion gutun batean auxe zion: atsegiñez ikusi dula E. G. eta arretaz irakurri zula Mirande iaunaren «Irlandara: Haren historia eta egungo estatua».
BERRIAK
Galdos'tar F. Erregino SARIA. Jaun au Amasa (Gipuzkoa'n) orain eun urte jayo zan. Urte askotan Uruguay'en bizi izan zan, eta an il zan. Euskera ainbat maite izan zuen, baita euskel-oiturak be bere aberritik urrin bizi izan arren. Eta ez bakarrik ori, ba bere sendiari Amerika'n jayo ta bizi arren, maitetasun ori gogoz ezarri eutson.
Au gaitik, bere ondorenguak, euskera eta euskel-oiturari dioten maitasuna-erakutsiz eta euren guraso ona zanaren opalmenez, 1.000 peso argentinarren saribat eskeintzen dute.
Sari au, eusko-baserriatzaz idazkirik onena bialtzen dutenentzako izango da. Bertsotan nai idazki-leunez bialdu leike eta nai daben luzeeran.
Lan au EUSKALTZALEAK. Belgrano, 11 Buenos Aires'era aurtengo Urrillaren 30'rarte artuko dugu.
Izenpetu barik bialdu bearko da, atzalburu bat autatuz, eta idazkazal baten barruan, berton jarriz lana bialtzen duten jaunen izen-abizenak, zubenbidea eta aukeratu duten altzalburua.
Epai-maia EUSKALTZALEAK izentatuko du, bere garaian jakin-arzko epailarien izena.
Orra Buenos Airesko EUSKALTZALEAK igorri diguten agiria. Saiatuko al dira gure aldizkariko irakurleren batzuk sariketa ortarako lanak gertutzen.
Berri samiña. Tolosa'n il da Muxika Lasa'tar Josebe Martiñe Andrea, Valeriano Mokoroaren alargun zana, Mokoroa Aitaren ama. G. B. Benetan xoraturik irakurri dugu andre on eta benetako euskal-ama onen il-oroigarria; eriotza betiko bizitzarako atea izan zaio une larrri artan esan zitun itzetatik ageri danez: «Pozez nago iltzeko Jainkoari lenbailen kontu emateko pozak nago...» Eta Jainkoari eskerrak emanaz bere azken arnasa ialki zun. Euskaldun bizi, euskaldun il zitzaigun, euskera goxoa espaiñetatik zeriola... Bere senideek ar bezate gure samin-agurra, batez ere Mokoroa'tar J. Mari Aitak, adiskide onak.
|