Ez dakigu "badakigu euskaraz" dioten zenbat milaka plastikozko txartel egin dituen Giputazioak, denda, taberna eta bestelako leku eta entitateretan ezartzeko. Interesatuek interesik baldin badute behintzat. Irratiko oharrak zionez, euskaldunek jakingo dute, aurrerantzean, non ulertzen dieten eta non ez. Edo bestela esanda, eta hau geure baratzekoa da, non mintza ahal diren eta non ez.
Bai, badakigu "se habla español" dioten txartelak jarri beharko liretekela Euzkadi-Utopian. Baina gu ez gara hain radikalak, amor eman dugu, eta espainolez edozein lekutan egin litekeela onartzen dugu. Eta euskaraz ere edozein lekutan egin litekeela onartzen dugu. Eta euskaraz ere edozein lekutan egin litekeela onartzen dugu. Baina Giputazioko jaun agurgarriek txarteltxoak egin. Noizbat euskaraz dakitenei ere txarteltxoa ezarriko diete. Niri behintzat ez diezadatela egin Marta hainbeste zoratzen duen lekutxu txuriyan! Mutxa gramatika parda es lo ke tienes tú, Jilipolla bota dit honez gero giputatu agurgarriak.
|