| 
 
 
Euskal erromeria (1)
 
 
  Jakina eta ezaguna da Jose Juan Santesteban, 
  Serafín Barojaren Prudente lehen euskal opera musikatuko zuen 
  Jose Antonioren aitaren eragina XIX. mendeko Donostia parranderoaren musika 
  giroan. Los Gambaros txarangaren sortzailea (Jean Baptiste Gambaro klarinetari 
  frantsesaren omenez hartutako izena Sagardiak dionez, enseiatzen zuten ganbarak 
  bururatua, Arozamenak), aurreneko musika tresna eta partitura denda zabaldu 
  zuena, Orfeon Easonenseren sortzailea, solfeo ikasketak eskoletan sar erazi 
  zituena... eta Oriamendi himnoaren egilea. 
          1837ko martxoa 
  zen; karlistek setioan zeukaten Donostia, baina Lancy Evans eta Esparteroren 
  tropak pronto zeuden karlistak Hernanin bertan kolpatzeko. Harro zebiltzan, 
  ziur zeuden garaitzaz. Donostiarrek ere beldur guti, karkei. Martxoaren lehen 
  egunetan hasi ziren enseiatzen Santesteban zaharraren himnoa. Baina aldez aurreko 
  harrokeria hura lastozko sua zen bilakatu hamabostaren ilunabarrean, Oriamendi 
  muinoan. Karlistek, batailaren hondarrean, Santestebanen lana aurkitu zioten 
  hildako ofizial liberai bati, eta beltzen laudorioa eta gorazarrea izan behar 
  zuen hura karlisten himnoa zen bilakatu (Por Dios, por la Patria y el Rey...). 
  Gerora, helas, reketeek abestuko zuten himno hura Donostia huts batetan, karlotarrak 
  bezalaxe kantaren jatorriari eta egileari ezajolati. 
          Jakina eta ezaguna 
  da Pascual Iturriaga hernaniarra izan zela San Inazioren rnartxaren hitzgilea. 
  Hain ezaguna ez dena da Martxaren melodia XVIII. mendeko Marine Imperiale Française-n 
  himnoa zela, eta horrek esplikatzen duela konpañiaren hit-aren ritmoa 
  sutsua (harako eta dezu armatu eta txispaz armaturik haiek indartua). 
  Doinu berdin batek balio dezake ideia eta jokaera kontrajarriak zabaltzeko. 
  Karlisten doinu batek zergatik ez zuen eraman behar letra liberal bat? 
   
                  Aiaiai 
  mutila                Aiaiai 
  qué ilusión 
                  txapela 
  gorria                se 
  lleva el carlistón 
                  aiaiai 
  mutila                 Aiaiai 
  qué ilusión 
                  txapela 
  gorria                se 
  lleva el carlistón. 
    
          Geroago beste 
  bersio bat ezagutuko zuen kanta honek, guk behintzat asko abesten genuen txikitan: 
  aiaiai mutila / txapela gorria / nola dezu izena / ipurdi gizena. 
          Aski izaten da 
  hitz pare bat aldatzea besteren kanta zerbait propio bezala sentitzeko, edo 
  oso besterena ez, dena gaurkotzeko. Hala gertatuko zitzaion Hibaizabalen hiria 
  hartzeko punduan egon ondoren erretira egin behar izan zutenean karlistek asmatutako 
  kanta bati, haren moldaketa bat abestu baitzuten beren hiloba tradizionalistek 
  36ean Bilbaon sartu zirenean, etxe hutsen artean: 
   
                  De 
  Bilbao se retiran                     En 
  bilbao han entrado 
                  con 
  mucho honor                         los 
  requetés 
                  los 
  que siempre vencieron            los 
  que siempre vencieron 
                  y 
  ahora mejor.                             y 
  ahora también. 
    
