Euzkadi eta Mexiko bi kapritxo nazional
Letrek ere badute beren fetitxismoa, esana dugu lehen ere. Baita beraien ahozkerak ere: "Meksiko" entzutean min hartzen dute mexikarrak.
Erdi Aroan, bokalarteko X-ak, espainol zaharrean gure X-aren antzeko hotsa zuen (ingeleseko SHrena, frantsesezko CHrena).
Espainolek Amerika konkistatu zutenean, "Meshiko" esaten zioten indioek beren lurrari. "Mexico" transkribitu zuten espainolek (ahozkera hau, gaur egun, náhuatl-en eta beste hizkuntza indijenatan gorde da).
J-ren ahozkera modernoa, dirudienez, 1.600 inguruan sortu zen, eta alai berean desarroilatu zen koloniatan eta metropolian. Mexico-k eboluzio orokor hau segitu zuen, eta grafia mantenduz, Mejico hasi zen ahozkatzen.
Baina bestaldetik idazleek hitz berriak behar zituzten, eta latinetik hartu zituzten kultismoak esaten direnak: examen, eximio, exhibir... Bi X alteri ziren orduan idazketa espainolean:
1. Hitz patrimonialena (gure X bezala ahozkatua)
2. Kultismo latinoena (KS ahozkatua).
Euskaran ere arazo bere zaigu gertatu. Xagua esaten dugu, baina exotiko idatzi eta eksotiko ahozkatu... Espainolean alternantzia hau gure egunotaraino heldu da: Anejo/anexo (euskaraz redukzioak ere egiten dira: esistitu, tasi...
J ahozkera honek grafiari eragin zion, eta aldatu: dixe/dije... Baina izen propioak eta beraien grafia beti dira konserbakorragoak izen arruntak baino (Kontuz! Testo zaharretan gaztelaniaz topatzen ditugun "Xavier" eta "Ximena" hoiek ez dira, tamalez, "euskal grafia"...).
Mexico grafiak iraun egin zuen (Mejico esaten zelarik). Benito Juarez erreformadorearekin hasi zen, beraren eraginez, Mejico idazten. Baina 1.898an, Porfirio Díaz-en diktadurapean Mexico-ren aldeko kanpaina bat sortzen da (nazionalismoan oinarritua eta "Justicia e Instrucción Pública"ko Ministeritzak bultzatua). Mexico grafiak, Díaz-en diktadura erorita ere, bizirik iraun zuen: Mejico espainolarekiko morrontza zen, Mexico berriz, indijenismoaren bandera (Nazioarteko Elkarte Fonetikoak ezin ulertu duen indarra dute letrek: Espainan bertan, 1.634an, Bravo Graxera gramatikoak lizunkeria irizten zion Christo H gabe idazteari, "izen sakratuen misterioagatik"... Gurean, H ateismoarekin konparatu da oraindik orain...).
Ez da harritzekoa beraz mexikarren beleitate nazionalista honek Unamuno sutzea, "pedantesca mania, desahogo infantil, capricho pueril, ridículo emperramiento, americanada y disparate ortográfico a la vez" epitetoak eskaintzen zizkiolarik.
Angel Rosenblat hizkuntzalari benezolanoak honela dio, kasualitatez: "Ya se ve que la X es sólo fidelidad a una grafía antigua. Parece arbitrario transformarla, como hacen algunos, en rasgo de personalidad nacional, o ver en ella un signo indígena diferenciador, la fidelidad a la vieja tradición náhuatl. De manera análoga hay vascos que escriben Biskaia y tienen cierta ingenua afición por la K, como si esa K de origen griego estuviera más cerca del vasco que la C castellana". Nolako burukominak ematen dituen hitz batek! Sinesteak ere lan du.
Honela zion berriz 1.932an Alfonso Reyes idazle mexikarrak: "Pongamos los puntos sobre las jotas, corno hacía un cronista: yo no tengo ninguna razón científica contra el uso de la J que, por lo demás, me parece, fonológicamente hablando, el màs revolucionario, el menos conservador de los dos. Y, con todo, le tengo apego a mi X corno a una reliquia histórica, como a un discreto santo-y-seña en que reconozco a los míos, a los de mi tierra, igual que en el dejo o acento, o en el uso de tal o cual término o manera dialectal que me resucitan toda mi infancia".
Dejeneraturik bedere (ahozkera indijena galdu duenez gero), Mexico idaztea karakter nazional bati eustea da (eta hala da, ez letra bera nazionala delako, mexikarrak hala nahi eta Unamuno guztiak haserretzen dituelako baizik).
Guk, indio derrotatuen anai sentiturik, Euzkadi (Mexico) idazten dugu beti.
|