Etorri behar zutela eta etorri ziren etortzekoak. Cabrera Infante eta reakzionario guztiak Zinemaldian egin behar zen mahain inguru mundial hartara. Etorri, ezer ez esan eta banderilak ordaindu gabe aldegin. Baina Zinemaldiko arduradunek ez dira gehiegi larritu. "Artistak holakoak dira" esango zuen direktibo batek. "Intelektualak hego haizea denean..." komentatuko zion PNVko kontzejalen batek PNVko batzokikideren bati. Barkatu egiten die eskuinak. Erregeek beti permititu diete bufonei Erregeei buruzko txisteak egiten. Intelektual morroiak edozein zakarkeria egin dezake lainezak ematen baldin badio. Eta nagusiak berdin txalotuko du, intelektual morroia ez baitago kultura produzitzeko, bufoia izateko baizik. Beste bufonada bat ere egin ahal zezakeen Cabrera Infantek, adibidez txiste bat kontatu. Nola zen ba PNVk behin erre zuen ipuin harena... Baina bufoia ez zen ausartu. Eta gero Padillak telebistan botatzen dizu El Salvadorrekoa oso ilun eta nahasia dagoela eta ez duela datorik juizio bat egiteko! Gusanos a Mayami, plis.
|