L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-6 (1980-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Lasai euskal telebistaren ikusle izatekook. Kontxa ondartzan barrena ikusi dituzue korrika, multzoan, euskarazko dobladoreak. Lasai. Ez dabiltza sekuentzia baten figurazioa egiten, ez euskara indartzen. Birikak zabaltzen ari dira, amodiozko eszena baten erdian arnasa ito ez dakien. Ez dira oraindik benetako doblazioak egiten ari, saioak bakarrik. Ariketa hauetan honokoak dira, telebistatik grabatuak, itzulgaiak: Piksi eta Diksi, Biki bikingoa (marrazki biziak), Vacaciones en el mar, Las Vegas, Comando G eta Patrulla Especial telefilmeak.

        Ez dakigu, halare, zer nolako telefilmeak aukeratuko dituzten euskaldungoaren begia alaitzeko. Jakin duguna da badela Batzorde Aukeratzaile bat eratzeko asmoa. Euskal Telebistaren arduradun batek esan duenez, hauexek lirateke batzorde horren partaideak: Euskaltzaindia (sic), euskal artistak (sic), ikastoletako jendea (sic), idazle batzuek (sic) eta parlamentuko batzuek (sic).

        Ez dugu izenik lortu ahal izan, ezta programarik ere. Baina Oh Euzkadik eginahal guztiak egingo ditu euskaldun zergapagatzaile sufrituak euskal telebistarako pausoak jakin ditzan. Aurrenekoak zuzenduko diren esperantza guti guk.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.