L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-8 (1981-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Oso ona EREk plazaratu duen azal ausart hori, billar jokoaren terminolojiaz baliatuz egina. Asko gustatu zaigu, zorionak. Pauso garrantzitsu bat denok hainbeste desiratzen dugun desdramatizazioan barrena.

        Eta inor tronpa ez dadin, humore guti eta txarra baitago bazterrotan, garbi esango ditugu esatekoak: bere arrazoiak izango ditu EREk eta bere erresponsableek halako azalak egiteko, ez gara arrazoiketa politikotan saiatuko. Baina kolegak bezala —lumalariak dira behintzat— lekzione labur eta humil bat egin behar diegu. Gusto txarraren lekzionea.

        Kazetalaritza segundo kursoko hitz joko eta titularrek asijnatura aprobatzeko balio dute, baina ez kazetalaritza serio bat egiteko, are gutiago humoreduna (graziarik batere guri). Truko merkeak dirudigute, txistima bastoak (El Tijerazo ha vencido, transferentziei buruz; Euskadi: muertos hasta en la sopa, aste beltz bati buruz; UCD, divorcio pero menos, UCDren barnean dauden dibortzioari buruzko tirabirak direla eta; Murió sin ver la tierra prometida, Ayatollah-Moises-Monzonen heriotzean; Euskara, regulación de empleo, dekretoren baten aitzakian; Asanblea gay, ellos se lo montan; Caballo, una camera con handicap; Informe Lemoniz: se pierden los papeles; Marxismo hoy: un debate con clase; Crisis energética, apaga y vámonos; Festival de Cine: lo que el viento se llevó; Energías alternativas, al sol que más calienta; Futbol: ni pies ni cabeza...). Eta horrela, ad infinitum luza liteke zerrenda. Graziosillo baten irtenaldiak, kuadrilako txistoso karganteari barkatzen ez zaizkionak.

        Nahiago genuke aldatzera egingo bazenuteke (begietan ematen digute esaldi hoiek eskaparateetan), baina gogorik ez baduzue baimen osoa ematen dizuegu eskaini dizkizuegun adibideez profitatzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.