L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-9 (1981-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Dialektolojia euskaldunon jakintza

 

Jokin Ansorena

 

Betidanik izan dira Euskal Herrian euskaltzale sutsuak. Franko garaian euskal kulturgintza elite kulturalista bat bihurtu zen. Konpromisu apur bat hartu nahi izan zutenak sistematikoki ezabatu nahi izan zituen gure euskaltzale ofizialen klerikalismo subdesarroilatuak. Hala ere, Aresti edo Mirande baten intentu "lotsagabeak" nolabait gure eskuetara ailegatzea lortu ahal izan dugu nola edo hala.

        Franko zaharra hiltzean, prekauziozko itxaropen bat sortu zen ordurako euskal ideoloji berri baten premia sentitzen zutenen artean. Euskara plazaratu beharra inposatu zen eta lanean hasi zen garai hartan bere alternatibak eskaintzeko aukera izan zuen euskaltzaleen taldea.

        Euskarazko metodoak erruz argitaratu ziren eta dira geroztik. Euskararen irakaskuntzarako planifikazioak bilatu ziren eta planifikazio hauek nolabait desarroilatu direla esan dezakegu.

        Baina planifikazio hau kasu askotan irrazionala eta diseminatua gertatzen ari da. Metodo egoki bat atera beharrean, ugaldu egiten dira, zein baino zein txar eta eskasagoa. Euskal irakaskuntzaren desarroiloaren baitan razionalitatearen mugak pasatzen dituen zenbait detaile bada eta hauek errukirik gabe kritikatu nahiko nituzke.

        Euskararen "boom"a dela eta, instituzio ofizialetan dokumentu guztiak itzuli behar arraro bat sortu da azkenaldian. Bestalde, euskal ikastoletan euskara "aberatsa"ren potentziazioa nagusitzen ari da. Zer esanik ez honek jendeen artean sortzen duen "titulitis" gorrotagarriaz.

        Eta gure instituzio intelijenteek, beren xinplekeria eta pedantekeria adierazteko nonbait, itzultzaile edo tankerako oposizioak konbokatzen zer eskatuko eta dialektolojiaren ezagutza. Beste horrenbeste euskal ikastoletan non COU mailan ikasleek B mailako tituloa lor dezaten dialektolojiaren ikasketa inposatzen zaien (gizajook oraindik ez dugu ikasi Txirrita bertsolaria nor den).

        Mutilak, hau katxondeo bat da. Non ikus daiteke hizkuntza baten menderatzeko dialektolojiaren beharra? Ez ote da hau izango, gure inkapazitatea aitortu nahi ez dugularik, irtenbide majiko bat? Zer ari dira lortzen jendea dialektolojia ikasten jarriaz?

        Sistima honen bidez Euskal Herrian ridikulorako daukagun erraztasuna bakarrik demostratzen da. Dialektolojiak espezializazio bat izan behar du ez kaleko jendeek edo estudiante orok gaur egungo literaturaren berririk eduki gabe jakin behar duen nahitaezko pajeo nardagarri bat. Azken batetan lau dirijenteren biktima gertatzen ari baikara euskaldunak nik dadida zer interesekin sortzen diguten "titulitis" mespretxagarriaren eta beroien inkapazitateak inposatzen dizkigun zorakerien bidez.

        Gure gainetik dauzkagun jaun "kulto"ek biktima bihurtu nahi gaituzte eta poliki poliki lortzen ari direla diot zinez. Ea behin betikoz jadanik bere aurpegiak ikusi beharraz nazkatu gaituzten elementu horiek posizio pribilejiatuetatik egozten ditugun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.