L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-12 (1981-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Espainola? Ez, eskerrik asko

 

J.A.

 

Behin, Tolosako estazioan Donostiara eramango ninduen trena itxoiten ari nintzela, bezperako "El Caso" irakurtzen hasi nintzen. Eta honek ez dauka ondoren kontatuko dizuedanarekin ezer ikusirik, zirkunstantzia bat baita. Baina tira, esan bezala, "El Caso" irakurtzen hasi nintzen. Biolazio eta bortxakeria guztien berri jakin ahal izan nuen eta agian honek sortzen zidan interes eskasarengatik, ni bezalako "paletoek" ere zenbait gauzari buruz zerbait esan genezakela bururatu zitzaidan. Esate baterako, euskaldunek espainol ez izateko daukagun ehoskortasunari buruz.

        Pentsatzeari ekin nion. Jakin ba nekien jakitunek sarritan nazioari eta nazionalitateei buruz teorizatu zutela, beste batzuk, asko teorizatu gabe lelokeria galantak esan ohi zituztela. Eta guk zer? Beharbada partiduko militantziarengatik edo, nik Leninen nazionalitateei buruz esandakoaren arrasto batzuk ba nekizkien, baina Lenin oso urruti geratzen zela iruditu zitzaidan. Gainera dena bere kontestuaren barruan ezarri behar dugu. Bestalde, ordurako espainolen argumentuak ez nituen zakurraren putza baino askoz gehiago kontsideratzen. Noski, progresoaren eta teknokraziaren munduan nazionalitatearen konzeptu soilak traszendentzia guztia galdu zuela, ongi zegokeen ezetz esatera baino baietz esatera ohituagoa dagoen baten ezpainetan. Baina euskaldunak beti rebelde xamarrak izan omen gara (neurri batetan, noski). Horregatik ez ninduen asko harritzen soriano umilena ere gure nazional orguiluaz harritzea.

        Baina, ni arrazonamendu xinpletaz gidatzen naiz beti eta Euskal Herritik kanpo irtetzean nongoa naizen galdetzean euskalduna naizela erantzuten dut beti. Eta hori Espainiaren barruan ote dagoen ihardesten didatenean nik ezetz, intentzio txarrik gabe. Baina ni ez naiz espainola, besterik ez.

        Eta ez naiz bakarra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.