"Lau Bost" diska eta euskal kultura
Ez. dakit zergatik baina Euskal Herriko kritika, kritika baino gehiago, etengabeko laudorio jario bat bihurtzen da sarri. Eta zer esanik ez musikaren arloan. Pare-parean atera dira bi euskal kantariren disko eta balorazioak zeharo ezberdinak izan dira batetik bestera. Bi diska hauek, Iñaki Eizmendirena eta Mikel Laboarena dira. Lehenengoarenari buruz eta ohituraren aurka, mila madarikazio eta negatibotasun entzun behar izan ditugu. Konforme. Baina bigarrenari buruz balorazioa egiterakoan halako espiritu kritiko txirotasun bat nabari dugu. Espiritu kritiko fatta hau, Euskal Herrian bizi ditugun faktore batzuren eraginez gertatzen da eskuarki.
Lehenik eta betiko, aitor dezagun idolatriarako joera gotorra sarturik daukagula gure bihotzaren erdian. Eta idolatria honek, profeta batzuren sorketa eskatzen du. Profeta hauetako bat Mikel Laboa da. Mikelek soluzionatu ditu orain arte euskal kantagintzari buruz genituen trauma guztiak. Hamaika aldiz errepetitu digute Mikel dela euskal kantarien artean kategoria internazionala eta benetako talentua daukan bakarra. Mikel Laboa jainkotu digute eta orain datoz horren ondorioak. Gaur egun inor ez baita gauza izan Mikel Laboaren "Lau, bost" diska diska diska kaxkar bar dela esateko. Hori bai, komentarioak (ez baitira kritika izatera ailegatzen) hotzak izan dira eta ez dituzte hainbesteko faborea egiten dieten adjetibo grandilokuenteak erabili.
Zer gertatzen da, beraz, euskal musika kritikaren barruan. Ba, kriterio falta izugarri bat nagusi dela eta berdin zaigula arkumea eta oilaskoa. Edonor izan daiteke kritiko musikala hiztegia hartu eta adjetibo pila bat buruz ikasi eta egoki erabiltzen baditu. Hau da, kritika adjetibatze hutsa da. Eta esan dezagun bide batez adjetibatzea ez dela Euskal Herrian daukagun bizio partikularra, "pop" delako musika orok probokatzen duen erreakzio bat baizik. Inork hau konprobatzeko gogoa baleuka, har beta "El Diario Vasco" eta irakur bitza Iñigo Galatas jaunaren bozeto gratuitoak, ez baitira kritika izatera sekulan ailegatzen.
Mikel Laboaren azkeneko produkzioarekin jarraituz bada komentatzeko gaia eramaten duen dato inportante bat: Zer dira "Komunikazio-inkomunikazio" eta "Orreaga" izeneko kantu tankerako produkzio horiek? Batzuk diotenez, onomatopeiak euskararen baitan duen inportantzia kontutan harturik, bere posibilitateak toperaino esplotatzen dituen saio bat dugu "Orreaga" izenekoa. Giro egoki bat sortzen omen du Orreagako borroka konprenitzeko. Beste batzuk diotenez, abanguardiaren pauso garrantzitsu bat eta auskalo oraindik entzun beharko ditugunak. Komentarioak sobera daude. Kalkula nolakoa den euskal musikaren panorama.
"Komunikazio-inkomunikazio" kantua BBCko kasete-en antzera egina dagoela esango nuke. Inglesezko speech-ak aspergarriak bihurtzen dira oso eta Atahualpa Yupanquiren eta portuges kantuak politak direla esanaz nahikoa da. Kantu hau grabatu behar ez zen kantu bat delako inpresioa dut, eszenario batetan eduki dezakeen espektakularitatea diskoan erabat galtzen baita. Ezin besterik esan hain gauza gutxi esaten duen kantu bati buruz.
Gainontzean, diskak ez du ezer berririk aportatzen. Lehengo tonu berdintsuan eginak daude gehienak, eta horretan segitzera gonbidatzen dugu "Oh Euzkadi"ren orrialdeetatik.
Mitoz, profetez, leiendaz eta idolatriaz beterik gaudenez hauen kontra ekiteari lan serio bat dela deritzogu. Laboaren garrantziak horrenbeste merezi du.
|