Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Izan, egon, gertatu

 

Orixe

 

1) Erri-izkuntzan; 2) latiñean; 3) euskeran.

 

SARRERA

 

Zenbait izkerazalek asmatu dutenez, lenbiziko izkuntzetan ez omen zan itzak, «izan» esateko; «etzan» naiz eseri erabili omen zituten aren ordez.

        Dana dala Bizkaian neronek entzun ditut «ezan» izan ordez eta «egon» latiñaren aldi bateko «exsistere» ordez: Iaungoikoa ba-dago, Iaungoikorik ez dago.

        Exsistere ta istemi «zutik egotea» ziran, bai ta egote uts utsa ere. (Cfr, Ernout-Meillet, Diction. etymol. de langue latine; Boisacq, Diction. etymol. de la langue grecque).

        Tomistak etorri ziran arte, «exsistere» ta «alicubi inesse» orobat ziran: nonbait egotea, naiz urbil naiz urrun, naiz guk iakin, naiz guk ez iakin. Aiek sartu zuten «gertatzea» esateko, ta beren «exsistentia» gertaera bezala asmatu dute, gero ikusiko dugunez. Beraz, oraingoz gertaera ori alde batera utzirik, prae-esse/praesentia =inesse (exsistere)/exsistentia

        Au da, aurrean egoteak ez baitio zergauzari zerkirik ematen, ez eta nonbait egoteak ere. Sicut praesentia nihil quidditativum ponit in re presente, ita neque exsistentia in re exsistente.

Gauzak orrela zeuden tomistak etorri arte, eta oraindik ere gizakiak ola asmatzen ditu eskolan sartu gabe.

        Sistere sistentia, consistentia berez dirauken gauza adierazteko artu dute, lengo st-egotea baldin ba'zan (dagonari zerkirik erauntsi gabe) oraingo st- orrek zerbait erauntsi nai dio. Burni-aroko latiñean, praesens esateko assistens ere esan zuten (Christus assistens pontifex futurorum bonorum); instans (neque instantia neque futura). Oraiñaldia diote, beraz, eta nai ba'duzu, nola dauden ere bai, ez, ordea egote ortatik zerbait itsatsi zaienik.

        Substantia (quod substat accidentibus) eta exsistere (extra causas sistere) bi etimologi parragarri ateratute. Diraukena adierazteko persistens obeki legoke, ioan-etorkia esateko accidens utzirik.

        S. Tomas'en esse: ba-dalazko soil soiletik, zer-danera salto egin dute: aitorkizun uts utsetik zer-nolaetara io dute. Berez ez diteke esan lainkoaz praesse, inesse, adesse, ez baitago nongoan: non inest spatio. Gure euskerazko aditz-aurreko edo preverbo ba- orrez obekienik adierazten du «exsistentia» egiazko ori. Est Deus: ba-da Iainkoa; profecto est, certe est.

        Gilson oker ari da, prantsesak ez dezakela ongi itzuli «est, exsistit». Eskolastikoen latiñak baiño obeki, diot nik: «il y a un Dieu; hay un Dios», ser sartu gabe. Gaiñera esse, ba-dala besterik ez da, mugaitzik edo artikulurik gabe: ba-dana esateko to esse esan bear da, bestela ezin bereizi diteke aditz mugagabe edo infinitivo'tik. Onek aitortu besterik ez du egiten.

        Euskeraz aditza iokatzean batzutan ba ipintzen zaio aditzari, besteetan ez. Ba-dalazko utsean ari ba'gera. edo artan batez ere, ba- ipintzen diogu; zer-nolaetan ari ba'gera kendu egiten diogu, ta ba-'ren toki berberean galdekizuna ipiñi: ba-da Iainkoa; betikoa da Iainkoa.

        Egiazko «exsistentia». ez tomistena, gure baserritarrak ederki dio: «ba-dalazkoa».

        1) S. Tomas'en «esse» ontzat artzen da.

        2) Tomisten «exsistentia» txartzat uzten.