          Lelo berri bat 
  ere erantsi zioten: Aguirre, Aguirre / se marcha a Santander / diciendo, 
  gritando: / ¡Vienen los requetés! 
          Molde batek eduki 
  desberdinak onartzen dituela ikusi dugu (estropadetako bat bi hiru lau bezala: 
  oriotarrak irabazi, pasaitarrak, sanjuandarrak, zumaiarrak...). Karlistadetako 
  eta tiro, eta tiro leloak eboluzio hauek izan ditu gaur arte: 
   
                  eta 
  tiro eta tiro                eta 
  tiro eta tiro                  eta 
  tiro eta tiro 
                  eta 
  tiro beltzari               eta 
  tiro beltzari                 belarrimotzari 
                  eta 
  tiro eta tiro                eta 
  tiro eta tiro                 eta 
  tiro eta tiro 
                  karlista 
  falsoari               belarrimotzari 
                   euskaldun 
  txarrari. 
    
          Gure egunotan, 
  konjunzio errepikatu horren konnotazioa profitatuz, instituzio benemerito baten 
  izen bikoitza ezarzen da belarrimotza-ren ordez. Errepublikanoen Si me quieres 
  escribir faxistek ere abesten zuten, haiek en el frente de Lemona ziotenean 
  en el monte Kalamua bihurtzen zutelarik. Kalamua mendian gogorazio ilunak dakarzkie 
  reketeei, Afrikako gerra garaian sortutako kanta baten moldaketa honek salatzen 
  duenez: 
   
                  En 
  el Barranco los Lobos                  Dicen 
  que en el Kalamua 
                  hay 
  una fuente que mana                 hay 
  una fuente que mana 
                  sangre 
  de los españoles                      sangre 
  de los requetés 
                  que 
  murieron por España.                que 
  murieron por España. 
    
          Egilerik gabeko 
  kantak, anonimoak, urjentziazkoak, autore eskubideak zer diren ajola ez zaienak, 
  animoa eta euforia, eskarnioa eta iraina dutelarik eragile. Askotan, zailagoa 
  egiten zaigu jatorrizko hitzak jakitea, horrenbestetarainokoa baita bersio popularrek 
  hartzen duten oneritzia. Riegorren himnoa ale adierazgarria da: 
   
                  Soldados 
  la Patria nos llama             Si 
  supieran los curas y frailes 
                  a 
  la lid, a la lid, a la lid                     la 
  de hostias que van a cobrar 
                  Juremos 
  por ella vencer                     Saltarían 
  del coro gritando 
                  o 
  morir, o morir, o morir.                libertad, 
  libertad, libertad. 
    
          Carpentier-ek, 
  bere azken nobelan (La consagración de la primavera) Comuna garaian 
  sortutako kanta baten eboluzioa aipatzen digu, brigadista frantzes batzuen ahoan: 
   
                  Madam' 
  Veto avait promis              Monsieur 
  Franco avait promis 
                  de 
  faire égoger tout Paris                  de 
  faire égorge tout Madrid 
                  Mais 
  son coup a manqué                  Mais 
  son coup a manqué 
                  grâce 
  à nos canonniers                     Il 
  s'est cassé la nez 
                  Dansons 
  la Carmagnole,                 Tout 
  l'Espagne en rigole, 
                  vive 
  le son, vive le son;                    vive 
  le son vive le sons 
                  Dansons 
  la Carmagnole,                 Tout 
  L'Espagne en rigole 
                  vive 
  le son du cannon!                     vive 
  le son du cannon! 
    
          Eboluzioa hor 
  ere, gerraz gerra. Baina azken leloa da txokatzen gaituena, gurean hain ezaguna 
  den rumba la rumba, la rumba, la rumba del cañón horrekin 
  duen antzagatik. Cañón hitzak gerraren batetan sortua litzatekeela 
  adierazten du, rumba doinu ezaguna izango litzatekeen lekuren batetan hain zuzen. 
  Cubako gerran ote? 36eko gerrate aurrean ere abesten zela ziurtatu digute Irunen, 
  Real Union zaharra txapeldun gertatu zela eta (1926-27). Honokoa beraz eboluzio 
  ezagun posiblea: 
   
                  Por 
  el paseo Colón                     Por 
  el río Nervión 
                  bajaba 
  una gabarra                    bajaba 
  una gabarra 
                  con 
  once jugadores                     con 
  trece requetés 
                  del 
  equipo irundarra                  del 
  tercio de Navarra 
                  rumba 
  la rumba la rumba         rumba la rumba 
  la rumba 
                  la 
  rumba del cañón                    la 
  rumba del cañón. 
    
