L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-9 (1981-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

50 kanpeonato eta gero hau!!!

 

Andu Lertxundi

 

Hipokondriaz gaisotuko ginela pentsatzen genuen garaian, hara non Gotzaiek bereak eta bi bota zituzten, Realak kanpeonatoa irabazi zuen, Juanito belaunbiko bestuarioetara joan gabe geratu zen eta gu, berriz, con estos pelos, radioaren aurrean, benga eta benga, obispoen bedeinkapen eta guzti, eta halako batetan guttien espero genuenean, Zamorak pikotara bota gure hipokondria guztiak, hi, kanpeoiak gaituk, el tremolar de las banderas eta beste, alkateak ere txanpaina ateta zuen. Ez, Tierno Galvanek ez, horrek bere herritarrei zor bai dizkie bere botoak, Donostiako alkateak baizik, txanpaina eta errezibimendu demasa Udaletxean, folloiak prebisibleak izaten dita beti, badakizu eta ez zaizu horrelakorik gogoratu behar herri honetan, egunero-egunero gure bizitzari baratxuri piska bat botatzen diogu, pil-pilean egon dadin, atzo Sevillakoa gertatu zen, gaur Gijonekoa, hori da bizitza, hori da filosofía, hori da forofada, brasileinoen tankerara, eta orain zer esaten didazue, eh?, zer gertatuko da Zubietarekin?, ze Luis de Andiak garbi esaten du, Danteren infernutara bueltatuko da gure txuri urdin txuri urdin maitea Zubietarik gabe, kontura zaitez alkate jauna, kontura zaitez Soto jauna, gure etorkizuna, Danteren infernuan ez erortzeko bidea, euskara ere salbatzeko adinako neurria da Zubieta, Atotxa ez dakigu nondik ekarritako hitza den baina Zubieta... ken zaitez hortik, Atotxa, Zubietaren usain paregabearen aurretik, gibeletik eta alderdi guztietatik, ni zergatik nagoen Zubietaren alde, gauza erraza da, jaunak, eta inor suspikaziarekin hasi baino lehen aitor dezadan baditudala terrenutxo... beno, herentzia, eta gauza horiek, baina goazen harira, baratxuri piska bat botatzen diogu bizitzari, Sevillako tomilloa eta Gijoneko laurela, dena nahasi, eta aze saltsa!, Ormaetxeak esaten zuena, hoberenak gara eta, gainera, ez zaigu gehiegi igertzen, eta horretan arrazoi guztia du Ormaetxeak, hoberenak izan eta gehiegi ez igertzea hori da bada kristau eta kristoren birtutea ere, begira besterik ez diogu Alonsori, uda honetan joan behar dut sega apustu batetara eta konparaziorik atera behar dut, fakultateetan pletorikoa den Alonso, eta zer esango zenioke Arkonadari?, ni ez naiz gehiegitara ausartuko bestela sortuko da forofaren bat hortik zehar, ezagutzen dut bat sardinera abanderada deitzen diotena, baina Arkonadaren aurrean zer esango zenuke zuk, ni ez naiz ezertara ausartzen, ez dut Juanitoren papera bete nahi, euforia eta txanpaina litroka, Franko hil zenean bezalaxe, baina Arias Navarrorik gabe, ikurriña legalizatu zutenean bezalaxe baina Martin Villarik gabe...

        Lurra biguinago, harra barrurago... 50 urte eta gero hau!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.