S. Tomas'ek beti «esse et essentia» erabili oi ditu baigauza ta zergauza ongi bereiziz. «Esse» izen bezala darabillanean, obe luke tó esse esan. Tomistek oker asmatu dute nere ustez «exsistentia», ta itz onekin naspilla gogorra sortu. S. Tomas'en esse «habere exsistentiam» da, ez gaiñera «habere essentiam». Petrum esse: Petro ba-dala (Petrus habet ut sit, habet affirmabilitatem).

        S. Tomas'en «esse» aitorkizun utsa da, baigauza da, zerdanik ikutu gabe. Erderaz esan, «hay». Ba-dala (de facto esse, revera esse) edozer gauzaz gutxienik aitortu ditekena da, (minimum quod praedicari potest de quacumquere). S. Tomas'ek bere argibide aipatu artan au dio: «Unum est scire quid sit homo aut bellua, et aliud an sit, seu de facto esse suo». Ortatik ederki esana dago «Exsistentia est id quod respondet interogationi an sit res; essentia id quod respondet interogationi quid sit res». Gilson'ek esan lezakena, an'itas seu exsistentia, et quid'itas seu essentia.

        Eskolastikoek an ortatik quid ortara oker egiten dute salto, baigauza uts utsa dana zergauza biurtzen baitute. (Meran affirmationem in realitatem convertunt). Gauza bat, oraindik izanean ez ba'da (si non sit in actu), ez diteke esan ba-dala; izandakoan bear du, (in facto esse). Beraz aitortzen dute tomistek ere «affirmabilitas de facto esse rei» ori.

        Urrena, ordea, beste ezagukizun bat eman dute «exsistentia» ortaz. Au da txartzat uztekoa: «id quo essentia physica in actu constituitur». Zertan gera? Ez al dugu oraintxe esan ba-da edo «esse» esateko, izanean (in actu) bear dula? Zertako berriz «in actu» ipiñi naiean asi? Orra mailaz aldatu, garbiago ikusiko dugunez. Nik au esaten diet: «id quo aliquid fit quocumque modo, in fieri est». euskeraz esan, «zerbait nolabait gertarazten duna, gertatzean edo gertatzekoan esan oi dugu, ba-dalazkoa, berriz, gertatutakoan, (in facto esse). Lenbiziko «exsistentia» factum esse rei zuten; bigarren au fieri rei. Orra bi adiera oiek elkarrekin mokoz moko. «Sibi contradicunt».

        Baiñan, adizu, esango didate tomistek: izandako zerbait ori, zerk egiten du aitorgarri? (quid ultimo determinat ad essendum?) — Aristotel'en aburuz iru gauza dira ori izaneratzen dutenak: 1) izagaia (materia prima), 2) iza-era (forma substantialis), 3) izarazle edo gertarazlea (causa efficiens). Sorkari elkarkietan beintzat, (in creatis compositis). Tomistek, gaiñera, beren exsistentia ori eskatzen dute. Ein ortan edo mailla ortan sartu nai digute «exsistentia» ori, gertaburu, etorburu edo antzeko ba'litza bezala. Oso illun mintzo dira zer dan adieraztean. «quasi comprincipium» (Reinstadler), «forma» entis cocreti seu actus» (Zigliara, pag. 384, VI.) Zer mataza! Arildu bezate nâsi dutenek.

        Bigarren exsistentia oker onekin ikus zer esan nai duten: «gertaera: la realización». Qué es lo que da realización a la esencia física?

        Nik izan ordez gerta erabili oi dut, geienez sorkarietaz mintzo baikera. S. Tomas'en auzi aundiari saiets ontatik begiratu ezkero, au litzake galdera: «izan eta gerta gauza bera al dira sorkarietan?» — Berbera, gure izatea gertatzea baita. Iainkoak ez du gertatzerik: beti da izan ere.

        Exsistere, contingere, accidere» lenbizi artan orobatsu ziran; beraz, «Deus non exsistit (non sistit extra causas), «est», esse habet, habet ut sit; non habet exsistentiam in sensu realizationis».

