L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-6 (1980-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Hots handikoak gertatuko ziren Suarezen deklarazioak, orain urte batzuk, euskaraz ezin zitekeela fisika irakatsi bota zuenean. Jendea sumindu egin zen. Euskalarien kondena irabazi zuen, eta uste horren ustela saiatu ziren demostratzen, gogotik.

        Kasikan urte bi, Martin Villa barne arazoetarako ministro españolak bere kezkak azaltzen zituen ikastolekiko (ABC egunkarian), ikastoletan historiaren desitxuratze bat irakasten zeta ziolarik.

        1980ko abendu honetan, Martin Villa jaun berberak kontuz ibiltzeko euskararekin errespeto bat, zion kazetalari bati, euskarak beste edozein hizkuntza estadukok duen españoltasuna duela gaineratuz. Kazetalariaren galdera, ea zergatik laguntzen zitzaion hainbeste dialektotzar bati. (Del Burgoren liburuaren aurkezpenean, Madriden).

        Tardatu dute, baina ikasi egin dute politiko españolek. Eskuinaren kasoan, ez dugu uste Josep Meliáren influentzia (edo eragin estrategikoa, hobe) ezertan hartzekoa ez denik. Hona hemen bere "Informe sobre la lengua catalana" (Novelas y Cuentos, 1970) liburuko bi pasarte; liburuak darion ideolojiaren lekuko zehatzak:

        "Nuestro espíritu, individual, colectivo, es la lengua catalana. Una lengua hermosa, dúctil, entranable... y española. Y queremos servirnos de ella, engrandecerla tanto tomo la amamos, defenderla tanto tomo creemos que lo merece. A través del catalán podemos contribuir mejor a la grandeza espiritual de las Españas".

        "El hecho de que los catalanes poseamos el castellano junto a nuestra lengua natural no ha de reportarnos sino beneficios. Pero para ello es necesario que el castellano no pretenda suplir al catalán, sino complementarlo. Es una pena que haya habido quienes prefieran un ¡Muera España! en castellano a un ¡Visca Espanya! en catalán".

        Kazetalaritza-eskolan demokratatzat behin eta berriz suspenditzen zuten Josep Meliá katalatzale tipiko baten estrategia ere izan zitekeela uste genuen orduan: "españolago izatearren izan nahi dugula katalanago, esango diegu, ea pikatzen duten". Fenizio samarrak izan dira beti katalanak eta, edozer gauza, pentsatzen genuen. Peneuveroek ere maiz erabiltzen dute lelo hau (Fragak osotoro sinesten duena): "gu ez gara independentistak autobataiatzen, ez baita komeni orain, badaude gauza zailagoak, baina, gure artean, denok gara konplizeak ezta?". Denborak kendu egin dio mozorroa Meliári. Itxoin egin behar, besterena ere mozorroa den.

        Gobernu españolaren estrategia berri honek nahitaez etorri behar zuen. Aurretik emanak ziren zenbait pauso, deskonektatuak eta koordinaziorik gabe, zentzu honetan. Argiena, jura de bandera batetan kapitain general harek botatako oihuak Burgosen, orain hiru unte: Viva Galiza! Vista Catalunya! Gora Euzkadi! Viva España! Punto y Hora aldizkariak oraindik orain argitaratutako "UCDren informe izkutuan" garrantzi handikoa bezala azpimarratzen da euskaltasunaren errebindikazioa abertzaleen eskuetan ez uztea, eta piskanaka bederik, español izateari utzi gabe euskaldun oso izan daitekeela demostratzea, euskaldungoaren sektore epelenak "españolizatuz" eta eskuin estatalistaren sektore zuhurrenak "euskaltzaletuz". (Orain, ez bat eta ez bi, Iribar da —Informaciónes egunkarian egin zitzaion irain kanpaina ahantzita— inoiz sortu den atezain español onena, Reala da Españaren ordezkari euskalduna UEFAn, J.M. Garcíaren emankizunean, esaterako, Beljikan Reala "equipo español" izan zen huts hutsik, eta bueltakoan, Atotxan, "equipo vasco" orotan eta beti... Orain, iada, ez gara "españolisimoak" pelota bezala, orain "españolak" gara besterik gabe, "beti ukatu diegun kategoria hori eman diezaiegun, kategoria horretaz guztiz ezajola daitezen baino lehen", pentsatuko dute estratega berriek. Euskaldungoaren zati handi batek ziudadano espanol moderno izan nahia ala ez, PNVren eusketan legokeen gauza dirudi).

        Orain onartzen dute "Gora Euzkadi", baita "Gora Euzkadi Askatuta" ere. Adjetibo berriak sortu beharko ditu ezker abertzaleak ("Subiranua" eta "Burujabea" ere ez du ematen problematikoak izango liratekeenik eskuin berriarentzat...). Agian "Independientea" gastatu eta "Separatua" oihukatu beharko da, argi eta garbi. Zeren estrategia zibilizatu honen azken helburua España Euzkadiren etxakide "gustagarria" egitea baita, formula literario honetan laburbil genezakeena: Aberria ala Hil! = Santiago cierra España!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.