          Reketeei "ohostu" 
  eta beste hitz batzuk egingo ziren modako gerraondoan: 
   
                  Por 
  el río Nervión                   Por 
  el río Nervión                   Por 
  el río Nervión 
                  bajaba 
  una ballena                  bajaba 
  un cerdo blanco            bajaba 
  un elefante 
                  era 
  Francisco Franco                era 
  Francisco Franco               era 
  Carrero Blanco 
                  con 
  la barriga llena                  con 
  un biquini blanco            vestido 
  de almirante 
                  rumba 
  la rumba la rumba       rumba la rumba la rumba 
       rumba la rumba la rumba 
                  la 
  rumba del cañón                  la 
  rumba del cañón                 la 
  rumba del cañón 
    
          Euskal kantak 
  ere aldaketa, moldaketa, desitxuratze, zaharberritze eta mota askotako gorabeherak 
  jasandakoak dira (Eusko gudariak gera bezalako kanta zirarrakor eta bibrantea 
  seaska doinu batetan oinarritua da). Nahaspila horretan, jatortzat eskaini izan 
  zaigun asmazio zelebrerik ere badugu: Altaizkarko Kantua. Baina alderantzizkoa 
  da gehienbat gertatzen dena. Herriak, inoren kanta bereganatzean, orrazkera 
  berezia ematen dio, eta orduan egiten da herri kanta, hain zuzen. Herriak bere 
  bersioa egiten du beti. Ez du jabego intelektualaren berririk, eta egile baten 
  kanta ahoz aho aldatu eta abesten du. Eta egile multiple, orfeoi desafinatu, 
  zuzendaririk gabeko fanfarre den herriak, konsensu harrigarrian, egokiera berria 
  du moldatzen: egilearen izenaz ahanzten gara, eta jatorrizko bersioaz ardurarik 
  ez. 
          Herriaren deformazio 
  hauek zentzu politikoa dute askotan, eta erdi politikoa erdi gerreroa izango 
  da kanta zahar askori egingo dion maniaketa. Asmatu ere halakoak egiten ditu, 
  pila handi samarra osatzen dutelarik jaso gabeko estribilo, lelo, kopla eta 
  puskailak, esaterako: askatasuna eskatzen diogu / herri hontako alkate jaunari 
  / eta berak ez badigu ematen / eskatukoyou Patxi Zaharrari. Kantategi nazional 
  eta nazionalista bat osatzen du herriak apurka. Franko kanta askoren arrazioa 
  da. Errenderian jaso genuen zati hau: Erramilete, erramilete / Frankori por 
  kulo eman diote. (Hemen politika eta satira erotikoa ikusten ditugu uztartuak). 
  Kanta lekeitiar arraro samar bat unibersalizatzearen ohorea ere izango zuen 
  Frankok: 
   
                  Anteron 
  Txamarrotia                 Antero 
  Txaparrotia 
                  Sinjerren 
  bigotia                         Frankoren 
  bigotia 
                  haretxek 
  ei dauko                       haretxek 
  ez dauka 
                  preso 
  tximinoia                          preso 
  Euskal Herria. 
    