        Ikus Zigliararen itzak: «Duo in ente concipimus, sicut et in quolibet concreto, nempe, subiectum exsistentia affectum et formam (erne begi!) seu ipsam exsistentiam qua illud subiectum afficitur». Geroago, berriz, au eratxikitzen du: «Exisistentia est, aut saltem concipitur, ut potentia (erne begi!). Zertan gera berriz ere? Lentxago «exsistentia ut forma, ut actus, orain berriz ut potentia. Orra or garbi «ago batean bi mingain», batarekin aitortua bestearekin ukatzeko.

        Ataka beltzean sartu dira tomistak, eta irteterik ez. Beren bigarren «exsistentia» ori beti zergauza baten barnean asmatzen dute (intra quidditatem seu substantiam). Ez al diteke gogoeman edo consideratu itsaski edo ioan-etorki batean ere? (in accidente). Eukaristian ez al daude ogi ta ardoen itsaskiak, ba daudela esateko moduan? Ez al diteke adiberdiñean (univoce) esan «exsistentia accidentium»? Berez zergauza ez diran itsaski oietan nola asmatzen dute «exsistentia ori? Noizko-nongoak, Aristotel'ek euskeraz liokena, (tempus et spatium) ez dira zergauza; gure asmakari batzuk dira, izanean oiñarri pixka batekin: (entia rationis cum fundamento in re). Uskeri auen badalazko ori, nolako zergauzak ekartzen du bere izanera? Latiñez esan: exsistentiae temporis et spatii, quo quidditativo ponuntur in actu?

        Exsistentia iatorra ez dago izanean diranen maillean (non est in praedicamento entium realium) ez baita zerki edo zergauza; ez dago aitorgarrien maillean (non est praedicabile) ez baitu aitortzen zer edo zer-antzeko dan. Guziak baiño gorago dago, ta guziak baiño gutxiago esaten du. Ba-dalazko ori «primum omnium praedicabile» esan genezake, «minimum affirmabile».

        Nik tomisten adi-muga edo definizioa onela aldatuko nuke: exsistere. «inesse rei sive substantialis sive accidentalis, in ordine non physco». «Ordo physicus exsistentiae» tomistek asmatua dute, Beti ortara iotzen dute beren erantzunetan, eta ain zuzen ori argiratu bear lukete lenik. Ez dago bildurrik!

        Aiek «exsistentia» rekin diotena nik askotan «essentia physica» rekin esaten dut. Zertako izakiak alperrik ugaritu? (Multiplicare entia sine necessitate). «Essentia physica», guzia latiñez esanik, «essentia producta» da; fio: produci. Si vero producta est non indiget ut ulterius producatur. Au esan diete len ere. Beraz, bigarren «exsistentia» orren bearrik batere ez dugu.

        Neri euskerak au erakutsi dit tomisten aurka:

        1) Tomisten bigarren «exsistentia», ots, gertatzean dana, izaerarekin edo izagaiarekin naasi diteke (v. Zigliara).

        2) Gure «exisistentia» edo ba-dalazkoa, ba-danetik oso besterik da, ots, gauzaz aitortze utsa: zergauza ta ezgauza bezala dira elkarrekin; bai esatea ez baita ezer izanean, gutaz landa.

3) Askotan «essentia physica» ta «exsistentia» gauza bera dira izketa arruntean. Orrela esan oi dute: «el autor de mi existencia, de mi ser físico».

        4) Iñoiz esaten ere dute: «el autor de mis días», ba-dalazko ori noizaldiarekin berdinduz; baiña tomisten «exsistentia» orren zantzurik ez da, tomisten buruan ezik.

        Auzi au garbiago ageri da «exsistere» ta «exsistentia» itzak baztarturik, «esse» gauza bera baita «exsistere» rekin (S. Tomas), eta essentia «to esse» rekin. Ortik aurrera eleta guzia ele-burruka edo logomakia da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.