L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-13 (1981-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Kosta egiten zaigu oraindik ere irratian "ginekologia" eta ez "jinekolojia", "iabe", "iaia" (uf!) eta ez "jabe", "jaya" entzutea. Ulertzen ditugu, hala ere, bataren nota besteren arrazoiak, eta txintxo txintxo amore eman ere bai. Publikoki eta komunikabideetan entzuteko euskarak ba omen dauka halako berdintze-orrazkeraren beharra, era normalizatuetara jotzeko premia.

        Benito Lertxundik ez du halakorik ikasi, eta hala erakutsi digu egunotan efe-emen, onda media, luze eta laburrak konkistatu dituen elepe bikoitz hortan. Gure ustez, entzuleari leialtasun apur handiago zor dio Lertxundik. Batetik, zenbaitetan (amodiozko kanta samurbera eta hortero hoietan) nahaste itsuan dabilen hizkera derakus: "iantzia" batua-itxurazkoaren segidan "garbiya" koxtako oriotar kutsu osoz. Eta bestetik, kitarra eta larru-soinuak ikasi dituen bezala, bere xiberotartasun ase-ezinarekin askoz ere adosago leudekeen zuberotar ahozkerak ikasi behar dituelakoan gaude. Duela hilabete batzuk Etxahun bien kantak grabatzeko beste zenbaitek ikasi beharra izan zuen, eta ondo ikasi ere. Era honetara ere, entzuleari eta areago hizkuntzari berari begiramen handiagozko tratua eman behar dio. Eta hori ezinezkoa bazaio, pasatuko dugu hurrengoan zuberotarradarik gabe. Muturra luzatutako "ezkütüren" esanaz egina dagoela uste al du? . . . . . . . . . . . . . . . Manexa!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.