L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-5 (1980-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Geu gara euskal poza

 

Inork ez die ukatzen, ezin zaie ukatu beren nortasuna Anaitasuna eta Zeruko Argiari (ez garela sekulan ohituko Argia hutsik esaten). Euskal prensarik baldin bada, informazio orokorra euskaraz ematen duenik baldin badugu geurean, Anaitasuna eta Argia ditugu. Bokazio horrek eragin die urteetan. Arrazoia dute hamabostero eta astero egiten diguten publizitatean: bai, zuek zarete euskal prentsa. Eta ez zaie arrazoirik faltako dirubilketa kanpaina bati ekiteko. Euskara eskeko izan da beti.

        Baina hara non Prensa Euskaraz izeneko kanpainan Anaitasuna eta Argiarekin batera ustegabeko zenbait outsider azaltzen zaigun, gu bezalaxe euskal pozatik hurbilago uste genituenak euskal prensatik baino. Ajola sobera ere ez guri, geu ere guztiz selektiboak baikara solidaritate kontuan, egia esan. Baina, eta hau bai dela izorramendua, zer garen ez dakigula uzten gaituzte, zalantza gogorrean jartzen, etsipenean murgiltzen: Geu bakarrik ote gara orain euskal poza? Edo geu ere euskal prensa garela erabakiko al du jakintxuren batek? Edo bihar bertan denak euskal poza direla oihukatuz etorriko al zaizkigu? Oh! Euzkadi.

 

(Azken finean ohar bat Anaitasuna eta Argiari batez ere: galdu zenuten telefono ajenda Bidasoa kafetegian dute jasoa. Pasatzeko bila.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.