L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-2 (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

testu manipulatuak

Tentazioak eta tentaldiak

 

— Ez dozu Iñaki Bereziartua ezagutzen? Gizon aparta, ba, sermoiak ematen.

        Hamar urte, perdigonazoka ibiltzen ginen garaiak ziren, honako hau entzun niola bizkaitar (gaur EAJan egongo da, hori seguru) jator bati.

        Ez ginen gehiago Bereziartuaz oroituko haren "Inkulturapena eta erlijiosoen zeregina" beneditar beneragarrien "Jaunaren Deia"n irakurri izan ez bagenu.

        Fedea giza drama omen, eta ez diegu hitzoi alafede bokalik eta kontsonanterik kenduko, eta drama borri buruzko artikulu batetan "Erlijioso bizitza eta zenbait tentazio" izenburuko atal bat dakar.

        Kuriositatez, morbositatez eta voyeurismoz begiratu diogu ditxosozko atalari.

        a), b) eta d) omen dira fededunaren tentazioak.

        Kuriositatearen izenean, a) atalak statu quo edo egoerarekin bat bizitzea dela dio. Lehen tentazioa. S (Soltero), C (Casado) eta V (Viudo) estamentu sozialez aklaratzen dutela hemen statu quo hori jakin behar luke Iñaki Bereziartuak. Guk horretaz enteratzeko kuriositaterik izan badugu, izan dezala berak ere.

        Morbositatearen izenean, b) atalak otoitza, espiritu bizitza eta meditazioa ez balioztatzea dela dio bigarren tentaldia. Azken denboraldi honetan, meditatu duten askok utzi dituzte otoitza eta espiritu bizitza. Hala ere, eta que conste claroz, Oh Euzkadikook con flores a Maria kantatu genuen azken konsejo de redaccioan.

        Voyeurismoaren izenean, d) atalak beldurra ez dela harritzekoa dio. Hirugarren tentazioa. Garbi dago: xirriek, esku-sartzeek eta cunnilinguek beldurra ematen omen dute haseran. Eta adinean aurrera zoazen neurrian gehiago, takikardiak eta guzti horik merio.

        Baina, hala ere, zerbaitek kezkatzen gaitu eta C) atala ez ikusia da.

        Zergatik ez ote dute C) atalik publikatu?

        Enkuesta de campo siadecoroso bat egin eta hona hemen agertu zaizkigun ondorio fiableenak:

        1.— Beneditarren inprimategiak ez du c) letrarik.

        2.— C letraz hasten dira cojón, cópula, coño, coito, cunnilinguus eta para qué seguir hitzak.

        3.— Meditazio gehiegi eta formalitate gutxi.

        4.— C letrapean erlijioso bizitzaren tentazio nagusienak izkutatzen dituztelako.

        Eta honela moduan guztia. Gu geu ez gara, behintzat, tentazioaren aldeko, tentaldiena baizik.

        Zeren, lehengo autoreak bai zirela garbiak. C eta guzti Asteasuko Agirrek bere "Eracusaldiak" liburuan agertu zigun bezala:

        "Castidades, nere Cristauak, da virtute bat costumbreai dagotena, ta araguiaren naicunde gaiztoac atzeratzen dituana. Virtute au doncelletan da chit edema eta S. Francisco Sales gozoac esaten duanez, virtute gucien Azuzena, edo lirio zuri ederra. Jesus maitagarriac dio, zacurrac, ta desonestoac izango dirala Cerutic erbestatuac su, ta garren artera; eta zori onecoac dirala viotz garbi duenac, cerren oec ecusico duen beren Jaun Jaungoicoa, ta Jaun beraren edertasun, ta atseguin gucia. Zacurren izena ematen die Jesusec becatari loi desonestoai".

        Ikasi behar luke ikasi Bereziartuak zakurrak non dauden antzematen eta noiz behinka zaunka egiten ere.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.