nor
Ez dakit badatozen edo eraman egin behar gaituzten
Garikoitz Zabala
Bueenoo, pronto naukak txo, total egina negok. Ze, bakarrik? Bi gehiago eta eszisio bat antolatzen diat. Eszisio bat? Bai motel, gure hau inpresentablea duk. Euskaldunena diok? Noski! Arratsalde konpletoa zeramakiat, euskaldunegia, arratsalde puta osoa buruarekin diskutitzen, kolektibo bat ematen diat. Oilotegi bat. Horixe, hirea duk zorroztasuna. Hi, nongoa haiz? Bertakoa. A bai eh?, heu ere inpresentableetakoa haiz orduan. Bueno, baju xamarra baina letxe txarra diat. Ba, hori lehen huen, lehen asko baliatzen hintzen, potro metroarenena eta, baina kolektibo bat garenez gero... Ulertzen didak, orain zailxeago duk. Ze gertazen duk ba? Politikaz ari al haiz kasualmentean? Ez, ez, ez kasual eta ez potro: justu hortaz ari nauk. Orain baju izatea barkatzen ditek, baita ezkontzea ere, eta Gonzalez baldin bahaiz ere aurrera. Baina potrometroarenak ez dik tantorik biltzen. Salbu eta marikoiak. Ah, hori bai hi, ugaritu egin dituk. Baina ez dabiltza Zinemaldian bakarrik, ez pentsa. Zabaldu egin dira. Politikan ere bai. Betidanik, fribolitateak txoratu egiten ditu. Elite kutsua ematen die. Eta altura. Handiagoa ostia. Lehen kalekoa hintzen eta gauzak bere letxe txar tantarekin ikusten hituen, eta orain berotu egin behar izaten duk. Orain bezala. Esandakoa, ilunabar osoa zeramakiat oilotegiarekin eztabaidan. Ya ez zekiat Zinemaldian nagoen, Marujanean, edo alderdian. Hi ere bai? Beti gordean izkutatu dudan afizio zaharra duk. Oilotegiarena. Niri berdin aizu. Ze hartu behar duk?, honi nahi duena. Berdina. Bai, bai, lasai, edan ezak nahi duana, Amatiñok pagatuko balu bezala. Deia ere irakutzen al duk? Enteratu egiten nauk. Egia esan, enteratua ematen diat. Hi, Amatiño egiazkoa duk ala Borges bezalakoa duk? Ez, Pertinax bezala. Ah, ulertzen diat. Haren oinordekoa ote da? Fribolitateak txoratu egiten dituela zera, modan zegok eta haatikan ez ditek umorerik. Normal, umorezko fribolitatea edo oso bajuok edo oso marikoiok daukagu. Guztizko osook. Izan ere elegantzia gurea duk. Ba ote? Nik hala uste diat. Konbentzitua negok euskaldunok inpresentableak garela geurez garelako eleganteak. Bilbotarrik gabe, noski. Hoiek baitira zalaparta hartakoak, Calahorrako obispuarena edo, ezta? Marino xamarrak baitira. Ez ditek hiritarren zera hori. Mozkortzeko moduan gaituk antzekoak. Hiregatik esaten diat. Ze zentzutan? Sufizientearenean, bakarrik eta sufizientea. Ah, hori desde luego, bakarrik eta oilotegi osoa gainean. Gainean ez, barrenen. Bueno, edo buruan, berdin zaidak, beti eztabaidaka aritzeko berdin zaidak. Eta noiz egiten duk alto? Traidorea harrapatzen dudanean.
(Oh! Euzkadik itzulia)
|