          Eta herriak honez 
  gero ez daki nor den Antero, nor Sinjer, eta zer den txamarrotia eta zer tximinoia. 
  Ez da arrantzale lekeitiarron abenturez arduratzen, badu bestelakorik. Bi bersio 
  aritzen ziren elkarren aurka: bata, haretxek ez dauka ziona (herria ezin 
  baita inoiz bentzutu edo isilerazi, tesi optimistaz); bestea, haretxek bai 
  tauka ziona (Franco hori diktadorea da, hankapean gauzka, tesi pedagojikoaz). 
  Biak entzuten ziren gehienetan, kuadrila eta saio berean ere. Jeneralisimoak 
  lortu zuen kontestazio politiko, erotiko eta heziketazkoak bil genitzan Leitzan 
  ikasi genuen bertso zoragarri hartan: 
    
                  Jaunak 
  entzun zazue. 
                  nere 
  retolike 
                  mekaguen 
  dios i la hostia 
                  biba 
  republike 
                  Frankok 
  ba omen daukela 
                  arroltzetan 
  tortike 
                  bertan 
  hiltzen badare 
                  etzait 
  importike 
    
          Bertso erotikoa 
  bezala genuen sailkatua Apaizak eta praileak ezaguna, baina Labaienek 
  Muñagorriri buruzko lana plazaratu ondoren konturatu ginen Horra nun 
  dan Urnieta Muñagorriren troparik ezaz kexu den bertso sailari erantsitakoa 
  izan zitekeela. Ez litzateke harritzekoa izango, liberalen eta bakezaleen gorrotoa 
  irabazi baitzuten apaizek (Bordelek ere eginak zituen, lehenago, apaizen kontrako 
  bertsoak): Euskal Herri osoan altxa erazten zituzten partidak. (Apaiz panparroi 
  zenbaitek / istilu ona jarri ditek...). Hona sail horretako bertso bat eta 
  Apaizak eta praileak anonimo herrikoia elkarren ondoan: 
   
                  Ai 
  hango maiorazguak                      Apaizak 
  eta preileak 
                  nun 
  ote dira gaxuak?                         hegal 
  gabeko beleak 
                  ez 
  horrela usatuak                             bazter 
  izorratzaileak 
                  maiztarrentzako 
  sardiña erdia          berak 
  nahiho dirua eta 
                  berak 
  oilasko osuak                            goseak 
  berriz pobreak 
                  eperrak 
  eta usuak                                eta 
  neskatxak gordean 
                  edari 
  jenerosuak                                 gureak 
  baino hobeak 
                  ongi 
  beterik basuak.                           horra 
  jaun hoien legeak. 
    
          Euskadi hitza 
  eta konzeptoa zegoen herri kanta askoren deformazioen iturburuan. Gogoan ditugu 
  oraindik abeslariek egiten zituzten esplikazio historiko-politikoak Xenpelarren 
  Ia gureak egin du bertsoen harako gu gera iru probintzi hura entzuleok 
  behar bezala, garaiko kontestoa gogoan hartuz, uler genezan (baina ardura guti 
  ez naiz ni gerraren zale / baizik pakearen alde ekiboko eta irristagarri 
  hartaz: noren gerra, zer pake, 40 urte pake...). Baina herria zuzenagoa da. 
  Iru kendu eta konturatu gabe ia, gu gera zazpi probintzi hasi ginen kantatzen 
  denok. 
          Egia da, herriak 
  ez du atzeragokoen kontesto historikoa errespetatzen, herriak mementuan mementuko 
  kontestoari behar dio erantzun. 
          Itxura guztien 
  arauz, hara Espana, lur hoberikan... kantatzen zuen Iparragirrek. Orain 
  urte batzuk zenbait kantarik oso begiramen handia baldin bazioten ere kontesto 
  honi (Karlos Mungia, discos Columbia, 1965; Patxi Andion, discos Philips, 1973; 
  Donostiako Apaiztegiak 1965n argitaratuko Boga-Boga kanta bilduman bezalaxe), 
  hara Euskal Herri entzuten eta irakurtzen genuen beste bersiotan (Xeberri, 
  discos Satosa, 1978; Donostiako Kantu Zarrak, C.A.M, 1971). Gerora, eta usuegi 
  abesten den kanta ez izan arren, hara Euzkadi, lur hoberikan... esango 
  zen argi eta garbi. Gaur egun Iparragirrek horrela kantatuko lukeela pentsatzen 
  duenik ere egon behar du, noski. 
          Erdarazko kantetaraino 
  heldu da Euskadi hitzaren eragina. Eskursiotan asko abesten zen La Cruz del 
  Gorbea (Pantaleon ere bai, damurik), bersio berrian: 
   
