L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-8 (1981-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Sustrai egin zenuen geure bihotzean

 

Monzonen literatur lanaz ihardutea, besterik gabe, ihesbide bat izango litzateke. Batez ere beraren literaturaz ari direnek honelakoak esaten dituztenean: "Urrundik (sic) zekarren etsaiengako (sic) barkaziorik (sic) apenas nabari zuen hitzaldietan. Jokabideok, anai artea otsotegi bihurtu zuten (sic). Otsoak ez omen du otsokirik jaten. Hala bedi. Baina ni beldur naiz. 1.977ko irailaren San Donostian egin zen manifestapenak abertzaleon etendura larria ekarri zuen, elkar ez errespetatzean. Askorentzat ordutikakoa da bere jokabidea zalantzagarri. Inor izatekotan ere, historia izango da epailari" (Juan San Martin, "T. Monzon Literaturan", Hoja del Lunes 16.marzo.1981).

        Nazka ematen digute, euskararen txokoan inpunitate bat bilatu nahirik (San Martinek hain dotoreki egiten duen gaztelaniazko itzulpenean —"en el año que acaba de fenecer" ere irakurriak gara— ez baitugu, kaso honetan, ez otsoen ez jokabide zalantzagarriaren aipamenik irakurri), tu egiten dutenak gorputz ahitu baten gainean. Ez gara San Martinekin sartuko, sartu ginen bere garaiean. Errespeto bat eskatzen dugu.

        Aspaldi xamar ere esana dugu Monzon zela guretzat, Aita Alberto de Onaindia eta enano guztien gainetik "Euskaldunon Aberria Euzkadi da" esan zuenarekin lotzen gintuen lokarria. Eta PNVtik espulsatu zutenean jelkide zahar eta berrien arrogantzia kretinoa salatu genuen. (Monzonen gutun bat Zeruko Argiara). Izan ere, Monzonen jokabidea ezer izan ez baldin bada, zalantzagarria izan da (edo zer esan nahi dute, orain "zalantzagarri" hitzaz? Euskaltzainak ditu Euskaltzaindiak).

        Bai, galdu dugu jelkidismoaren personaiarik nobleena; bihotz handi bat, hizlari zoragarri bat, aristokrata arruinatu maitagarri bat, poeta txar humil bat, bakezale romantiko bat.

        Monzon: gogoratu nahi luketen historia baten lekuko insobornablea, gurasoek lotsaz eta hamorruz izkutatu eta galerazi nahi izan diguten osaba zahar miragarria. (Liburu debekatuak erregalatzen zizkiguna). Izpiritu gazte bat, Monzon.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.