L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-6 (1980-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Mundu guztiak du tronpatzeko, bi aldiz berdin tronpatzeko eta are kontradikziotan bizitzeko eskubidea. Baina eskubide hori legeztatzen duen bakarra autokritika da. Deitu izan digute azken bolada honetan, hotsegin, euskal prensaren kanpainak direla eta, horretakoekin batera azal gaitezen mahain inguruetara. Asko espero guk halakorik! Eskertu egin diegu. Joan egin gara. Hitz egin dugu: Eibar, Azpeitia. Gu ez garela kanpaina horren partaide, ohar bat ere argitaratu genuela, ezer izatekotan euskal poza garela, parte hartzera gonbidatu izan bagintuzte ba ez dakigula zer egingo genukeen, kontradikzioak, idearen bat edo beste saiatzen garela zirkulazioan jartzen ale bakoitzean, etab. Mahain inguruak abantaila bat du, sobera mintzatu ez beharrekoa. Badu, alabaina, desabantaila bat, aldamenekoaren presentzia alegia, lagungarria akaso, nazkantea noizbait, pairagaitza zenbaitetan. Hitzbidera gaituzten mahainek ere autokritikara behartu. Ez gara harroak, baina banidosoa da gure sotiltasuna, eta euskal benetako prensarekin batera gonbidatu izanak bozkarioan sartzen gaituen arren, ez gara lasai gelditzen mahainekoaren ondotik. Besteek beren arrazoiak izango dituzte noski, baina euskal ku!turaren katakunbetara kondenatuak genituen tendentziak (Saski Naski) gure mahainkide izateak banitatea kolpatzen digu. Ez, ez dugu justiziaz ajustiziatuko tendentziak berpizten (uler bedi: gure mahainera gonbidatzen, hor daudela aitortzen, euskararen mesederako direlakoan ongi etorria eskaintzen...) lagundu nahi. Estalinismoan (eskematan, uler bedi hau ere) ikasi genuen Reader's Digest CIArena zela, eta ez da inperialismoaren adarrei buruzko eskema aldatu beharrean duguna, hain zuzen. Asanblada subiranua baldin bada, badu hitza ukatzeko ahalmena. Gu, Julio Jauregi senatore jaunak permetatzen baldin badigu, CIAri hitza ukatzen dion asanbladakoak gara. Azpeitian ikasi genuen geure irakurlegoak ez gaituela halakorekin batean ikusi nahi. Ez guk bakarrik, gure publiko irakurleak ere bai baitu bere banitatea. Besteak beste eta arrazoiak arrazoi, kondizio objetiboek ez dute ametitzen euskal kulturaren reakziorik lotsagarrienarekin batera mintza gaitezen. Eibarrera eta Azpeitiara joana autokritikatzen dugu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.