                  Maritxu 
  sube al monte y verás           Maritxu 
  sube al monte y verás 
                  la 
  cruz del Gorbea brillar                  la 
  Bandera de Euzkadi ondear 
                  y 
  en lo más alto tu gritarás                 y 
  cuando estés arriba dirás 
                  aurrera 
  mutilak!                                gora! 
  Euzkadi askatuta! 
    
          Gora horrek Boga-bogaren 
  boga! indartsu eta ezin aho batezkoa hura ekartzen digu gogora. 70 urteen 
  inguruan, Laboak diska tipi hartan ezaguterazi zuenez gero, himno bat bilakatu 
  zen Arestiren Egun da Santimamiña diana komarkal eta jaialdi bero 
  haiei esker, Agur Zuberoarekin eta Llach-en L'estacarekin batera 
  (Leteren euskal bersioa, Knörr-ek ere abestua), baina herria ez zen hauetaz 
  "jabetu". Bai ordea Arestirenaz, bere orraztua eman ziolarik bi ahapalditan: 
   
                  Egun 
  da Santimamiña                         Egun 
  da Santimamiña 
                  benetan 
  egun samiña                           benetan 
  egun samiña 
                  goiho 
  zeruan gorde dezala                    goiko 
  zeruan gorde dezala 
                  luzaro 
  nire arima                                 Etxebarrietan 
  anima 
    
                  Itsas 
  aldean izarra                                 Itsas 
  aldean izarra 
                  hari 
  begira lizarra                                 hari 
  begira lizarra 
                  euskera 
  salbo ikusi arte                         Euzkadi 
  libro ikusi arte 
                  ez 
  dut kenduko bizarra                         ez 
  dut kenduko bizarra 
    
          Euzkadi hitza 
  agertzeaz gainera, bi fenomeno ditugu hemen aipagarriak. Alde batetik libro 
  esaten da, eta ez libre (salbo gogoratuz, ala Labegeriren ez baita 
  libro Euzkadiren eraginez? Bionaz?). Bestaldetik, interesgarriagoa, oso 
  bakanka gertatzen den hori, alegia, izen propio baten gogorazioa. Berehala ulertu 
  zuen herriak Etxebarrieta martiri bat zela, eta halakoei bakarrik eskaintzen 
  dien ohorea eta aitortza eman zion. 
          Amnistiaren borroka 
  zegoen irakiten, kaleratzeak oso aleka ari ziren egiten. Natxo de Felipek bere 
  lehen diska argitaratu zuen (1975), tipia, Aita semeak kanta folklorikoa 
  zuela alde batetan. Herriaren zenbait sektoretan bersio hau egin zen modazko: 
   
                  Aita 
  semeak tabernan daude                Abertzaleak 
  kartzelan daude  
                  ama 
  alabak jokoan...                            espanolistak 
  kalean... 
    
          Historiari eta 
  aldaketari erne beti herria, bere kantategiaren ezaugarririk nagusienetako bat 
  mugikortasuna baita, bersio guztien aldakortasuna, berrikuntza. Eta kantaera 
  batzuk kristalizatu egiten diren bezalaxe gertatzen dira beste asko bariante 
  etengaberen iturburu, y cuando estés arriba dirás / hostias! 
  yo ya no subo más bezala, irreberentzia hitzari balioa ere kenduz, 
  edo katxondeoa errespetoaren gainetik jarriz. Edozein gaik hartzen du eta, festarako 
  egokiera, Eguberritako kanta ezagun honen bersioak adierazten digunez: 
   
                  Erregeak 
  datoz                                  Erregeak 
  datoz 
                  Bretxan 
  barrena                                kale 
  nagusitik 
                  ikatza 
  erostera                                  tripak 
  ardoz beteta 
                  txanpon 
  batena                                 ezin 
  egon zutik 
                  Ate 
  txokoan oilo bi                           Meltxorrek 
  heltzen dio 
                  batak 
  bestea dirudi                           Gasparri 
  besotik 
                  etxe 
  hontako etxekoandreak              ez 
  muturrez aurrera 
                  Ama 
  Birjina dirudi                          eroitzeagatik. 
    
          Irreberentzia 
  amable hau Bilintxek sortua dela dio herriak. Laboa-Arze bikotearen Hegoak 
  ebaki banizkio delikatua afalondotako kanta builoso eta bizkarretik helduta 
  bultzaka abestekoa egiterainoko irreberentzia, edozein txarangaren errepertorioan 
  festa eta politika hain egoki uztartzen dituen Que se vayan (1) ezagunaren 
  garrantzia, taberna aurretan saltoka aritzeko ritmora behartutako Itziarren 
  semea dramatikoaren deformazio harrigarria (bonboa da orain gure 
  musika tresna nazionala, eta ez txistua). Hitzen esanahiaren baztertze edo ez 
  ezagutze bat da bersio askoren kausa (etimolojia falsoek indar handia dute hitz 
  joko dexentetan), zenbaitek ez baitu tutik ere ulertzen, eta honek joko posibilitate 
  berri bat zabaltzen du, erdaldunek euria ulertzen zuten, aurreneko g 
  hura gabe (lehenik ere egun on formulari eu tampoco erantzuten 
  zioten ironiaz gailegoek, jatorri desberdinetako erdaldunek gerora, zenbait 
  euskaldun txistosok ere erabiltzen zuen noiz behinka...). Zer da euria, galdetzen 
  zuten, eta noski, hemen euri asko eta polita kanta. Euskaldun askoren ahotan 
  ere bersio deformatua entzuten zen: euria da ta... Hona hemen oker ulertzez 
  eta gaztelaniaren laguntzaz eginiko bersioak. 
   
                  Dios 
  te salve ongi etorri                      Dios 
  te salve ongi etorri 
                  gabon 
  Jainkoak diela                          gabon 
  Jainkoak direla 
                  legearekin 
  kunpli dezagun                  legearekin 
  kunpli dezagun 
                  urteberriaren 
  bezpera                         usted 
  me dara tres pelas 
    
                  Alabatua, 
  bedeinkatua                        Alabatua, 
  merengatua 
                  ta 
  sakramentuz santua                         da 
  sakramentuz santua 
                  pekatuaren 
  mantxarik gabe                 pekatuaren 
  mantxarik gabe 
                  zeina 
  dan konzebitua                          señora 
  konzebitua 
    
          Beste hitz joko 
  batetan Inazio gure kabroi handia entzunak gara, eta Errenderiako batzokirako 
  eskaileratan ke rika kokakola irakurri genuen, arbola santo frutukor 
  mundialaren batere begiramenik gabe. 
          Baina nahita-nahigabe, 
  ohartuan-oharkabean kategoriek ez dute batere balorerik herri kantategietan, 
  erabilgarritasunak biltzen baititu denak, Ez kanta, ez dantza baino emankorragoa 
  den sintesian. Entzun bestela Los Incansablesek egindako Zaparen himnoa. 
    
  1. Que se vayanen euskal bersiorik zabalduena 
  Gipuzkoan: Alde hemendik, hemendik, hemendik / alde hemendik España 
  aldera / alde hemendik, hemendik, hemendik / ta ez etorri gehiago honera... 
  / Karrero joan zen / Franko ere bai / ta Martin Villa / hortxe dabila / joateko 
  zai (bis). 
  
              
             |